Urtebete greban

  • Urtea bete da Bizkaiko zahar etxeetako langileak greban direla euren aldarrikapenen defentsan: 35 orduko lan astea jasotzen duen sektore hitzarmena, pertsonal gehiago, asistentzia kalitatea hobetzea, 1.200 euroko soldatak, eta gehigarri edo plusen kobertura handitzea.

(Argazkia: Argazki Press / Marisol Ramirez)

Gesca-rekin –sektoreko patronal garrantzitsuenarekin– aurre-akordioa lortu eta gatazkari konponbidea emateko itxaropena piztu zenean, Lares eta Elbe patronalen intrantsigentziak negoziazioa blokeatu zuen berriz ere. Hain justu, trabak jarri dituzten elkarte horiek finantzazio publiko foral eta lokala jasotzen dute. Horregatik, zahar etxeetan gehiengoa duen ELA sindikatuak Bizkaiko Aldundiari eskatu izan dio esku hartu dezala egoera desblokeatzeko, nahiz eta honek orain arte ez duen modu baikorrean erantzun. Baina badirudi azken egunetako negoziazioetan alde guztiak mugitu direla eta akordioa oso gertu dela.

Hilabetez hilabete kalean mobilizatzen ari diren grebalariek oinezko martxa bat egin dute joan den astean gatazka ikusarazteko. Udal erakundeak eta balizko akordioa blokeatzen duten erresidentziak zuzenean interpelatu dituzte ekimen horren bidez. Ibilaldia Bilbon hasi zen eta Bizkaiko hainbat herri igaro ostean Foru Aldundiaren aurrean amaitu dute duela gutxi.

Zutabe horretan parte hartu dutenek berriz ere deia egin diote foru erakundeari egoera behingoz konpon dezan. Sektorean lan egiten duten 5.000 lagunek eta zerbitzatzen dituzten 7.000 adinekoek ez dute merezi instituzio publikoek gatazkan orain arte izandako jokabidea: patronalen interesei egin die mesede, langileen prekarietate eta miseriaren bizkar, eta gure zaharrei eskaini beharreko zerbitzua kaltetu du horrek. Bizkaiko Diputazioak egoera desblokeatu beharko luke oraintxe bertan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2024-04-18 | Gedar
Lanuzteei ekin diete berriz Trapagarango Amazonen

Aste honetan egiten ari dira lanuzteak, lan-baldintzetan hobekuntzak exijitzeko. Aurreko hiru hilabeteetan ere izan dituzte grebak.


Mecanerreko langileakaz batera mobilizatu dira Bizkaiko 60 enpresa inguru industria-politikan jarrera aldaketa bat eskatzeko

Gaur, apirilak 16, Eusko Jaurlaritzari eta Industria Sailari beren industria-politikan jarrera aldaketa bat exijitzeko manifestazioa egin dute Bizkaiko 60 industria-enpresa inguruk Mecaner enpresako langileakaz batera, Bilbon. Adierazi dute "hitzetatik ekintzetara"... [+]


Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


50.000 afiliatuko langa gainditu du LABek, mende erdia bete berri

Langileen aldarrikapenak eztabaida politikoaren erdigunera eraman, eta aldaketa soziopolitikoa lortzeko "eragile aktibo" izanen dela nabarmendu du LABek 50. urteurreneko ospakizunean.


Eguneraketa berriak daude