Neskatoa, ne tu so gaussa moissa?

  • Kolonia (egungo Alemania), 1496ko azaroaren 7a. Arnold Von Harff noble renaniarra, 1471n Bedburgeko Harff gazteluan jaioa, erromesaldian abiatu zen. Erroman, Jerusalemen, Santiagon eta beste hainbat tokitan egon ondoren, hiru urteren buruan, 1499ko azaroan itzuli zen etxera.

Nagore Irazustabarrena @irazustabarrena
2017ko urriaren 29a
Arnold Von Harff (1471-1505) renaniar erromesaren bidaia-liburuko orrialde bat. Bertan Nanteseko jantzi tipikoak daude jasota eta, irudiaren azpian, bretoierazko hiztegitxoa.
Arnold Von Harff (1471-1505) renaniar erromesaren bidaia-liburuko orrialde bat. Bertan Nanteseko jantzi tipikoak daude jasota eta, irudiaren azpian, bretoierazko hiztegitxoa.

Bidaia luzean ikusi eta entzundakoak idatziz jaso zituen, eta 1860an E. von Groote-k argitaratu. Euskal Herritik bitan igaro zen. Santiagora bidean Izuratik sartu zen, eta Iruñea, Gares eta Vianatik pasa ondoren, Ebro zeharkatu zuen. Bueltan, Gasteiztik Tolosara joan zen, San Adrianen barrena, eta Irundik ere igaro zen.

Von Harffek berak adierazi zuenez, “erromesaldi onuragarria egitea erabaki nuen, nire arimaren kontsolagarri eta salbagarri [...] baina baita hiriak, herrialdeak eta herrien ohiturak ezagutzeko ere”. Zenbaitek Behe Erdi Aroaren eta Aro Modernoaren arteko haustura espiritualaren isla ikusten du erromes-bidaiariaren jarreran.

Bidaiaren alderdi ludiko eta praktiko hori nabarmentzen da, besteak beste, euskara, bretoiera, esloveniera, turkiera, hebreera, arabiera, albaniera, hungariera, siriakoa, amharera eta armenierazko hiztegitxoetan. Egungo bidaia-gidetan bezala, oinarrizko hitz eta esaldi praktikoen ordainak eman zituen hizkuntza horietan. Zenbakiak euskaraz bat, bij, yron, lae, boss, see, sespe, tzortzey, wedeatzey eta hammer ziren. Ogia, ura eta ardoa nahi izanez gero ogea, oyra eta arduwa eskatu behar ziren, eta prezioa jakiteko, schambat galdetu.

Erromesaren asmo ez hain zerutiarren froga nagusia hiztegitxo guztietan –armenierakoan izan ezik– sartu zuen esaldia da: “Neska ederra, etorri nirekin ohera”. Euskarazko ordaina, hauxe: schatuwa ne tu so gausa moissa. Adituak bat datoz lehen hitzen esanahian; schatuwa ne tu so hori “neskatoa, nahi duzu” litzateke. Julio Urkixo eta Justo Garatek uste zuten gausa moissa “gauza motza” zela, “alua” esan nahi zuela eta aditza (kasu honetan, adibidez, “erabili”) elipsian legokeela. Koldo Mitxelenaren ustez, aldiz, gausak “gautzan” edo “goazen” esan nahi du, eta ez zeukan garbi moissa zer zen: “Ohera”? “Batera”?

Hizkuntzalariak ere bat ez zetozen esaldi horrekin, lortu ote zuen Von Harffek schatuwaren batek baiezkoa esatea edo proposamena ulertzea behintzat?

Kanal hauetan artxibatua: Historia  |  Euskara

Historia kanaletik interesatuko zaizu...
Erdi Aroko harreman ez ikusiak

Worms (Renania), XI. mendea. Burchard apezpikuak gizonezkoen arteko sexu harremanak zigortzen zituzten legeei emakumeen arteko harremanen kondena erantsi zien, baina soilik sexu harreman horietan dildoak erabiltzen baziren.


Ondarearen espoliazioa
Sotheby's, Grezia eta jabetza legitimoa

New Yorkeko Sotheby’s enkante etxeak demanda jarri berri dio Greziako Gobernuari, irudian ikusten den brontzezko zaldiaren “jabetza legitimoa argitzeko asmoz”.


Urtebetean ikur frankistak erretiratzen ez dituzten Nafarroako udalek isuna jasoko dute

Eremu publikoetatik ikur frankistak kentzen ez dituztenak zigortuko ditu Nafarroako Gobernuak. Legeak 2.000 eta 150.000 euro arteko isunak aurreikusten ditu urtebeteko epean sinbolo edo aipu frankistak kentzen ez dituztenentzat.


2018-06-22 | Pako Sudupe
Telesforo Monzon eta Nafarroa

Franco hil eta laster Zeruko Argia kazetari (1976-IV) ziotson Monzonek Nafarroarik gabe ez zegoela euskal Aberririk; Nafarroa alde batera utzi nahi zutenekin ez zutela biderik egin nahi “ez Eibarreraino eta ez Maltzagaraino”. Geroari buruz, Iruñea zela geure Hiri Nagusia, eta... “Gora Euskadi esan ala Gora Nafarroa esan, gauza berdina zela”.


Presorik gabeko sanferminak aldarrikatzeko manifestaziora deitu dute

Bada garaia. presorik gabeko sanferminak leloa dauka uztailaren 4rako, 19:00etan, autobus geltoki zaharretik, Kalera Kalerak deituriko mobilizazioak; orain 40 urteko sanferminetan erabili zuten esaldi berbera da.


Tokioko aireportuari 50 urtez aurre egin dioten baserritar egoskor horiek

Japonian 2020ko Olinpiar Jokoak hasterako estreinatuko ote dute Tokioko Narita aireportuaren hirugarren pista? Agintariek proiektuari ekin eta 50 urte geroago, osatu ezinik segitzen dute beren lurrari eta lanbideari uko egin nahi ez dioten baserritarren erresistentzia dela medio. Jasandako presioengatik edo diru beharragatik amore eman badute gehienek, bakan batzuek eusten diete baratzeei bizirik. Hegazkinez inguratuta aitzurrean, erresilientzian maisu.


Duela 13.000 urteko odontologia

Irudian ikusten direnak, duela 13.000 urteko gizaki baten ebakortzak dira, eta Goi Paleolitoaren amaieran praktika odontologikoak egiten zirela erakusten dute.


Kanada eta Danimarka "gerran"

Nares itsasartea, 1871-1873. Charles Franci Hall esploratzaile estatubatuarrak hirugarren espedizioa egin zuen Ipar Polora. Bidean 1,3 km koadroko uhartetxoa topatu zuen Kennedy kanalaren erdian.


2018-06-14 | Arabako Alea
Babes zabala lortu du Veleia auzia argitzearen aldeko manifestuak

Besteak beste, Gontzal Mendibil, Toti Martinez de Lezea, Benito Lertxundi eta Garbiñe Biurrunek bat egin dute manifestuarekin. 


1936ko altxamendu faxistaren bi biktimaren gorpuzkiak errekuperatu dituzte Artazun

Dagoeneko 68 lagunen gorpuzkiak atera dituzte lurpetik legealdi honetan.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude