Hats berri bat txosna-gunearentzat

Kimetz Arana Butroe @7ardi
2017ko urriaren 01a

Hona laburrean, jaietako txosnen historia: “Esparru alternatiboa zena asimilatu eta bertan gatibaturik, kudeatzaile bihurtu gara”. Elkarte eta mugimenduei lotuta, esparru alternatiboa izateko sortu ziren bere garaian jaietan txosnak. Taldeen urteko jardunak finantzatzeko, jendea bildu eta festetan ideia desberdinen arnasa-gune izateko. Denboraren ondorioz ordea, ilusio faltagatik edo betikoaren errepikapenean galduta, txosna eredua berritzearen beharra nabarmendu da gure inguruan.     

Badira ia hamar urte Euskal Herriko gazte mugimenduaren deialdi bateko karpa handi batean Nafarroa Behereko lagun laborari zenbaitekin multinazionalen edarien salmentaz mintzo ginela. Ezin ulertuz ikusten baitzuten kasik aldarrikapen heineko edari marka zapaltzaileen presentzia normalizatua. “Kausa on batentzat dirua irabazteko denak balio al du?” galdera pausatzen ziguten ohiko arrazoi ekonomiko edo enpresa haien prezioen bonifikazio argudioen aurrean.    

Hortik hona, aurtengo gure herriko jaietan urrats eraginkorra eman dute gazteek, ia bere osotasunean multinazionalik gabeko janari-edari eskaintza antolatuz gaztetxeko txosnan. Baratzezainok gauetako ogitartekoak egiteko barazkien horniketan zein auzolanean lagundu dugu bertan.

“Kausa on batentzat dirua irabazteko denak balio al du?” galdera pausatzen ziguten ohiko arrazoi ekonomiko edo enpresa haien prezioen bonifikazio argudioen aurrean

Jende asko elkartu du txosnak, adin eta mota guztietakoak eta zerbait aldatzen ari ginen ilusioz atxikimendua lortu du. Arratsaldero aritu gara auzolanean, gauetan elikagaiak prestatzen. Jende desberdinak, nagusi zein gazteak, haur eta helduak, gaztetxearen lagunak, nekazarien lagunak, kultur, auzo elkarte edo mendiko auzotarrak. Eskaini dugu zerbait on, osasuntsu eta zaporetsua eta izan du arrakasta.

Bere bizian zer egin ez dakiena bokazio gabeko funtzionario bihurtzen den garaian, oinarrizko ofizioei balore soziala eman die ekimenak, gure auto-estima indartu eta bizitzeko beste bideak proposatu. Posible dela herrian lana sortzea ekoizleak, merkatari txikiak, langile eta mugimendu herritarrak elkartzen bagara. Hats berri bat txosna-gunearentzat praktikatik justizia aldarrikapenei lotua, elkarlanean zabaldu, kontzientziak piztu eta esparru osoa herri alternatiba bihur lezakeena.

Azkenean gure eskualdean, multinazional handien atzaparretatik kanpo etorkizuna izatea, gure herriaren maitasuna haurrei transmititzea, hizkuntza galdu den tokitan berreskuratzea eta guztioi eskaintzea da nahi duguna, gainontzekoa gero iritsiko den ustean.

Distantziatik esango nuke hainbat ilusio piztu duen Kataluniakoaren oinarrian badela halako zerbait. Beraz herria eraiki dezagun txikitik hasita baina ekinez, hitzetatik ekintzetara!

Kanal hauetan artxibatua: Iritzia  |  Ekonomia soziala

Iritzia kanaletik interesatuko zaizu...
Lehen pausoa

Eusko Jaurlaritzaren eskariz eta Paco Etxeberriak gidatuta aditu talde batek egin duen torturari buruzko txostena, aspaldi egin beharreko urratsa zen, eta askorentzat berandu iritsi arren ongi etorria, zalantzarik gabe. Hala ere, gauzak ondo egingo badira, beste pauso askoren arteko lehena izan beharko luke honek, eta ez, itxura guztien arabera, egin nahi dutela ematen duena: arlo honekiko zorra kitatuta dagoela esan, eta tiradera baten barrenean utzi, betiko ahaztuta.

Beste pauso askoren... [+]


2018-01-21 | Asier Blas
Ezker eraldatzailea bizirik dago Latinoamerikan

Mundua polo bakarreko egitura inperialista batetik polo anitzetako egitura baterako trantsizioan dago. Berri ona da, potentzien arteko pisu eta kontrapisuen joko horrek soberania esparru autonomoak eta eraldatzaileak jaio edota indartzeko abagunea sortu baitu. Testuinguru horretan garatu ziren Latinoamerikako ezkerreko gobernuak. Zoritxarrez oasi bat izan dira indar progresisten panoraman. Bitartean, munduko ezkerreko indar hegemonikoak noraezean egon dira.

Ezkerreko puristek maiz kritikatu... [+]


2018-01-21 | Nerea Ibarzabal
Pelikula

Beldurrezko pelikulen alderik okerrena amaitzen diren unean iristen da, ondorengo orduetan eta datozen gauetan –batzuontzat behintzat–. Filma bera hazi bat ereitea baino ez da, gainerakoa zure buruak egingo baitu, askoz hobeto eta askoz errealago.  

Horrela, pertsona ausartaren mozorroa erori eta komunetik logelarako ibilbidea korrika igarotzen harrapatuko duzu zeure burua, korridoreko argia piztuta. Ez duzu hankarik eta besorik izarapetik aterako, beroak itotzen egon arren... [+]


Lurrin kirastuak

Telebista isiotu dudan bakoitzean, lurrin iragarkiak ikusi ditut, zientoka. Pentsatzen hasita nago hatsa dariola gabiltzala, hainbeste perfumatu beharra badugu. Baina era berean, spot horiek ez dute usaimenik irudikatzen. Gaitza da, bai, usainak (edozein) pantaila zeharkatzea, baina flasko zoragarri horiekin beste promesa batzuk iradokitzen dizkigutelakoan nago: edertasuna, erromantzea eta sexua.

Nerabezaroan bazen kolonia eslogan bat: tanta bat, musu bat. Sasoi zoro hartan, maitasun guran,... [+]


2018-01-21 | Bea Salaberri
Peko errekatik, maldan gora

Urte berrian gaude eta honetan zehar Euskaraldiaren garapena etorriko zaigu, araiz, herriz herri eta egunez egun. Gu oraino gaude begira abenduko lehen egunei, zeinetan burutu baitugu BAM –Baiona-Angelu-Miarritze– euskaraz ekimena. Hogei ginen hastapenean eta, usteak gainditurik, mila inguru ginen heltzean.

Astez aste antolaketaren lehen bilkuraz geroztik, iragan da denbora, finkatu eragileak eta juntatu partaideak. Gaur jada segipena nola eman dugu gogoetagai. Dagoeneko... [+]


2018-01-18 | Pablo Sastre
El Procès, ikuspegi libertario bat

“Prozesua” dela-ta, badira, Kataluniako libertarioen artean, nazio-arazorik badenik ukatu eta borroka hau beraiena ez dela esaten dutenak; badira mugitzen den edozeri jarraitzeko prest egon eta independentziaren aldeko oldearekin era oportunistan eta akritikoan bat egin dutenak; eta badira, azkenik, prozesuan modu kritikoan eta aktiboan parte hartzen dutenak ere.


Gasteizko Kafe Antzokia: asmoak gauzatzeko unea da

Urtarril honetan beteko dira 9 urte Gasteizko Udalean euskara ardatz izango zuen azpiegitura kultural bat sortzea aho batez erabaki zela. Alde Zaharrean kokatuko zela agindu zuten, eta geroztik hainbat pauso eman diren arren, Gasteizko euskaldun eta euskaltzaleok oraindik ez dugu Kafe Antzokiko ateak zeharkatzerik izan. Ezagun da Oihaneder Euskararen Etxea martxan dela Montehermoso jauregian, baina egitasmo osoa oraindik garatzeke dago; euskal kulturaren erakuslehio eta euskaltzaleen topagune... [+]


Zonbi batekin bizi

Berak ezin zuen ezer egin, ez zen bere eskumenekoa. Joseba Tapiaren Real politik entzuten da lerro artean, joan den igandeko Berriak Marisa de Simoni egindako elkarrizketan.


Guk hitano, hik zergatik ez...

Gure gurasoen belaunaldikoek, hau da, duela ehun bat urte jaiotakoek, hika egiten zuten gehientsuek Euskal Herri zabalean. Gizon zein emakume, ez zegoen alde handirik horretan. Antzinatik datorkigun berbeta moduari eusten zitzaion etenik gabe.


2018-01-15 | Maddi Alvarez
Azkenean, lortu dugu, aita!

Azkenean, 6 urteren buruan bada ere, Donostian zuk egindako lan mardularen nolabaiteko aitortza herritarra da Antiguako Gaskuña Plazan Mikel Herrerok eginiko oroimen horma irudi ederra. Gorka Erastorbe kazetariak esan duen moduan, “ofiziala da iristen ez den aitortza”.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude