Claudine Sagaert. Itsuskeria deseraikiz

"Politikoki erabilitako eraikuntza da itsuskeria"

  • Histoire de la laideur féminine (Itsuskeria femeninoaren historia) liburuaren idazlea dugu Claudine Sagaert soziologoa. Genero-ikuspegian oinarriturik, Antzinarotik gaur egun arte egindako “itsusi” kalifikatzailearen erabilpena aztertu du. Ondorioa kezkagarria da: menderatuaren posiziotik aldendutako emakumeak diskriminatzeko eta estigmatizatzeko erabili da betidanik. Garaiak aldaturik, gaur egun edertasuna bilatzearen presioa dute bizi emakumeek.

Jenofa Berhokoirigoin @Jenofa_B
2017ko urriaren 29a
XX. mende hastapenetik, itxurak geroz eta garrantzi handiagoa hartu duela azaltzen du Sagaertek: “Hainbat mendez itsusia dela entzunik, geroz eta ederrago izatearen presioa hor du emakumeak”. (Arg.: Claudine Sagaertek utzia)
XX. mende hastapenetik, itxurak geroz eta garrantzi handiagoa hartu duela azaltzen du Sagaertek: “Hainbat mendez itsusia dela entzunik, geroz eta ederrago izatearen presioa hor du emakumeak”. (Arg.: Claudine Sagaertek utzia)

Nola definitzen duzu itsuskeria?

Iraina dugu definizioaren erdigunean. Eraikia da eta diskriminazio tresna gisa erabiltzen da. Pertsona bat itsusi gisa sailkatuz gero, errazagoa zaigu gaitz egitea. Politikoki erabilia den eraikuntza bat da itsuskeria. Genero-ikuspegitik aztertzean argiki ageri da.

Sorgin-ehizarekin, esaterako.

Kalifikatzaile horren atzean emakumearen independentzia da gordetzen. Usu bakarrik bizi ziren, nahiko independente ziren. Sendabelarrei buruzko jakintza zuten. Jakintzak boterearekin errimatzen duenez, jakintza-botere lotura hori mugatzeko, diskriminatu eta sutara bidali zituzten. Medikuntza antolatu zuten, jakintza lapurtuz. Boterearen usurpazioa gertatu zen, dimentsio intelektualik gabe irudikatzeko emakumea. Izandako feminizidio handienetarikoa dugu, emakumeei eraso zietelako, menderatuaren papera betetzen ez zuten emakumeei.

Ez dira itsusi gisa definituriko bakarrak izan.

Mutxurdinekin berdina gertatu zen. Zergatik? Estatus hura ez zelako onartua. XIX. mendean, Bas-bleu espresioarekin izendatu emakume letradunekin ere berdin. Idazten zutelako. Eta sexualitate “desbideratua” zutenekin ere bai, ez ziren osoki emakumeak.

Feministei ere lotzen zaie kalifikatzailea.

Gogoetatzen duen emakumeari lotu ohi da itsuskeria. Asaldatzen diren guztiak jotzen dira itsusitzat. “Ederra izan  eta isildu” izanki leloa, hitz egiten duena itsusia da. Ederrak ez du adimentsuarekin bat egiten. Gaur egun ez da hain azkarki sentitzen, baina ideia hor da. Femen-ekin adierazgarria da. Ez dira serioski hartuak eta hein batean haien itxurarengatik da.

Aspalditik ematen da joera hori?

Antzinako Grezian jada emakumearen gutxiagotasuna ahultasun fisiologiko bati lotzen zuten. Hipokratesen ustez, hotza eta hezea da emakumea; izan haurdunaldi ala hileko, beti eri balitz bezala ikusia da. Eri izanki, bere ahal intelektualak eta batez ere moralak ezin ditu erabili. Kalos Kagathos da zinezko edertasuna, fisikoki, intelektualki eta moralki ederra dena. Emakumeak azaleko edertasuna du. Pandora oso ederra da baina Hesiodoren testuari segi, Hermesek txakur baten bihotza ezartzen dio. Emakumea materiari lotzen da, gizona espirituari. Aristotelesen testuek diote materia moldegabea dela eta gizonak diola forma ematen. Bakarrik hartuta, emakumea eskasa da. Mentalitateen historian leku handia du horrek.

Lotura hori nolakoa zen Erdi Aroan?

“Emakumearen gorputz ederrak ustelkeria baino ez du gordetzen”, Clunyko apaizak dioenez. Antzinaroko usteak “Eva” pertsona ondorioztatu zuen: bekatuaren oinarrian dena, itsuskeria morala duena.

Eta gaur egun?

Eskubideak lortu ditugu XX. mendean. Emakumeok historia idazten dugu eta gureaz gogoetatzen gabiltza. Ez gara gehiago aitaren edo senarraren gerizapean. Hala ere, ez da sinple eta ezin dugu orokortu. Elementu garrantzitsu bat hedatu zen XX. mende hasieratik aitzina: ispilua. Ordura arte aberatsek eta bizargileek baizik ez zuten.

Garrantzi handiko objektua.

Paradoxikoki, eskubideak ukan arren itxuraren menpe da gaur egun emakumea. Daukan itxuraren erantzuletzat joa da. Aldaketa handia da hori. Fatima Mernissik dio diktadorerik gabeko diktadura batean garela. Hainbat mendez itsusia dela entzunik, geroz eta ederrago izatearen presioa hor du. Itsuskeriari gerra deklaratua zaio. Bestalde, emakume zuriari lotu ohi da edertasun femeninoa. David Le Bretonek dio emakumea “etengabeko zuzentzean” dela. Gizonak baino askoz gehiago, nahiz eta haiek ere geroz eta presio handiagoa ukan.

