ARGIA Katalunian jarri nahi izan dugu

Lehengo astean txoko honetatik aipatu nizuen urriaren 1ean mundua bukatuko zela pentsatzen zutenei ere adierazi nahi niela egunak beti argitzen duela eta munduak aurrera jarraitzen zuela; ez nuela erreferendumaz hitz egin gura, eta Argia Egunaz jardun nizuen. Gaur ezin dut Herrialde Katalanetara begiratu gabe geratu.

Nahikoa analisi eta artikulu irakurria izango zara dagoeneko, eta ez dut uste nire lau iritzik ezer hobeto ulertzen lagunduko dizunik. Ez naiz aditua ezta aritua ere horretan. Baina kontatu nahi dizut nola bizi izan dituen urriaren 1aren bueltako egunak ARGIAko lan-taldeak. Nola lehiatu diren handienen alboan minutuz minutuko albiste zaparradan. Estrategia: ...Si jo l’estiro fort per aquí, i tu l’estires fort per allà... (...Hik bultza gogor hortikan, ta bultza nik hemendikan...). Ezin zezakeen hobeto asma Lluís Llach-ek. Guztiok batera. Batzuk handik eta besteak hemendik, elkarlanean. Lehen aldia da ia lan-talde osoa gai beraren bueltan ari izan dena, gutxi batzuk Kataluniatik bertatik, eta beste gehienak erredakziotik, eta Euskal Herrian zeudenen artean txandak banatu zituzten momenturo albistearen jarraipena egiteko. Live Blogging eguneraketa sistema erabili ohi du ARGIAk webgunean horrelako albisteen berri emateko. Sistema honek ahalbidetzen du aldi berean pertsona batek baino gehiagok albistea editatzeko aukera izatea, eguneraketa berriak di-da batean sartzea eta abar.

Oraingoan ere, ordea, frogatuta geratu da komunitatearen parte-hartzearekin zenbat indartzen garen. ARGIAk urriaren 1a baino egun batzuk lehenago zabaldu zuen whatsapp zenbaki bat, Kataluniara joandakoek irudietan jasotzen zutena bertara bidaltzeko. Asteazkenetik hasiak ziren lehen mezuak ailegatzen, eta igandean informazio olatua heldu zen sare sozial horren bidez eta hainbat eta hainbat txokotako egoera ezagutu eta zabaltzea ahalbidetuz. “Bai lan-talde barruan eta, noski, bai kalean jendea borondatez lanean ikustea zoragarria da”, esan dit kide batek.

Gustura dago ARGIA egindako lanarekin, “merezi izan du” entzun diot bati baino gehiagori, eta webguneko eta sare sozialetako zenbakiek ere lanaren fruituak erakutsi dituzte. ARGIAk interneten daramatzan hogei urteotako bisitarik gehien jaso dugu Kataluniako erreferendumaren jarraipenarekin. Prentsa askatasunaren eta askatasun guztien alde egiten segitzeko indarberrituta atera da ARGIA.

Kamixeta honekin Kataluniari buruzko informazio independentea bultzatuko duzu

Katalunian indar handienez entzuten den lema, “Els carres seran sempre nostras” (Euskal Herrian “Kalea gurea da” esaten duguna) dioen kamiseta eskuratu dezakezu www.argia.eus-en dendan. 13 euro ordainduta, 2 euroko ekarpena egingo diozu Kataluniako La Directa herri hedabideari, eta 2 euroko ekarpena ARGIAri, Kataluniako independentzia prozesua epe ertainera ere zorrotz jarraitu ahal izan dezan. Urriaren 19tik aurrera jasoko duzu etxean. Informaziorik gabe ez dagoelako demokraziarik, kazetaritzan ere sustatu independentzia!

La Directa-ren bideoari esker jarriko du salaketa begia galdu zuen gizonak

Herri komunikabideek testigu lana ere betetzen dute errepresio uneetan. La Directako kamerak grabatu zuen argiki zein poliziak tirokatu zuen gomazko pilota zuzenean begia galdu-arazi zion gizonarengana. Irudi horiek izan dira salaketa jartzeko froga nagusia. Herri komunikabideen lana oinarrizkoa den beste seinale.


ASTEKARIA
2017ko urriaren 15a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kataluniako erreferenduma
Ponsati ez da agertu Auzitegi Gorenean zeukan hitzordura

Proces auziarekin lotutako Kataluniako kontseilari ohiari desobedientzia delituagatik auzipetzeko erabakia jakinarazi behar zion epaileak. Ponsatik argudiatu du astelehenean ezin izan dela agertu, Europako Parlamentuan lana daukalako.


2022-09-14 | ARGIA
Espainiako Defentsa Ministerioa harrapatu dute Kataluniako erreferendumaren Wikipediako erreferentzia bat moldatzen

Carla Simóm zuzendariaren Alcarràs filma arrakasta izaten ari da, eta asteartean jakinarazi zen Oscar sarietarako hautagaia dela. Berria ezagutu eta gutxira, filmari izena ematen dion Kataluniako herriari buruzko Wikipedia orrian Urriaren 1ari buruzko... [+]


2022-08-31 | ARGIA
Kataluniako buruzagi independentisten eskubideak urratu zituen Espainiako Estatuak, NBEren arabera

Oriol Junqueras, Raül Romeva, Josep Rull eta Jordi Turull politikarien kargugabetzeak Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna urratu zuela ondorioztatu du NBEk.


2022-05-25 | ARGIA
Kataluniako presoen indultuak berrikusiko ditu Espainiako Epaitegi Gorenak

Gorenaren hirugarren aretoak iritzia aldatu du eta indultuari jarritako helegiteak aztertzea erabaki du orain. PSCk “espero du” indultatuak espetxera ez bueltatzea, eta Carme Forcadellek adierazi du “edozer gauza” espero duela Gorenetik.


Eguneraketa berriak daude