Baratxuria Faltzesen

  • Udaberrian jasoko ditugun uztak buruan, ereintza eta landaketa lanetarako tarte polita da hotz handienen aurreko hau. Besteak beste, baratxuria (Allium sativum) orain ereiten da. Baratxuriaren ugalketarako ez dugu hazirik erabiltzen, begia, atala, xixterra edo izterra baizik, baina hala ere erein esaten zaio, berez landatzea litzatekeenari. Edo landatu, landare forma osoa duena –sustrai, zuztar eta hosto– bakarrik landatzen da? Eta hazi izan edo ez, haziaren lana –sustraia, zuztarra eta hostoa eman– egiten duen guztiari erein esaten zaio?

Toki hotzetan egiten dira baratxuri onenak. (Arg.: Nino Barbieri)
Toki hotzetan egiten dira baratxuri onenak. (Arg.: Nino Barbieri)

Hemendik aurrera da berakazdia osatzeko sasoia, ahal izanez gero ilbeheran. Berdetan edo freskotan, baratxuri berri edo berakaztxo modura jatekoa orain hasi eta udaberrira arte erein daiteke. Erein eta hiru bat hilabetean baratxuri berria, hostajea bakarrik denez, jateko moduan da. Burutzeko sei hilabetetik gora behar du.

Burutarako jartzen dena, aldiz, neguaren aurretik erein behar da; neguko hotzak buru hori sortzen lagunduko dio. Begira bestela baratxuri onenak non egiten diren, toki hotzetan. Euskal Herrian ezaguna da Faltzesko baratxuria, eta han hotz ederra egiten du: abenduan, urtarrilean eta otsailean batezbesteko tenperatura ez da 7 ºC-ra iristen.

Faltzesen baratxuri eguna ospatzen dute udaren sarrera oro. Ehunka urte daramate bertakoek baratxuria lantzen. Itxuraz, XVII. mendeaz geroztik. Orduan elizari eta markesari ohiko nekazaritza mozkinengatik hamarrenak ordaindu behar zizkieten; jendilaje hori mantentzeagatik laboreak, barazkiak edota lekaleak egitea garesti ateratzen zitzaien, eta ekoizpen berri bat, ordainpekoa ez zen bat sartu zuten: baratxuria. Ederki ematen zuela jabetu eta hari heldu zioten.

Baratxuria guk ederki jaten dugu, baina animalia gehienek ezin dute usaindu ere egin. Horrexegatik intsektizida modura erabiltzen da. Ur pixka batean bi baratxuri atal irabiatu txiki-txiki egin arte. Iragazi eta bost litro ur osatu horrekin. Ihinztagailu batekin intsektuak busti, edo haien erasotik libratu nahi ditugun landareak. Orkatzak, untxiak, erbiak eta abar ere uxatzen ditu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Landareak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-21 | Nicolas Goñi
Oihanen kolapsoa saihestu dezakeen bioaniztasun globala nola zaindu?

Ekosistema askok itzulera gabeko puntuak dituzte, hau da, estresa maila berezi bat pairatuz gero –izan klima aldaketa, kutsadura edo kalte fisiko zuzenarengatik– desagertzen ahal dira, eta ekosistemak haien artean konektatuak izanez gero hurrenez hurren elkar... [+]


Eguneraketa berriak daude