Erabakitzeko eskubidea jokoan

Kataluniako prozesu sezesionistak bi oztopo nagusi izan ditu hasieratik. Lehenengoa da Espainiako Gobernu eskuindarrak erakutsitako demokraziaren aurkako jarrera. Itsu, mutu, gor egon da Kataluniako gehiengoak eskatzen zuen egokitzapen nazionalaren aurrean lehenengo, eta ondoren, autodeterminazio eskubidea egikaritzako aldarrikapenaren aitzinean.

Bigarren oztopoa aldiz, Kataluniako indar politikoen arteko barne korrelazio kontua da. Espainiako Estatuak daukan demokraziaren aurkako jarreraren aurrean sezesionismoak ez du izan gehiengo nahikorik aldebakarreko independentzia prozesu bat martxan jartzeko. Aipatu izan dugun bezala, botoetan legitimatu diren aldebakarreko sezesio prozesu guztiek gutxienez parlamentuan edota erreferendumean bi hereneko babesa izan dute.

Independentistek hasieratik Esloveniako prozesua, Estoniarekin batera, eredu gisa erabili dute Kataluniarako. Esloveniatik gauza asko ikasi daitezke. Halere, egun Eslovenia independentea bada Jugoslavia ohiari esker da, honek askatu zuen Italiarengandik eta Austriarengandik. Esloveniarrak nazio bezala aitortuak ziren Jugoslavia ohian, beraien hizkuntza jaun eta jabe zen beraien errepublika sozialistan, eta hori guztia gutxi balitz, federazioko aginte organoetan parte hartzen zuten sezesioaren kontrako neurriak hartzen zirenean.

Urriaren 1ean Kataluniak ez du berme demokratikoak betetzen dituen sezesio erreferendum bat izango, egia da Iñigo Urkullu lehendakariak esan duena, erreferendum saiakera horretatik ezin da atera estatu berri baten jaiotza. Baina horren errua ez da Kataluniako Gobernu eta Parlamentuarena, baizik eta Espainiako Gobernu eta Parlamentuarena

Akaso irakurleak ez du jakingo, baina Tito erdi-esloveniarra eta erdi-kroaziarra zen. Jugoslavia ez zen inposaturiko egitura bat Eslovenian, kontrakoa, Jugoslavia esloveniarren askapen nazionalerako tresna izan zen. Sezesioaren aurka egon ziren beti azken minutura arte, baina Jugoslaviara krisi ekonomikoa ailegatu zenean, Milan Kučan-ek, Eslovenia independenteko lehenengo presidenteak esplikatu zuen bezala, irtenbidea Europar Batasunean ikusi zuten. Herrialde txiki balkanikoan prest zeuden Jugoslaviarekin sartzeko Europako Ekonomia Erkidegoan, baina federazioa onartu izan ez balute, bidea bakarrik urratzeko prest zeuden. Bruselak ez zuen Jugoslavia onartu kide bezala eta ondorioz, Eslovenian independentzia zaletasuna bizpahiru urtetan ia ezerezetik masiboa izatera pasatu zen.

Erreferenduma herrialdeko alderdi parlamentario guztiek deitu zuten, partaidetza sekulakoa izan zen, independentziaren alde hauteskunde erroldaren %88,5ak botoa eman zuen, hau da, parte hartu zutenen %94,8ak. Babes ia geraezina; ez da Kataluniako kasua. Horrez gain, Eslovenian gehiengo zabala zegoenez independentziaren alde legeak aginduriko partaidetza minimoak zaindu eta gehiengo zabalagoak lortzeko helburuak zehaztu zituzten, ez da hau Kataluniako kasua.

Baina barne eta kanpo blokeoen aurrean zein da herriaren nahia aurrera eramateko dagoen bidea? Desobedientzia. Ez dago besterik. Urriaren 1ean Kataluniak ez du berme demokratikoak betetzen dituen sezesio erreferendum bat izango, egia da Iñigo Urkullu lehendakariak esan duena, erreferendum saiakera horretatik ezin da estatu berri baten jaiotza espero. Baina horren errua ez da Kataluniako Gobernu eta Parlamentuarena, baizik eta Espainiako Gobernu eta Parlamentuarena. Horregatik, irtenbide bakarra dago egoera desblokeatzeko: desobeditzea, Espainiako Estatuarekin erreferendum adostu bat negoziatzeko.

Espainiak beldurra sentitu behar du, bere adierazpen askatasunaren eta demokraziaren aurkako jarreren aurrean boto uholde bat jaso behar du beldurra senti dezan bere erraietan benetako erreferendum bat negoziatzeko. Katalana bazara, zilegi da independentziaren aurka egotea, baina erabakitze eskubidearen alde bazaude, jakin behar duzu honen alde, hau lortzeko, biderik eraginkorrena independentziaren alde bozkatzea dela. Orduan bakarrik, hautestontziak baietzaren alde beteak daudenean Espainiak negoziatuko du edo derrigortuko dute negoziatzera berme demokratiko guztiak zainduko dituen erreferendum bat.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude