Aspaldiko partez

  • Minbizia, hain oldarkor hain hilgarri, poesiarako eta elkarrengana biltzeko aitzakia bihurtu zitzaien Jon Iñaki Lasari eta eriondoan zegoen bere osabari: “Idatzi nuen liburua ez argitaratzeko, baizik eta enkarguz. Osabari esan zioten minbizia zuela. Gu txikiak ginenean jende gutxi hiltzen zen minbiziarekin. Berarekin hitz egiteko aitzakia zen”. Jon Iñaki Lasak (Gernika, 1963) Alizia eta biok 1982koa du (Ustela), eta 1984koa Andaluziari ene bilduma (Susa).

Bidaiak. Jon Iñaki Lasa. Pamiela, 2017

Liburu honek badauka hausnarketatik, badauka bilaketa estetikotik, badauka hizkuntza hanpatu, jaso eta kultismoz betetik ere zerbait: “Temppeliaukioko elizara bazoaz adiskidea/ eta entzuten baduzu kanpotik Chopin (…)”.

Mundua badoa eta gu poesia idazten, ematen du pentsatu duela idazleak. Gauza ederren betikotasuna eta gu, paseko txoriak: “Kontaizkidazu beren historiak/ Banan banan/ Ez daukat presarik/ Nik badakit zu ez zarela logura…”.

Urteen ostean poesiara itzuli denaren arrazoi metaliterarioak biltzen ditu Bidaiak-ek lehen piezetan. Hortxe datoz, hasierako orrialdeetan, erreferentzia eta helduleku zenbait, batzuk baikorrak, beste batzuk aski orwelldarrak: “Arseniko epel bat dastatzera/ Eric Arthur Blair jaio zen etxean, Portobellon”.

Tere Irastortzak aitzin solasean dioen legez, poema hauetan toki-izenak, musika, artea… era askotako aipamenak datoz. Gauden lekutik mugitu barik urrun joateko modu bat, irlak asmatzeko bide bat, baina finean geure baitara egiteko modu bat ere begitandu zait. Agerikoak ditu seinale asko, eta beste batzuk sano ezkutukoak, bihotzaren inguruko kontzeptuak, haren alde argi zein itzalekoak: “Baina jakin ezazu, Lilith/ esnatzen banaiz/ neure eskuez itoko zaitudala”. Poesiak prosarantz egiten du liburu honetan, arnasa luzatzen zaie istorioei errepikapenen puruz, eta ipuin herrikoi postmoderno bihurtzen dira kasik.

Ez da erraza adieraztea sortzen duen enpatia eta, era berean, hoztasuna.

Idazlearen nahi ezinak guztiak laburbiltzen dituzten poemak dira huts egindako tiroa bezala: oihartzun egiten dute belarrietan, eta gero zaila da enpalagu sentsazio bat kentzea ahotik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburu kritikak
Mamu bat gure artean da

Eguzkiarekiko gertutasunak moldatu egin ei du Lurrak duen abiadura, eguzkia inguratzeko mugimenduan. Beste abiadura batzuk ere badira, ordea, eta balirudike lurraren abiada gero eta azkarragoa dela edo, bederen, aldaketak etengabean ditugula orpoz orpo jarraika. Egoera honetan,... [+]


Autorrealizazioa irakasgai

Irakaskuntzan "aniztasuna" aski ezaguna den kontzeptua da, eta irakasleok (ez zara harrituko Bestiak liburutegian ere irakasleak badaudela jakitean) aniztasuna bermatzeko, askotan, ikasle talde heterogeneoak egiten saiatzen gara. Baina badugu desberdinen arteko... [+]


Beldurra gogoko

Beldurrak airean
Aitor Arana
Ibaizabal, 2023

--------------------------------------------------

Zazpi ipuinek osatzen dute Aitor Aranak gazteentzako idatzi duen liburu hau. Ugaria eta ezaguna da Aranaren produkzioa; 125 liburutik gora idatzi ditu, horietako zenbait... [+]


Pagoa, zuhaitza

Altxa, hildakoak!
Fred Vargas
Txalaparta, 2024

------------------------------------------------

Egun batetik bestera, ordu batzuen buruan gertatu da gertatu dena: zuhaitz bat agertu da Sophiaren lorategian. Pago bat.
Hasiera horrek hartzen ditu liburuko lehen orriak... [+]


Emariari idatzitakoak

JAUSIZ
Alain Mendizabal Diaz
1545 argitaletxea, 2023

---------------------------------------------------

Itxuraz tente eusteari utzi eta behea jotzea zail egiten zaigu, grabitate indarrak zein soinean daramagunaren zamak lurrera erakarri arren. Hondoarekin topatzea,... [+]


Eguneraketa berriak daude