Esker txarreko nafarrok

Angel Erro @angelerro
2017ko urriaren 08a

Irailean izan da Nafarroako Musika Garaikidearen Festibalaren hirugarren edizioa. Gogoan dut, lehena aurkeztearen harira edo, bestela, horrela gogoratzen dut nik, Mikel Chamizo konpositore eta musika kritikariak txio bat atera zuela honakoa salatuz (2015eko abuztuko 5ean): “X-ren Euskal Elkartea: nafar asko egoten dira beti. X-ren Nafar Elkartea: nafarrak soilik”. Ikusi dut, hori gogoan ez nuen arren, erantzun niola: “Irtenbidea Euskotarren Nafar Elkartea sortzea izan daiteke”. Halere, Chamizoren kexua ahantzi ez izanak salatzen du ukitu ninduela eta orduz geroztik pentsarazi didala. Arrazoi soziopolitikoak argudia daitezke, esan daiteke nafar elkarte edo erakundeek azpimultzo izaera salatzen dutela beren burua, subordinazio nolabaitekoa; Nafarroan euskalduntasunaren urria eta jazarria ere aipa daiteke kanpotiko (edo, bakoitzak pertenentzia nola bizi duen, ez hain kanpotiko) babesa beharrezkoa izateko. Horiek guztiak ez dute kentzen Mikel Chamizok salatutako desorekaren bidegabea eta kasu anitzetan interesduna ere.

Eroso bizi izan dugu nafar askok oihartzuna non emanen ziguten edukita, geure sare propioak hedatzeaz eta elikatzeaz ezaxolatuta; eta izan ditugunetan (eta azken bi urte hauetan aldeko haizeak jo digu) gogoeta egin behar dugu aski elkarrekikotasunez jokatzen ari garen.

Eroso bizi izan dugu euskaraz aritzen garen nafar idazleak, geure erakunde publikoek eta gure enpresa ahulek sariak, bekak, bidaia-poltsak eta abar ordaindu ez arren, behar edo nahi izanez gero nora jo izan dugulako, EAEko instituzio literarioek hartu gaituztelako, eremu-aldiak iraun duen bitartean. Nafarroak izan duen utzikeriak besteen esku utzi du herrialdeko letren kalitatea epaitzeko ardura. Nafar idazleen aitortza, esaterako, Euskadi sariak bezalakoetatik iritsi da. Iaz, konparazione, Iruñeko poeta batek irabazi zuen, eleberri batekin, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak ematen duen Euskadi Saria, euskarazko modalitatean, eskuratu zuela nabarmentzekoa da. Ez zen hori izan 2016ko Euskadi saria jasotako nafar bakarra. Iruñean egoitza duen Igela argitaletxean Xabier Olarra gipuzkoar nafartuak itzulitako James Joyceren Ulises obrak sari horren itzulpengintza modalitatea eskuratu zuen. Gaztelaniazko saiakera atalean Fernando Mikelarena beratarrak saria eskuratu zuen.

Argi ematen du nafar literaturaren legitimazio eta prestigiotze lana Nafarroatik kanpoko erakundeen eskutik heldu dela. Gobernu berriak (Javier Esparzak duela gutxi agindu bezala, 2019an, berak presidentetzara iritsitakoan, euskararen aldeko aurrerapauso guztiak zakarrontzira bota baino lehen) esku hartu nahiko balu, demagun, sariak, bekak edo (euskal kultura esportatzeko) bidaia-poltsak deituta, lan hori guztia beste batek egin dezan jarrera erosotik aterata, mekanismoren bat asmatu beharko genuke urteetako abegikortasuna eskertzeko. Ez litzateke ideia txarra izanen euskal kulturarekin zerikusia duenaren halako konfederazio bat, erakunde komunen bat, finantziazio komunarekin hastea. Ez bada hortik jotzen, elkarteak-eta bikoiztuta amaitzen bagara, batean zein bestean arrantza egiteko aukerarekin, aukera hori ez dezagula bakarrik nafarrok izan. Gogoan har dezagun nola (denok kasuren bat ikusi dugun moduan), are erdarazko nafar sortzaile navarristenek ere, antologia/katalogo/erakusketa batean edo, dirua/azpiegitura EAEk jarri izan duenean, ameto ematen dion eta ez duen (egoera kontrakoa balitz ez bezala) txintik ateratzen.

