argia.eus
INPRIMATU
Irakurleak galdezka
  • Kaixo, Landareak lantzen gida-liburua jaso berri dut eta zalantza bat daukat (oraindik): ez dut ulertzen zer den ilzaharra. Agur bat eta eskerrik asko.

    Xabi Mercero (Basaburua)

Jakoba Errekondo 2017ko urriaren 09a

Kaixo Xabi. Landareak lantzen gida-liburuaren azalaren hegalean edo barruko solapan argitzen du. Ilzaharra: ilargi betea ikusten dugunetik txikitzen ari den artean ilzaharra da, Ilargi berrira arte. Hau da, ilargi betetik ilargi berrirako tartea, gutxi gorabehera hamabostaldi bat.

Ilberriaren alderantzizkoa da. Ilberria handitzen ikusten dugun hamabostaldia da.

Euskaraz ilzaharra eta ilondokoa esaten zaio, Ilargi betearen ondorengo fasea adierazten dute biek. Gazteleraz luna decreciente eta frantsesez lune decroissante deitzen dute.