Tren mantso horrek merezi al du hausturarik?

Orain arte mantso-mantso joan den tren lasterraren proiektuak arrakala sortu du Nafarroako Gobernuari sostengua ematen diotenen artean. Geroa Bai azpiegituraren aldekoa den bitartean, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerra aurka daude. Gure gogoa holako loturak egiten trebea baita, nik tren lasterra kontzeptua entzuten dudan bakoitzean pasadizo bat gogoratzen dut: XX. mende hasierako baserritar bikote ezkonberria Irunera joan da, Madrilerako trena hartzeko. Sekula holakorik egin gabeak izanik, pozik daude oso, ezkonbidaia lehenbizikoa eta azkena ere izan zitekeela jakitun.

“Goizian irten Irundik eta/iluntzerako Madrila”. Txirrita-k kantatu bezalako bidaia luzea da hori: hamabi ordukoa. Ezkonberriek ibilbidea egin duten egunean, ordea, Norteko Ferrokarrila uste baino azkarxeago joan da. Abiatu direnetik hamaika ordura Madrilen dira gazteak. Eta zein da bikotearen erreakzioa? Gaurko talaiatik begiratuta harrigarria iruditu arren, goibel daude biak, bidaia uste baino laburragoa izan delako. Bidaiatik ordu bat kendu dietela iruditzen zaie.

Berriki jakin dugunez, Estatuak hartuko du bere gain obra lanen kudeaketa osoa, Nafarroako Gobernuak horretan aitzina egiteko asmorik ez duela argudiatuta. Albistea pozgarria ez izan arren, alde onik ere badu: gaiak laukoan sorturiko tentsioa gutxitzen lagungarri izan daiteke

Abiadura handiko trena ezagutu ez zuen bikote hark, seguruenik, guk baino gehiago zekien bizitzaren bidaiaz. Gauza jakina da orain oso azkar bizi garela, azkarregi. Eta bidaiatu ere horrela egin nahi dugu: ziztu bizian batetik bestera, ahalik eta azkarren heltzeko, helmuga besterik ez gogoan. Trenean ere, trepeta elektronikoren bat mahai gainean paratuta joanen gara, telefonoari etengabe begiratuz, kaskoak belarrietan jantzita. Paisaiari eta ondoan dugunari kasurik egin gabe, hori dena denbora galtze hutsa delakoan. Gaurko gizartean ahantzirik dago bidaiaren plazera, erremediorik gabe.

Eta erremediorik izanen al du etorkizuneko trenak laukoan sortu duen pitzadurak? Geroak esanen digu. Berriki jakin dugunez, Estatuak hartuko du bere gain obra lanen kudeaketa osoa, Nafarroako Gobernuak horretan aitzina egiteko asmorik ez duela argudiatuta. Albistea pozgarria ez izan arren, alde onik ere badu: gaiak laukoan sorturiko tentsioa gutxitzen lagungarri izan daiteke. Nire ustetan, aldeko zein aurkakoek tren lasterraren orain arteko abiadurari erreparatu beharko liokete, desadostasunak hausturarik ez duela merezi frogatzeko. Esan bezala, proiektua Nafarroa eta Gipuzkoa lotzen zituen Plazaola zaharra baino mantsoago ibili da orain arte, hemen eta Estatu osoan; eta legegintzaldia amaitzeko falta diren bi urteetan ere, nekez hartuko du abiadura handirik.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude