Lortzear zaude, Katalunia


2017ko urriaren 01an

Urriaren 1ean, Kataluniak autodeterminazio erreferenduma egingo du. Bertan bizi garenok, martxoaren 30eko errolda erabilita, honako galderari erantzungo diogu: “Katalunia errepublika formako Estatua izan dadila nahi duzu?”. Ugari izango dira pozak, beldurrak, analisiak eta aurreikuspenak biharamunean. Aldekoek, pozik, prozesu konstituziogilea abiaraziko dute eta hilabete gutxiren buruan hauteskunde konstituziogileak egingo. Kontrakoek, emaitza ezin sinetsita, Madrilera begiratuko dute erantzunen zain, egoera berriak larrituta.

Zenbatetan erabili ditugu historian, indibidualki edo kolektiboki, zapalduei aplikatu zaizkien legediak, eurak gainditzeko? 

Baina, baiezkoak irabaziko al du? Egunez egun, geroz eta argiago ikusten dut erantzuna. Terrassako argazki bat dakusat hau idazten dudan bitartean. Bertan, Guardia Zibila bertako inprimategi bat miatzen ari da, bozkatzeko erabiliak izango diren paperen bila, bitartean, hainbat pertsonek loreak jartzen dituzte guardia zibilen autoetan. Argazki hori egun hauetako errealitatearen isla da: Estatua, hitzaren espresioa isilarazteko ahaleginean. Ahalegin horrek zalantzakor ziren boto-emaile ugari bozkatzera bultzatuko ditu. Datuak begiratu baino ez dago. JxSi, CUP eta Catalunya Sí que Es Pot-eko boto-emaileek erroldaren %57 egiten dute eta horien artean “bai”-ak garbi irabaziko du. Erreferendumaren ilegaltasunaz asko ari dira Madrildik. Eta egia da, ezin baita defendatu suspenditutako lege batetik ondorioztatzen diren arauak legalak direnik. Baina, zeinek behar du legalitatean debatea zentratu? Zenbatetan erabili ditugu historian, indibidualki edo kolektiboki, zapalduei aplikatu zaizkien legalitateak, eurak gainditzeko? Mila bider. Beraz, legala ez, bai ordea zilegi.

Urriaren 1etik aurrera Parlament eta Generalitateak prozesu konstituziogilea abiaraziko dute batetik, eta bestetik, litekeena da nazioartean Espainiako Gobernuarekiko presioren bat aktibatzea. Parte-hartzea handia izanik eta baietzaren irabazia garbia, ezin da baztertu europar iritzi publikoan erreferendumaren aldeko bozak agertzea, edo behinik behin, Espainiako Gobernuari konponketa negoziatuaren aldeko presioa egitea. Bestalde, negoziaketaren aldeko diskurtsoa Espainiako oposizioan ere zabalduko da, eta horrek Mariano Rajoy bakardade politikoan kokatu dezake. Momentu horretan, batetik, erreforma konstituzionalaren debatea berrasiko da Espainian, eta bestetik, Kataluniako prozesu konstituziogilea motelduko da Kataluniako batasun politikoa hautsiz. Une horretara iritsita, prozesu konstituziogilea martxan egonda, erreforma konstituzionalaren defendatzaileek prozesuari eutsi edo, Madrildik botatako bozei men egingo ote dieten da gakoa.

Ezin ukatu hemengo egoerak sortzen didan inbidia, Katalunia Errepublika independentea izango baita. Ez orain agian. Baina orain arte egindako prozesuak hazi sakonak utzi ditu hemen: atzera-bueltarik ez duen kontzientzia aldaketa kolektiboa eman da jendartean. Zorionak Katalunia. Lortzear zaude.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude