Faxismoa paparra aterata

Aste honen hasiera: Austrian Alderdi Popular eskuindarrak irabazi ditu hauteskundeak eta litekeena da FPO ultraeskuindarraren babesarekin gobernua osatzea. Pasa den astean: Valentzian katalaneraren aldeko manifestariak jipoitu zituzten faxista espainiarrek, Bartzelonan urriaren 12ko “Hispanitatearen ospakizunetan” elkartu ziren talde faxistak–Falange Auténtica  kasu– eta popularrak, sozialistak eta Ciudadanos, besteak beste. Puigdemont-ek Companys-en antzera amai dezakeela dio PPko eledun Pablo Casadok eta La Sextak faxisten jipoiak “erradikalen arteko istiluak” izendatzen ditu aho bilorik gabe. Europan, ultraeskuinaren aldarriak, normaltasun osoz, ari dira kaleak eta parlamentuak inguratzen. Egunotan Herrialde Katalanetan egiaztatu duten bezala, zenbait momentutan faxisten indarra erabilgarri zaiolako erregimenari.
Argazkia: Jordi Borràs
Testua: Axier Lopez
View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.