Kanal hauetan artxibatua: Iritzia  |  Literatura

Iritzia kanaletik interesatuko zaizu...
Espainiaz

Mugitzen ez denak ez ditu kateak sentitzen. Eta kateatu zaituen horrek aske zarela esango dizu alde egiten saiatzen zaren arte. Baten bati zalantza izpirik geratzen bazitzaion, Kataluniako aferak argi utzi du Espainia ezker-eskuin zer den.

Eskuin. Espainian ez du eskuinak agintzen, Espainian muturreko eskumak agintzen du. Francoren espirituak kuku egin digu berriz ere azken asteetan. Diktadurako errifleen berunez egin zen konstituzioaren moldea, eta molde hori da herriak lotu eta manu... [+]


2017-10-22 | Ruben Sanchez
Eskola ordenatuak

Entzun nuen behin txiste (nire ustez) arrazista bat. Lagun batek besteari arrazista izatea leporaturik, hark erantzuten zion: “Ez, ez, ni ez naun arrazista, ni ordenatua naun, beltzak beltzekin, zuriak zuriekin...”. Parentesi artean jarri dut “nire ustez”, izan ere, txiste hori arrazista bada, zer dira gure eskolak arrazistak ala ordenatuak?

Gasteizen maiz salatu dugu eskola-segregazioa, iaz lau eskoletan etorkinen seme-alaben kopurua %80 baino altuagoa zen, hogeietan... [+]


2017-10-22 | Ainhoa Azurmendi
Iragarpen autobetea

Semaforo gorrian gelditu nintzen. Eskuin aldera begiratu eta atletismoko talde bat ikusi nuen entrenatzen: aurretik, korrikalari profesionalen antzera, eguzkitako betaurrekoak, galtza motxak eta elastiko iragazkorra jantzita, entrenatzailea bizpahiru mutikoez inguratuta. Atzetik, hainbat metroetara, bi neskatxa. Goitik behera behatu nituen erdi korrika eta erdi oinez zihoazen bi neska hankaluze eta atletikoak.

Nire lehen gogoeta jokabide horren zergatia antzematen saiatzea izan zen, kontuan... [+]


Katalunia, Espainiaren aukera

Hamaikagarren aldia da Espainiako Estatuaren izaera inperialista eta totalitarioa konstituzioaren atzean ezkutatzen ikusten ditugula PP eta PSOE. Itxurak besterik ez dira, izan ere, Espainiako Estatuan (mundu osoan ez bada) demokrazia hitz hutsa dela antzezlan honetako aktore guztiek ongi dakite. Guztiek. Espainiako ezkerrak ere bai.

Bere burua ezkerrean kokatzen duten espainolek, kontinente oso bat masakratu eta ustiatu zuen inperioaren eta frankismoaren oinordeko izateari utzi eta beste... [+]


2017-10-22 | Bea Salaberri
Moltes grÓcies

Egunak aitzina doaz iritzi honen idazteko epea agortu artean jarduteko gaien zerrenda egiten, ondorio bakarrera heltzeko: zertaz idatzi ez bada Kataluniaz, zertaz idatzi ez bada aspaldiko partez interes, ilusio eta zirrara eragin dizkigunaz? Nahiz bestalde nehon agertu ez den zer erranik gutxi egon jada, eta ezin jakin hau agertuko denerako zertan egonen den gaia, erremediorik ez. Horrela, esker beroak zuzendu nahi nizkioke azken asteetan hainbat mailatan egunerokotasun geza inarrosi duen... [+]


Zortzi abizen mantxurriano

Ainhoa Artetak eskaini du produktu bat oso goian kotizatzen ari dena zenbait hedabide espainiarretan, alegia, arraza euskalduna Espainia über alles defendatzen.


Damua dela eta ez dela

Historikoki euskal preso politikoaren figura galtzeko jokabideen aipamena egiten genuen. Genioen, era berean, damutuaren figura edo damuaren prozesua zekarrela berekin ia-ia modu atzeraezinean.


2017-10-15 | Haizea Nu˝ez
Doluak

Ukazioa, amorrua, negoziazioa, depresioa eta onarpena. Adituek diote doluak bost fase dituela, eta ez beti hurrenez hurren. Hauxe duzu marko teorikoa: “Ez zara zu, zure marko teorikoa da”. Bere horretan oso logikoa. Zure apunteetan prozesu eskematiko eta txukuna. Eta, hori jakin arte, zu –dolua zure baitatik pasatu bitartean eta zu bere baitatik–, parranda amaiezinetan murgildu zara, insomnioa sumatu duzu eta udazkeneko lehenengo suteetan erre duzu zure bizitza. Eta... [+]


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude