Oskar Zapata Solano

...eta hauek ere bai

  • 2010eko maiatzaren 15ean “Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea” aldarrikatzeko milaka euskaltzale batu ginen Iruñan. Nazkatuta, haserre, baina harro. Izan ere, Gobernuak 2001etik  hizkuntza politika garbia ezarri zuen: euskaldunon ukazioa, ez ginen existitzen, beraz eskubiderik ez.

Oskar Zapata
2017ko irailaren 24a

2015ean, 200 bat botoren alde estu batengatik lortu bazen ere, gobernu aldaketa posible egin duten lau alderdietan euskaltzale kopuru esanguratsua dago. Hala ere, alderdiok legea aldatzeko adostasuna ez dute lortzen. Ondorioz, Nafarroan euskarak estatus juridiko egokirik gabe  segitzen du. Baliabideei dagokionez, urratsak ematen ari diren arren, urrun gaude beharretatik. Zentzu horretan, gaurkotasun osoa izaten segitzen du eskubideen aldarrikapenean oinarritutako diskurtsoak.

Halaber, Topagunetik, ate berriak irekitzen eta zubiak eraikitzen lagundu dezakeen beste ildo  berri batzuk zabaltzeko beharra ikusten dugu. Hortik joko dugu gaurkoan, hausnarketaren abiapuntuak ondokoak direlarik: batetik, hurrengo urteetan, orain bezalaxe, Nafarroan euskaltzaleak eta ez euskaltzaleak biziko gara, bi hiztun komunitateak existituko gara ahulago edo indartsuago; bestetik, egun gehien zabaltzen diren diskurtsoak aldeko zein kontrako poloetara  heltzen dira errazki,  ez horrenbeste besteengana.

Gure ustez, euskararen afera gizarte osoaren ardura da. Gizarte afera izanik, bide onetik aurrera egiteko, gehiengoak ematen duen boterea eta babesa eskuratu behar da. Nafarroan gaur ez dago gehiengo hori euskararen alde. Zenbaki txikietara jaitsi gabe, heren bat alde dago, heren bat kontra eta azken heren bat zalantzan. Azken multzo honetan erdia euskaltzaleetatik hurbilago, beste erdia urrunago delarik. Ez dirudi hurrengo urteotan egoera asko aldatuko denik. Beraz, gehiengo soziala eta politikoa egonkortzeko, zalantzan dagoen herena irabazteko dugu euskaltzaleok.

Hau esanda, zalantzan dauden heren horri zuzenduriko diskurtsoak elikatzeko proposamen batzuk egiteko ausartuko gara, bi premisa hauek beti buruan: gatazka egon badago eta inozokerian ezin gara erori.

Hasteko, ausart eta fin ibiltzea komeni zaigu; izan ere, badira bi gai bereziki gatazkatsuak diskurtso zein erabakiak gizarteratzerakoan: lanpostuak administrazioan (herritarren eskubideak lehenesteko beharra izan daiteke ildo egokia) eta hegoalderentzako hedapen geografikoa (udalen mugimendu demokratiko erradikala eredugarri). Dena dela, edozein gai dela ere, horra hor ideia batzuk:

  • Berdintasuna, errespetua, aitortza, bizikidetza pertsona eta hizkuntzen artean: Sentimenduaz ari gara, eskubideak zuek eta guk ditugu. Elkarrekin biziko gara. Elkarren onarpenabehar dugu.
  • Demokrazia, jakintza: Gehiengoaren babesa nahi dugu, gutxiengoen eskubideak errespetatuta. Hizkuntza politika sendatzaile, garatzaile eta progresiboa proposatzen dugu. Jakintza metatua dugu.
  • Aberastasuna: euskara bizirik dela pertsona eta komunitate gisa anitzagoak, aberatsagoak, exotikoagoak, erakargarriagoak gara. Merkatu aukera gehiago ditugu, etxe ondoan ere.
  • Ekologia, modernitatea: Apustu ekologikoa da euskararena. Euskaldunok munduarekin konektatuta gaude erabat, euskal kultura gaurkoa da. Ideologia, pertsona, hizkuntza aniztasuna gizarte heldu moderno demokratiko eta osasuntsu baten erakuslea da.

Bistan da, kontzeptu bakoitzak bere garapena eta zuzentzen den xede talderekiko egokitzapena behar dituela, belarriak goxatu eta euskaltzaleen helburuaren alde gero eta Nafartar gehiago jarriko baditugu.

Oskar Zapata Solano Euskaltzaleen Topaguneko kidea da


Euskara Nafarroan kanaletik interesatuko zaizu...
Nafarroako Euskararen Legea alda dezakeen batzordea eratu du Parlamentuak

1986tik indarrean dagoen Euskararen Legea aldatzea aztertuko duen batzordea sortu du Nafarroako Parlamentuak. EH Bilduk proposatu du, eta Geroa Bairen, Ahal Duguren eta Ezkerraren babesa lortu du. Kontra azaldu dira UPN, PSN eta PP.


Aurre-matrikulazioa Nafarroako ikastetxeetan: A ereduak gora, euskarak behera

Nafarroan, A ereduak gora egin du, eta D ereduak behera, batez ere hezkuntza-sare publikoan. 2017ko matrikulen datuekin alderatuta, A eredua %18,8tik %19,8ra igo da, eta D ereduan izen emandako hiru urteko ikasle kopurua %30,7tik %29,4ra jaitsi da.


NUPen erizaintza euskaraz irakasteko eskatu dute

'NUPen erizaintza euskaraz' dinamika aurkeztu dute Ikasle Abertzaleak-ek, Behatokiak, LABek, ELAk, Steilasek eta Iruñeko euskalgintzak, eta osasungintzan hizkuntza eskakizuna duten postuak egotea aldarrikatu.


Fauna publikoa
Zonbi batekin bizi

Berak ezin zuen ezer egin, ez zen bere eskumenekoa. Joseba Tapiaren Real politik entzuten da lerro artean, joan den igandeko Berriak Marisa de Simoni egindako elkarrizketan.


2017-12-22 | Miren Osa Galdona
Zerrenda bakarraren aurkako legea onartu du Nafarroako Parlamentuak

Hezkuntzako lan deialdietan hautagaiak zerrenda bakarrean aurkeztearen aurkako lege proposamena onartu du Nafarroako Legebiltzarrak. Hau da, elebidunek aukeratu egin beharko dute zein hizkuntza esparrutan jardun nahi duten: euskarazkoan ala gaztelaniazkoan. Euskaldun elebidunek bi esparruak hautatu nahi izanez gero, bi azterketa gainditu beharko dituzte. Ezkerraren aldeko botoa erabakigarria izan da legea onartzeko.


Zerrenda bakarraren kontra segitzen du Ezkerrak, Batzarre alde dagoen arren

Ezker Batuaren eta Batzarren jarrerak "ezberdinak" ez direla esan du Marisa de Simonek, bietako inork ez diolako eman "txeke zuririk" gobernuari. Geroa Baik osoko zuzenketa aurkez diezaioke lege proposamenari.


Separatismorik ez!

Wikipediaren definizioaren arabera gizarte-bazterketa da “pertsonek gizarte-ongizatea eta bizi-kalitatea eskuratzeko jasaten dituzten oztopo sozial, ekonomiko edo politikoen multzoa, gizartearen sisteman modu egokian ez integratzeagatik”. Nafarroan, hainbat dira definizio horren baitan sartzen diren marjinazio-egoerak, baina bada bat legez ezarrita dagoena, 1986tik: euskaldunon hizkuntza eskubideen zonifikazioa. Gizarte esklusioa gaitza bada, are eta okerragoa da diskriminazio hori... [+]


2017-12-16 | Xabier Letona
Milaka euskaltzale atera dira euskararen defentsan Iru˝ean, hotzari aurre eginez

Hotzari aurre eginez eta Kontseiluaren deiari jarraituz, milaka herritar atera dira kalera larunbat eguerdian Iruñeko kaleetan, Nafarroako Gobernuak euskararen inguruan hartutako azken erabakia babestuz.

 


2017-12-15 | Xabier Letona
Larunbat eguerdian euskalzaleek manifestazioa egingo dute Iru˝ean euskararen defentsan

Bide eman euskarari. Berdintasunaren alde! goiburupean aterako da manifestazioa larunbatean 12:00etan Iruñeko autobus geltoki zaharretik.


Hezkuntzako gehiengo sindikalak bat egin du larunbateko manifestazioarekin

Kontseiluak deitu du protesta larunbatean 12:00etan Bide eman euskarari, berdintasunaren alde! goiburuarekin. ELA, LAB eta Steilas sindikatuek zerrenda bakarraren aldeko hautua egin dute horrek emanen dielako euskara ere badakiten irakasleei aukera berdintasuna.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude