Espainiaz

Mugitzen ez denak ez ditu kateak sentitzen. Eta kateatu zaituen horrek aske zarela esango dizu alde egiten saiatzen zaren arte. Baten bati zalantza izpirik geratzen bazitzaion, Kataluniako aferak argi utzi du Espainia ezker-eskuin zer den.

Eskuin. Espainian ez du eskuinak agintzen, Espainian muturreko eskumak agintzen du. Francoren espirituak kuku egin digu berriz ere azken asteetan. Diktadurako errifleen berunez egin zen konstituzioaren moldea, eta molde hori da herriak lotu eta manu militari-a demokraziaz mozorrotzeko baliatzen dena. Nazionalismo kolonizatzaile eta autoritario atzerakoienak hartu ditu Espainiako hiriburuak. Egia aitortzera, irudiek beldurra ematen dute.

Puigdemontek ez du espero zen errepublikaren aldarrikapenik egin, independentzia deklarazioaren ondorioak atzeratzea eta elkarrizketari azken aukera ematea hobetsi baitu. Nazioarteari begira prozesuari zilegitasun osoa emateko balio badu, ondo etorria izan dadila erabakia, baina arriskuak ere nabarmenak dira eta urratsak arin eman beharko dituzte

Ezker. Espainiako batasuna tarteko dela, Espainian ez dago ezkerrik. Herrien determinazio librea onartzen ez duen artean eskuinaren erritmoan dantzan arituko baita. Kataluniako independentziarako prozesuak zerbait erakutsi badu, hauxe da: Espainiako Estatuan, gaur gaurkoz, halabeharrez, aske izateko bidea aldebakarrekoa izan behar da edo ez da izango. Espainiako Gobernua eta errealitate soziologikoa zein diren aintzat hartuta, negoziatutako irtenbide bat aldarrikatzea ezer ez egiteko esatearen parekoa da. Gainera, elkartasuna ez adierazteaz gain, subiranotasuna berreskuratzeko lanean dagoen herri bati zilegitasuna kentzen ahalegindu dira, eskuinak gidatutako nazio-estatuaren ideia kolonial bera partekatzen dutenaren seinale. Besteak beste, ustez ezkerreko diskurtsoa darabilen La Sexta telebista kateak Intereconomía dirudi Kataluniako gaiak jorratzerakoan. Besterik ezin zitekeen espero Planeta Taldearen menpe dagoen kate batengandik, pozik egongo da Jose Manuel Lara fundatzailea, bando frankistan borrokatu zen hori berori. 1978ko erregimena lotzen duten kateak dira Espainiako telebista kateak.  

Deskribatutako Espainia beldurgarri horretan, Carles Puigdemont presidenteak erreferendumaren emaitzak onartu eta herritarren mandatua bere egin du Katalunia errepublika independente bihurtzeko. Hala ere, ez du espero zen errepublikaren aldarrikapenik egin, independentzia deklarazioaren ondorioak atzeratzea eta elkarrizketari azken aukera ematea hobetsi baitu. Nazioarteari begira prozesuari zilegitasun osoa emateko balio badu, ondo etorria izan dadila erabakia, baina arriskuak ere nabarmenak dira eta urratsak arin eman beharko dituzte. Estrategia inteligentea izan daitekeen arren, iritsi diren tokira iritsi badira Espainiako Gobernu eta epaileen esanei muzin egin eta Kataluniako herriaren arabera euren kasa aurrera egin dutelako izan da. Aldebiko irtenbide bat, zaila eta ia ezinezkoa izanik ere, aldebakarreko bidea muturrera eramatearen ondorioz soilik gerta daiteke. Espainiak badaki ez daukala zer eskaini Kataluniak demokratikoki bertan geratzea erabaki dezan. Errepresioa eta beldurra dira ezagutzen duten hizkuntza bakarra, elebakarrak dira horretan ere.

Kataluniako herriak independentziara abiatutako bide zirraragarri honen kapitulu asko falta zaizkigu ikusteko, baina, zalantzarik gabe, 78ko erregimenaren bukaeraren atarian egon gaitezke eta horrek bide bat zabaltzen digu “euskal erditarroi”. Badirudi, ordea, behiak trenari bezala so gaudela. Espainian bizitzea jada jasangaitza bada, imajina dezagun Katalunia gabeko Espainiako Estatua. Bada, pairatu nahi ez badugu, guk ere mugitzen hasi beharko dugu, kateak sentitzeko bada ere.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2017ko urriaren 22a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Gorka Roca Torreri babes agiria

Heldu den martxoaren 26an, Gorka Roca Torre epaituko dute Baionako auzitegian Unescoren izenean burutu bi ekintzetan esku hartu izanagatik. Seinaletika euskarriak ezabatzea, margotzea, kentzea... Euskal Konfederazioak bere jardueran lehenesten dituen ekintza motak ez badira ere,... [+]


Materialismo histerikoa
Zer da berria

Ez dira taberna batean ausartu, baizik eta Instagramen, Facebooken, edo email batean (mundu digitalean ere badira zaharkituak: email hori Hotmailekoa izan daiteke oraindik, pentsa). Zuzeneko lehen musuen ondoren, Whatsapp eta Telegram bidez, poltsikotik iritsiko zaizkie laztan... [+]


2024-03-17 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Komunitatea

2024ko Arkitektura Pritzker Saria arkitekto japoniar bati esleitu zaio: Riken Yamamoto-ri. Bere izena tekleatzen baduzue, bere izenari lotuta dauden eraikin irudiak ez dira bereziki deigarriak. Deigarria dena da Pritzker sariak oraindik ere eraikin berriak eta oparoak egitearen... [+]


2024-03-17 | Diana Franco
Teknologia
Zirkuitua hackeatu

Martxoaren 8a dela eta, berri eta iritzi ezberdinak irakurri ditut. Berdintasunerako bidean lan handia egiten ari da gure gizartea, eta publikoki berdintasunerako bidean feminismoa onartua den borroka bada ere, gizarteko mikrokosmosetara jaisterakoan, bada oraindik berdintasuna... [+]


Eguneraketa berriak daude