Zahartasunak itsuskeriarekin errimatu ohi du.

Edertasuna emakume gazteari lotu ohi da. Garai zaharretan, menopausia eta gero ez zuen ezertarako balio emakumeak. Idatzi anitzetan ikus daiteke  emakume zaharrak ez duela sexualitaterik ukan behar. Gaur egungo film gutxitan da sexualki uros den emakume zahar bat ageri. Berriz ere, gizonentzat ez da berdina gertatzen.

Txikitatik sentitzen da presioa.

Jean-François Mathieuk dio neskato bat 7 urterekin jada krisian dagoela bere itxurarekin. Ninfoplastiari buruz ari naiz lanean eta haien gorputzarekin, sexuarekin, hots, itxurarekin desadostasunean diren gaztetxo batzuk ezagutzen ditut. Tabua hautsiz, itsuskeriari loturiko suizidioei buruzko estatistikak eskatzen ditu Claude Olievensteinek: itsusiak direla erran izan zaielako edo edertasunaren irizpideak betetzen ez dituztelako suizidatu direnei buruzkoak.

Nola lor dezakegu gure burua maitatzea giro honetan?

Ez da galdera samurra. Emakumeok hitza hartzen segitu behar dugu, presioa errefusatu behar dugu. Edertasunak denbora anitz hartzen digu eta denbora hori gutxiago dugu uros izateko beste bideak jorratzeko. Akitzen gaitu eta ondorio latzak ekar ditzake. Azkenean, amaierarik gabeko borroka da, bizirik izatea zahartzea delako.

Tabua hautsi

“Testu politikoak aztertuz ohartu nintzen itsuskeria eraikuntza dela. Bestelakotzat hartzen den gorputzari dagokionez, hau da ezberdinari, atzerritarrari buruz argiki ageri da. Edertasunaz liburu anitz daude, haatik, ez gara itsuskeriaz hitz egiten ausartzen. Tabua da. Alta, bizi anitzen bihotzean dugu eta benetako arazoak dakartza. Norberaren eraikuntzan eragiten du eta erabat estigmatizatzailea eta mingarria da, bestearen begiradatik pasatzen delako”.

Kanal hauetan artxibatua: Generoa  |  Historia  |  Feminismoa

Generoa kanaletik interesatuko zaizu...
2018-05-22 | ARGIA
Emakume bat hilda aurkitu dute Miarritzen senarraren autoan

Haren senarrak, kalean noraezean zihoala, “suizidio bikoitza” aipatu zuen. Larunbat arratsaldean jazo zen gertakaria.Adierazpenok Poliziaren alerta piztu zuten, eta autoa zuen lekura joatean, maletegian emakumearen gorpua topatu zuten.


2018-05-18 | ARGIA
Gizonezko bat atxilotu dute Bilbon indarkeria matxistagatik

Erasoa jasan duen emakumea ospitaleratu egin behar izan dute.


Eraso sexisten aurkako salaketen %80 emakume gazteek jarri dute Nafarroan

Indarkeria matxistak eragindako 5 salaketetatik 4, 30 urtetik beherako emakumeek jarri dituzte. Nafarroan 138 salaketa jarri ziren iaz; 113 emakume gazteek jarri zituzten.


2018-05-17 | ARGIA
Bikotekidea eta honen ama erasotzeagatik atxilotu dute gizonezko bat Durangon

Salaketa bikoitza jarri dute erasotzailearen kontra, bata bikotekideari egindako erasoagatik eta honen amari egindakoagatik bestea.


2018-05-16 | Hala Bedi
Hiru urteko kartzela-zigorra eta 12.960 euroko isuna zortzi emakume erasotzeagatik

Honako honetan Gasteizen gertatu da: sistema judizialaren jite matxista agerian geratu da. Arabako Auzitegiak hiru urteko kartzelaratzearekin eta 12.960 euroko isunarekin zigortu du gutxienez zortzi emakume eraso dituen gizona, horietatik lau adin txikikoak.


2018-05-14 | ARGIA
Sexu erasoa egiteagatik atxilotu dute gizonezko bat Bilbon

Etxe berean lotan zegoen emakume bati egin dio eraso 38 urteko gizonezkoak.


2018-05-14 | Amaia Lekunberri
Huelvako marrubi soroetako langileek jasaten duten indarkeria matxista azalera

Marrubien ustiapenean lan egiten duten emakumeak egunerokotasunean jazarriak, irainduak eta bortxatuak direla jakinarazi du Collectiv aldizkari alemaniarrak.


2018-05-14 | Jon Torner Zabala
Batzar Nagusiei galdera: Realeko emakumeak baldintza duinetan aritzea bermatuko al duzue?

"Egingo al duzue emakumezkoen futbol duin baten alde?" galdera luzatu die Mikel Garate realzaleak Gipuzkoako Batzar Nagusiei, Espainiako Estatuko politikariak interpelatzen dituen Osoigo plataformaren bidez.


2018-05-14 | Uriola.eus
Errekalden gertatutako eraso matxista salatuko dute gaur

Joan den astean Errekalden izandako "eraso matxista" errefusatzeko deia egin diete gaur arratsaldean bizilagunei auzoko elkarteek. Asteburuan, Ertzaintzako agenteek bi gizonezko atxilotu dituzte Bilbon, genero-indarkeriaren delitu bana leporatuta.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude