Irudi bat, irudikeria uxatu alderat

Hendaiatik ari naiz. Euskaldunon panorama politiko sozialari eite eman nahiz. Zein panorama-markoaz ari naiz, baina? Iparraldea-z, naski. Abertzaleentzat Iparraldea beren marko politikoa da. Tokiko militanteek edota hautetsiek ez dute Euskal Herria esaten, Iparraldea diote. Frantziar hautetsiek aldiz, Pays Basque. Hau da, marko hori Euskal Herri osoa da beraientzat. Eurentzat badaude ere, País Vasco edo La Navarre, baina horiek L’ Espagne d(ir)a. Iparraldeko frantses politikari zenbaiten irudian Le Royaume de Navarre ere badagoke. Abertzaleen ilusioan, Nafarroako Erresuma.

Eite edo irudi horiek ez dira kolektiboak, ordea. Ez Iparraldean ez Hegoaldean ez dago Euskal Herri osoko irudi kolektiborik. Abertzaleek –Euskal Herri osatua xede dutenek, dugunok– Euskal Herriaren irudia eraikitzen jardun dute azken 60 urteetan –ETA jaio zenez geroztik–, baina urte aldi hori ez da aski izan, historiatik jaso dugun ilusioa “irudikeri kolektiboa” izateaz harago iristeko.

Hegoaldekoek –egiari zor, abertzaleek baino ez dute hori egiten– Iparraldearen panorama politiko errealaren irudia osatzean kontzeptu lausoak erabili ohi dituzte. Badakite gutxi-asko Euskal Elkargoa sortu berri dela, baina hari buruzko informazioa jasotzean ez dituzte oinarrizko estatistika sinpleenak ezzagutzen. Hona datu soil bakar batzuk:

Hendaia Gipuzkoako kornerra da. Hegoaldekoen marko-irudian sartzeko datu bat: Hendaiak 17.000 biztanle ditu –4.000 bizitoki ‘bigarren etxeak’ dira– eta udaldian 40.000. Hendaia eta Baiona artean 100.000 gara eta udaldian Lapurdi osoan 500.000 jendek ostatu hartzen du. Côte Basque touristique delakoa gara. Aldiz, Nafarroa Beherean 28.000 biztanle dira. Zuberoan berriz, 17.000.

Gipuzkoan (1,980 km2) 715.000 biztanle dira, 373 pertsona bizi dira km2  bakoitzean. Zuberoan (815.5 km2) 17.000 biztanle, 17 bzt. km2 . Hendaian (7,95 km2)) Zuberoan bezainbat biztanle gara: 2.111 kilometro koadroan.

Irun hirian 62.000 bizilagun dira (42 km2  ditu), 1.453 biztanle kilometro koadroan), Zuberoan 17 biztanle km2.

Irudi ikusgarriago bat izan aldera: Irungo Anaka auzoan (05, km2) eta Zuberoa osoan  jende kopuru bera bizi da.

Tokiko panoramaren irudia egiteko datuak dira, baita analisi politiko soziala egiteko datu lagungarriak ere. Irudi marko bat, gure irudikeria uxatu alderat.   
 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude