Gizarte berrien mailakoak

Dramak. Abelino Barriola. Euskal Editoreen Elkartea, 1988.

1936ko gerra aurreko teatroan, nabarmen, izen bat: Abelino Barriola. Ez bakarra, noski, Toribio Alzaga izan zuen aitzindari, zeinari Barriolak berak aitortu zion maisugoa –“Zugandik etorri zait euzko-antzerti gaietako zaletasuna”–. Baina Barriola, Lino Akesoloren arabera: “Idazle onekin euskal-teatroa bide berria urratzen asiko da. Artean baño goragoko gaiak, gizarte berrien maillakoak”. Aurrerakoia, garaiari egokituagoa, “gizarteko arazo sakontxoak arrotzen ditu”, “Donostiako teatroa joxemaritarren girotik atera eta mundu zabalagora eta aize berrietara eraman naiez ari izan da”.

Komedia bazter, Barriolak idatzitako lau dramak biltzen dira liburuan (Zulo madarikatuak, 1911; Lagun txar bat, 1912; Maitasunak, 1923; guztietan gorena Goi argi, 1935). Oro har emaitzarik onenak lortutako generoa izateaz gainera, “denboran zehar izandako aldaketen erakusgarri zabala osatzen dutelako”. Argi azaltzen ditu hitzaurrean Xabier Mendigurenek: irri antzerkitik dramara, gero eta lan luzeagoak, ideologia nabarmenduz, herritik hirira, pertsonaian gizarte maila gero eta jasoagoa, emakumearen garrantzia eta goraipamena. “Hasierako lanetan Soroagandik datorren usadiozko antzerki molde donostiarrari erabat lotzen bazaio ere, piskanaka antzerkikera berezi eta bere-berea lortuko du”.

Zertan da, bada, antzerkikera modu hori? Ez ekintza huts, ez eta hutsal ere, baizik eta hausnar –bakarrizketa gisakoak, barne pentsamenduak–, adibidez fedeaz. Fedegabeko pertsonaiak agertzen dira, mojei “alfer”, “zomorro” deitzen dietenak. Apaiza, gizon eta emakumeen arteko harremanen aldekoa da –“gizonak bere artean eta emakumeak berenean” dituzten bezala–. Suizidio bat azalduko da. Nagusien gehiegikeriez kontziente, klase urguilu amiñi bat. Emakume liberatuak orobat, jazband –jazband!– jotzen duen beltzarekin dantzatu zen emakume andaluziar bat, Biarritzera hiru mutil euskaldunekin joaten den ingeniari aleman baten emaztea. Edota polimaitasuna iradoki dezakeen eztabaida: “Maitasun bakarrak betetzen duen biotza al dezu? Maitasunak! Nik asko ditut”.

Ados, horien guztien azpian asmo moralizatzailea dago, ideologiak–abertzale, jelkide– sustrai sakonak ditu testuotan. Baina, zer egin behar ez den erakusteko besterik ez bada, testu zentsuratzaile haiek egiten zuten bezala, zer egin daitekeen erakusten digute. Gizarte berri haietan egiten zena.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude