Zuek gabe ez legoke Argia Egunik

Zorionez, ARGIAn badugu txoko hau eta probestu nahiko genuke pasa berri den urriaren 7an Gasteizko Argia Eguna aurrera atera zedin modu batera edo bestera lagundu diguten guztiei eskerrak emateko. Euskaldunok hitz gutxikoak omen gara, eta eskerrak ematea ere asko kostatzen omen da; baina, eta zein ederra den? Bi hitz, hamabi letra besterik ez, eta batzuetan horrenbeste kostatzea...

Urriak 7ko zitak badu aurretik prestaketa lan handi bat, eta urtero ahalegintzen da ARGIA jaia ospatzekoa den herri edo hiriko eragile eta Argiazaleekin bildu eta eguna elkarlanean prestatzen. Aurten gurekin lanean aritu dira Gasteizko mugimendu feministako kideak, Ika euskaltegiko kideak, Abetxukoko auzo elkartekoak, Errekaleorreko lagunak, Berriztu!... eta guztiak elkartzeko gerizpe goxo bat eskaini digu Oihanederreko Lazarraga elkarteak. Mila esker guztioi. Hala Bedi irratiko eta Arabako Aleako gure adiskideei ere, nola ez, esker anitz. GEU Gasteiz Euskalduna eta Martxoak 3 elkarteak izan genituen egitarauko ibilaldietan gida Gasteizko txokoak azaltzeko, albokariak eguerdia girotzen izan genituen, Lierni Arrietak hazi eta buztin bolak egiten erakutsi zigun, Gaztetxeak bere ateak zabaldu zizkigun egunari amaiera emateko kontzertuak bertan antolatzeko, Auzolanako lagunek frontoia biltegi modura erabiltzen utzi ziguten. Fifori, kontzertuak lotzen, kartelak zabaltzen eta azpiegiturarekin laguntzeagatik. Bionekarabari eskerrik anitz Bizi Baratzearekin elkarlanean aritu eta azokan lekutxo bat egiteagatik. Goian Alde Zaharra Bizirik elkarteari milesker, jolas kooperatiboak prestatzeagatik. Kafea prestatzen ere utzi ziguten Larratxo kiroldegiaren ondoko elkartean, Berangoko gure harpidedun den Mari Tere Gonzalezi ere besarkada bat bazkalostean jan genituen euskal pastel goxoak egiteagatik. Gasteizko Udala, Arabako Aldundia eta Erkide erakundeak... Eta noski, bertaratu zineten Argiazaleoi eta Argiazale horiek gerturatu ahal izan zitezen etxean zaintza lanetan geratu zineten guztioi ere gure eskerrik beroenak.

Ziur ahalegin handi baten ostean ere izen guztiak ez ditudala oroituko, baina Argia Eguna posible egin duzuen guztioi, ARGIAko lantalde osoaren izenean mila esker!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argia Eguna
Argia Eguna
Komunitate oso batek bultzatutako kazetaritza independentea

Ospatu dugu Gasteizen Argia Eguna. Kataluniako anabasa guztiaren erdian, buruak ekarri ditugu gurera, eta laugarren urtez Argia Jendearekin gozatzeko aukera izan dugu Arabako hiriburuan.


2017-10-10 | Dani Blanco
Galeria: Argia Eguneko irudi onenak

Urriaren 7an Gasteizen ospatu genuen Argia Eguna hango eragiel eta lagunekin elkarlanean eta komunitate osoa bilduta, kazetaritza independentea babesteko helburuz. Hemen egunak utzitakoa iruditan.


Komunitate oso batek bultzatutako kazetaritza independentea

Ospatu dugu Gasteizen Argia Eguna. Kataluniako anabasa guztiaren erdian, buruak ekarri ditugu gurera, eta laugarren urtez Argia Jendearekin gozatzeko aukera izan dugu Arabako hiriburuan.


Eguneraketa berriak daude