Irakurleak osatu beharko duen agenda-gida-liburua

  • Labetik atera berri du ARGIAk Landareak Lantzen, baratzerako urte osoko gida-liburua eta agenda. Lan berriaz galdetu diegu bi egileei: Jakoba Errekondori eta Antton Olariaga marrazkilariari.


2017ko urriaren 01an
Jakoba Errekondo: “Osatzen duenak kriston entziklopedia edukiko du”

“Batetik, urte guztian landareekin egin behar diren lanen gaineko egutegia aurkituko du irakurleak, lau arlori begirakoa: baratzea, frutarbolen baratzea, loreen baratzea eta basoa. Hilabete bakoitzak sasoi horri buruzko sarrera dakar, eguraldi ikuspegitik zenbat eguzki eta zenbat argi ordu dauden eta horri lotuta zein lan egiten diren azalduz. Bestetik, hamabostean behin bi lan aurkezten dira gehiago zehaztuta: ez da ‘orain udako txertoa egin behar da’, baizik txerto hori nola egiten denaren azalpen zabalagoa, Olariagaren irudiarekin lagundua”.

“Lehen aldiz Euskal Herriko mapa klimatikoaren proposamena ere egin dugu, eta bestelako informazio orokorra ere eskaintzen da liburuan: ilargiari lotutako informazioa, baratze bat egiteko oinarrizko zortzi urrats, ongarrien osaketa, landarea jartzen dugunetik jaso arte zenbat denbora pasatzen den... Informazio orokor horretaz guztiaz gain, nire ustez oso garrantzitsua den eta argitaratzen lehen aldia izan den Euskal Herriko ekoizle ekologiko guztien zerrenda ere osatu dugu”.

“Liburua agenda bat da, azken batean, baina bereziki baratzerako prestatua dagoena, norberak egun bakoitzean zein lan egin dituen apuntatzeko. Jendeak dio: ‘Iaz sekulako tomateak izan genituen’, eta galdetzen diozunean ea noiz landatu zituen, ‘a, ez dakit’ erantzuten du. Askok ez dakite zer egiten duten eta gero gauzak zergatik ateratzen zaizkien ongi edo gaizki baratzean. Bada, ikasten joateko bakoitzak informazioa biltzea garrantzitsua da. Bizpahiru urtetan hori osatzen duenak kriston entziklopedia edukiko du”.


Antton Olariaga: “Lur gainean eta azpian gertatzen dena apasionantea iruditzen zait”

“Jakobak testu bidez azaltzen duenari irudi bidez lagundu diot nik, berea azpimarratu edo azaltzeko. Ilustrazioen oinarria, beraz, testuan dago. Ilustrazio handiak eta txikiak egin ditut, handietan hilabete bakoitzeko lan edo egitekoak irudikatuz. Batzuetan, ordea, lanen bat egitean, zeozer ereitean adibidez, emaitza izaten dugu presente, ereiten dugun hori bukaeran zer izango den, horrekin amesten baitugu. Liburuan, zenbaitetan, jolas egin dut espazioarekin eta denborarekin, emaitza hori irudikatuz. Alde horretatik oso entretenigarria eta dibertigarria izan da lana, irakurleari pista txikiak ematea”.

“Ilustrazioak egiten ditugunok beti harremana izan behar dugu idazlearekin edo gaia proposatzen duenarekin, konplize bihurtzen gara onerako eta txarrerako. Jakobak eta biok hitzaldiak elkarrekin eman izan ditugu lehenagotik Altza Porru liburuaren harira, asko ikasi dut eta hurbildu egin naiz bere hizkuntzara, konplizitate bat lortu dugu hor. Lur gainean eta lur azpian gertatzen dena niri ere apasionantea iruditzen baitzait, marabilla handi bat dira fenomeno horiek guztiak, eta marrazkiak egiteko estimulu dira niretzat”.

“Guk erein egin dugu liburua, irakurleak orain hori handitu eta bete egin behar du, zirriborroekin, apunteekin, bakoitzaren eskemekin, datuekin... Atrebitu zu ere bertan marrazkiak egitera! Marrazten ez dakiela dioena gezurtero handi bat da...”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baratzetik mundura
2024-04-14 | Garazi Zabaleta
Jakiak ehuntzen
Zangoza inguruan tokiko elikadura sistema eraikitzen

Zergatik doa mundu guztia Iruñera erosketak egitera, gure eskualdean elikagai asko ekoizten bada? Zergatik da hain zaila bailara hauetako produktuak bailara hauetako dendetan topatzea?”, galdera horiei eta beste zenbaiti tiraka hasi ziren lanean Zangoza aldean duela... [+]


2024-03-25 | Garazi Zabaleta
Hazien liburutegia
Liburuak eta haziak, aberastasun publiko

Urteak dira Nafarroan eta beste zenbait tokitan hazien liburutegi proiektuak martxan dituztela. Hazien liburutegiak, liburuen liburutegietan. Euskal Herriko Hazien Sareak antolatutako hitzaldi batean izan zuen egitasmo horien berri Ane Leturia Delfrade Antzuolako liburuzainak,... [+]


2024-03-18 | Garazi Zabaleta
Nekazariak eskolan
Eskola ezin bada baserrira igo, baserria jaitsiko da ikastetxera...

Hamar urte baino gehiago daramatza martxan Arabako Nekazariak Eskolan proiektuak, Hazi fundazioak zenbait ekoizlerekin elkarlanean bultzatzen duena. Haur eta gaztetxoak nekazal mundutik geroz eta deskonektatuago bizi diren garaiotan, inoiz baino beharrezkoagoa da elkar... [+]


2024-03-11 | Garazi Zabaleta
Gu zu bio
Ontziratu gabeko garbiketa produktu ekologikoak, Bermeoko dendan

Ateak ireki berri ditu Bermeon Gu Zu Bio dendak, otsailaren 17an egin baitzuten inaugurazio ekitaldia. Edurne Zulueta Aranguena da proiektuaren bultzatzailea, eta berak azaldu bezala, garbiketako produktuei lotutako kontsumoari buelta bat eman nahi izan dio egitasmoarekin... [+]


2024-03-03 | Garazi Zabaleta
Azokoop
Pirinioetako Artzibarren lan eta bizi: hurbileko kontsumorako denda eta proiektua

Artzibarko Urdirotz herrian, Nafarroako Pirinioetan, proiektu berri batek zabaldu ditu ateak otsailaren 24an. "Azoka-Denda" deitu diote Txabi Bados Ruizek eta Rita Perandrés Martínezek haien etxe azpian ireki duten dendatxoari. Azokoop mikrokooperatibaren... [+]


Eguneraketa berriak daude