21.000 pertsonak parte hartu dute igandeko herri kontsultetan

  • 21.027 herritarrek bozkatu dute Gure Esku Dago plataformak hamahiru herritan antolatutako galdeketetan, batez beste eskubidea zutenen %13k. Aurreko galdeketekin alderatuz, parte hartzeak behera egin du. Hala ere, Zelai Nikolas bozeramaileak emaitzen gainetik, “mesfidantzak uxatu eta konplizitateak josten jarraitzea” azpimarratu du.


2017ko azaroaren 06an - 11:04
Herritar bat botoa ematen Otxandion; bertan ia %47ak bozkatu zuen.

Emakumeak izan ziren bozkatzen lehenak. Gure Esku Dago dinamikak 1933ko azaroaren 5ean lehen aldiz bozkatu zuten emakumeak omendu nahi izan zituen. Egunak aurrera egin ahala, herritarrak, hainbat eragiletako ordezkariak eta politikariak izan dira. Unai Rementeria Bizkaiko Foru Aldundiko ahalduna, besteak beste.

Galderari dagokionez, ez zen galdera bateratua izan: Herri burujabe bateko herritar izan nahi duzu? Euskal Herri independente bateko herritar izan nahi duzu? Edo, euskal herritarrek euren etorkizun politikoa euren kabuz eta modu askean erabakitzea nahi duzu? Izan ziren galderak.

Parte hartzearen emaitzak hauek dira, herriz herri: Andoainen %16,5, Areatzan %45, Atxondon %31, Beizaman %44, Berangon %16, Erandion %10, Elantxoben %53, Galdakaon %13, Getxon %11, Mundakan %41, Ibarrangelun %57, Leioan %9, eta Otxandion %47.

Zelai Nikolas bozeramaileak adierazi du izugarria dela lortzen ari direna. “Emaitzak gorabehera, mesfidantzak uxatzen eta konplizitateak josten ari gara”. Jarraitu beharreko bidea horixe dela nabarmendu du; “desberdinen artean lan egiten”. Kataluniako erabakitzeko eskubidea jarri du adibide moduan. Bederatzi herritan Katalunian urriaren 1eko  erreferendumean erabilitako hautetsontziak jarri dituzte, “elkartasun keinu” moduan.

Hemen Gure Esku Dagok eman dituen partehartze datuak:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gure Esku
Gure Esku-k ‘Herri libre bat’ dinamika aurkeztu du

Datozen bi urteetako erronken berri eman du erabakitze eskubidearen aldeko ekimenak larunbatean Bilboko Kafe Antzokian. “Herri libre bat nahi dugu, mugimendua sortu nahi dugu, herria martxan jarri eta elkarlana bultzatu nahi dugu”, adierazi dute.


Espainiako Vueltan errepideak euskal ikurrez betetzeko deia egin dute astebururako

Gure Esku eta Nafarroa Berriz Altxa elkarteek ekimenak antolatu dituzte lasterketa Euskal Herritik igarotzen denerako. "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea" aldarrikatu eta "muga artifizialak" auzitan jarri nahi dituzte, besteak beste.


"Popatik hartzera" bidali ditu ertzain batek hiru lagun, euskaraz aritzea eskatzeagatik

Hiru emakume euskaraz zuzendu zitzaizkien ertzain batzuei, jatetxe batengatik galdezka. Polizietako batek erantzun zien euskaraz bazekiela baina ez zuela erabiliko, eta "popatik hartzera" bidali zituen. Ertzainari plaka eskatu zioten orduan, eta poliziak erdiko hatza... [+]


Eguneraketa berriak daude