Irakurleak galdezka

  • Kaixo Jakoba. Hur zuhaitz bat dugu eta urtero ale mordoa izaten ditu, baina heldu ahala guztiak erortzen dira zulo txiki batekin, “hutsik”, ustelduta... Zer izan daiteke? Sagarrondo eta aranen alboan dago.

    Ana Zarandona (Etxebarria)

Hurraren gurgurioa, Curculio nucum. (Arg.: ©entomart)
Hurraren gurgurioa, Curculio nucum. (Arg.: ©entomart)

Kaixo Ana. Hurraren gurgurioa da, Curculio nucum. Hurraren arazo handiena da. Intsektu txikia da. Negua har forman igarotzen du lurpean, udaberrian heldu bezala atera eta hur txikiak eta hosto eta kimu berriak jaten ditu. Maiatza eta iraila artean helduak ibiliko dira, arrautza berriak hur samurretan sartuko dituzte, bakoitzean bana. Haietan harra sortuko da eta hurra barrutik jango dute. Gero zulo bat egin eta aterako dira lurpera joateko, negua pasatzera. Lurpean hiru urte egon daitezke. Toki hezeak eta freskoak maite dituzte.

Ez da erraza borroka. Tratamenduak intsektua arrautzak jartzen dabilenean egin beharko lirateke, ekologikoa: “Neem” olioa + xaboia. Garai batean goizean goiz edo ilunabarrean, bero handienak joandakoan hur adarrak maindire zuri bat azpian jarrita astinzen ziren, gurgurioak bildu eta hiltzeko.

Adar artean laranjak erditik ebakita jarri eta bertan luze aritzen omen dira zurrupatzen, biltzeko aukera emanez...
 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Landareak
2024-03-25 | ARGIA
Baserrien zurezko egiturak berritzen ikasteko programa martxan jarri dute mugaz bi aldeetako erakundeek

"Baserriberri" du izena programak eta langabezian diren Euskal Herri osoko 12 ikasleri zurgintza formazioa emango die, erortzear diren baserriak berritzen ikas dezaten.


2024-03-25 | Jakoba Errekondo
Ginkgoaren irrimurrika eta barre ttikia

Burua dardaratu eta ikaratu zigun ginkgoak (Ginkgo biloba). Lizar-makila denboran ginkgoa aspaldi galdutako zuhaitz espezietzat jotzen zen. Bere hostoen fosilak ezagutzen ziren, beste arrastorik ez.


2024-03-25 | Garazi Zabaleta
Hazien liburutegia
Liburuak eta haziak, aberastasun publiko

Urteak dira Nafarroan eta beste zenbait tokitan hazien liburutegi proiektuak martxan dituztela. Hazien liburutegiak, liburuen liburutegietan. Euskal Herriko Hazien Sareak antolatutako hitzaldi batean izan zuen egitasmo horien berri Ane Leturia Delfrade Antzuolako liburuzainak,... [+]


2024-03-25 | Iñaki Sanz-Azkue
Ospea ez da beti ona

Euskal Herriko muskerren artean ez da handiena, baina ziur asko, bai ezagunena. Musker berdeak, izenak dioen moduan, gorputz berdea du oso, eta ugal garaian, buru eta lepo aldea urdinduak izan ohi ditu. Gainontzean, puntu beltz txikiz osaturik izaten du gorputza, baina bere... [+]


Hazien lezioak, lan produktibo eta erreproduktiboak bereizteaz

Haziekin hamaika metafora eta hitz joko egin dira. "Zerbaiten hazia izan", "proiektu baten hazia erein", "etorkizunerako haziak"... esamoldeak ezagun zaizkigu. Zerbait berezia dute haziek.


Eguneraketa berriak daude