Pozoiaren sosa

Frantziako Gobernua adinez gaztea da eta gaztetasun horren izenean pentsatzen ahalko liteke jendarteari buruz bederen ideia berriak ekartzeko gai izango zela. Baina lau hilabete pasatu dira eta ez dute deus frogatu oraino. Alderantziz: egiten, erabakitzen eta lege bihurtzen duten guztia errotik lobby neoliberalenen menpe dago.

Boterea, lapurreta moduan hartu eta berehala nahastaile endokrinoen auzian Europan indarrean dauden aurkako neurrien maila apalenari amen erratea deliberatu zuten. Lan kodearen suntsitzea ez dut aipatzen, balitekeelarik hor ere zer idatzi. Duela gutxi nekazaritza ministroak bio-ekoizleei ematen zitzaizkien diru-laguntzak kenduko edo murriztuko zituela iragarri zuen: merkatuak berak finantza dezala nekazaritza mota hori. Ez diote horrelakorik eskatzen laborantza intentsibo, kutsakor eta subentzioz okituari: badakite nor duten biluzten.

Hemen argi geratzen da FNSEA sindikatuaren,  lur lan eredu konbentzionalaren eta agian industria agro-alimentarioaren galde bekaitzei makurtu zaiola frantses gobernua, hauei dirua luzatzea debalde xahutzea delarik ene ustez, energia irensleegia den modeloak ez duelako etorkizun izpirik.

Mundu errealetik kanpo bizi direla dirudi. Birla endogamiko batean. Gobernariez ari naiz.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2017ko urriaren 08a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#4
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Eguneraketa berriak daude