Venezia sindromea eta disoziazio-ihesa

Miren Artetxe @mirenartetx
2017ko urriaren 15a

Turismoa, kontzeptu gisa, ez dago modan. Aski ezagunak dira, dagoeneko, turismo masiboaren aurkako argumentuak. Ikasi dugu, ikusi dugulako, hiperturistifikazioak  gure auzoetako alokairuen prezioak igoarazten dituela, komertzio arruntak turistei bideratutako denda bilakatzen dituela, eta turistentzako zerbitzuetan lan egiten dutenen lan baldintzak prekarioak izaten direla. Ikusi ditugu turista samaldak hiriko espazioak irabazten –alegia, guri galarazten, hitzaren bi zentzuetan–, gure eguneroko ohitura txikiak kanpotarrentzako esperientzia salgarri bilakatu ahala.

Horregatik, besteak beste, kanpora goazenean ere ez dugu turista izan nahi. Leku turistikoetan derrigorrezko argazkia egin bai –eraikinak, paisaiak, haur irribarretsuak–, baina, gainerakoan nahiago dugu ohiko zirkuituetatik at ibili. Beste argitaletxetakoen aldean alternatibotzat dugun gidak auzo alternatibotzat jotzen dituenetara jotzen dugu, ezaxola; alternatibotasunak berak balio espekulatiborik ez balu bezala; gune horietan turismoa gure pausoz sartuko ez balitz bezala; Venezia sindromea eta ez-turiston disoziazio-ihesa txanpon beraren bi alde ez balira bezala.

Kanal hauetan artxibatua: Iritzia  |  Turismo masiboa

Iritzia kanaletik interesatuko zaizu...
'The Walking Dead' komunista

“Herrialde guztietako proletarioak, elkar zaitezte! Ezagutzen dugun normaltasuna eta haren inertziaren alde, noski”. Entzun dute, hilkutxatik atera dira eta badoaz Karl Marx eta Friedrich Engels EasyJet batean, Gaspar Llamazaresi gauza pare bat esplikatzera.


2017-10-23 | Irati Elorrieta
Iraganeko leloak orainean

Atzera eta aurrera, epe luzera begira jartzen gaitu Kataluniak. Espainian sortu duen krisia ezin da banatu Europar Batasunak bizi duen krisi egoeratik. Herrien Europa desio dutenek esperantzaz begiratzen diote Kataluniari, estatu nazionalen Europan agintzen dutenek, aldiz, kezkaz.


2017-10-23 | Inma Errea
Kataluniaren argitan

Ez gara ibili fin, herri gisa, katalanek aspaldi hasitako bideaz garaiz ohartzeko. Gutako anitz berandu samar jabetu dira hango errealitateaz. Baina iritsi da garaia elkartasun-ekimen eraginkorragoei heltzeko.


2017-10-23 | Mikel Asurmendi
Frantzia ulertzeko ez ezik, Euskal Herria egiteko liburu duina

Jean-Louis Davanten Frantzia eta nazioa saioa bikaina da, Maiatz argitaletxeak plazaratua. Gazte eta ez hain gazteentzako egokia. Frantziako nazioa ulertzeko ez ezik, Euskal Herria egiteko liburu duina. Gomendioa: hegoaldeko ikasleen ikasgaietan sar dezaten liburu hau, otoi.


2017-10-23 | Unai O˝ederra
Autogobernuaren lantaldea, biluzik

Zertarako ikasi behar dugu latina? Eta historia? Eta filosofia? “Hori da un rollo ez duela ezertarako balio”. Umeek eta nerabeek egiten dituzten ohiko galdera eta baieztapenak. Ume haiek, ordea, adinean aurrera egin dute, eta zenbait aginte postuetara iritsi dira.


2017-10-22 | Ruben Sanchez
Eskola ordenatuak

Entzun nuen behin txiste (nire ustez) arrazista bat. Lagun batek besteari arrazista izatea leporaturik, hark erantzuten zion: “Ez, ez, ni ez naun arrazista, ni ordenatua naun, beltzak beltzekin, zuriak zuriekin...”. Parentesi artean jarri dut “nire ustez”, izan ere, txiste hori arrazista bada, zer dira gure eskolak arrazistak ala ordenatuak?

Gasteizen maiz salatu dugu eskola-segregazioa, iaz lau eskoletan etorkinen seme-alaben kopurua %80 baino altuagoa zen, hogeietan... [+]


Espainiaz

Mugitzen ez denak ez ditu kateak sentitzen. Eta kateatu zaituen horrek aske zarela esango dizu alde egiten saiatzen zaren arte. Baten bati zalantza izpirik geratzen bazitzaion, Kataluniako aferak argi utzi du Espainia ezker-eskuin zer den.

Eskuin. Espainian ez du eskuinak agintzen, Espainian muturreko eskumak agintzen du. Francoren espirituak kuku egin digu berriz ere azken asteetan. Diktadurako errifleen berunez egin zen konstituzioaren moldea, eta molde hori da herriak lotu eta manu... [+]


2017-10-22 | Ainhoa Azurmendi
Iragarpen autobetea

Semaforo gorrian gelditu nintzen. Eskuin aldera begiratu eta atletismoko talde bat ikusi nuen entrenatzen: aurretik, korrikalari profesionalen antzera, eguzkitako betaurrekoak, galtza motxak eta elastiko iragazkorra jantzita, entrenatzailea bizpahiru mutikoez inguratuta. Atzetik, hainbat metroetara, bi neskatxa. Goitik behera behatu nituen erdi korrika eta erdi oinez zihoazen bi neska hankaluze eta atletikoak.

Nire lehen gogoeta jokabide horren zergatia antzematen saiatzea izan zen, kontuan... [+]


Katalunia, Espainiaren aukera

Hamaikagarren aldia da Espainiako Estatuaren izaera inperialista eta totalitarioa konstituzioaren atzean ezkutatzen ikusten ditugula PP eta PSOE. Itxurak besterik ez dira, izan ere, Espainiako Estatuan (mundu osoan ez bada) demokrazia hitz hutsa dela antzezlan honetako aktore guztiek ongi dakite. Guztiek. Espainiako ezkerrak ere bai.

Bere burua ezkerrean kokatzen duten espainolek, kontinente oso bat masakratu eta ustiatu zuen inperioaren eta frankismoaren oinordeko izateari utzi eta beste... [+]


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude