Esloganak eta politika

  • 2001eko irailak hamaikako atentatuen ostean. Urgentziaz. Susan Buck-Morss-ek Thinking Past Terror idatzi zuen. Liburu hark ez zuen hizkuntza eskubideez jarduten. Ezta hizkuntz politikaz ere. Mendebaldeko ezkerrari kritika egiten zion. Ez zituelako etxerako lanak eginak islamaren inguruan. Bere burua munduaren zentrotzat zeukalako. Bidegurutzeen garaietan. Krisietan. Buck-Morss-en bulkada imitatu beharko genuke eraldaketan parte hartu nahi dugunok: izan hizkuntz eskubideen militante, hiztun kontzientziatu, euskaltzale, kontseilari, guraso, aiton-amona, parlamentari, irakasle, pertsona ala Nafarroako lehendakari.


2017ko irailaren 24an

Zeren «hegemonia hesituta dagoenean, paisaia politikoa erasotzen denean, esanahien konplexutasunerako tolerantzia txikia dago». Eta konplexutasun hori gabe. Irakurketa kokatuak eta zehatzak egin gabe. Ez dago aurrerapauso posiblerik. Ordea, absente nabarmen bat da hori Nafarroa Garaiko –eta EHko– ia debate guztietan, konplexutasuna: dosierrak ez ditugu taxuz lantzen eta aztertzen, askoz erosoagoa eta praktikoagoa zaigu hiru-lau-bost hamarkadaz eslogan berak errepikatzen aritzea. Eta bitartean pasatzen dira ikasturte berriak, matrikulazio kanpainak, euskararen erabilera txostenak, araudiak.

Demografia eta hizkuntz eskubideak

Edozein politika publiko eztabaidatzen hasi aurretik begiratu beharko genioke demografiari.

Nafarroako populazioa nabarmen zahartzen ari da duela 35 urtetik. Horren ondorioz, helduen eta zaharren kopurua gero eta handiagoa da, haurrena txikiagoa –familien %26ak soilik dauzka haurrak–. Emakume bakoitzeko haur tasa 1,46koa da, hazkunde nulua izateko 2,1koa beharko luke. Etorkinik gabe Nafarroaren populazioak behera egingo zuen duela urte batzutatik. Eta afera da etorkin gero eta gutxiago jasotzen ari dela herrialdea. 2014-2029 biztanleen estimazioa %-0,2koa da (Nafarroako Estatistika Institutua).

Lurraldean aplikatuta, Iruñerria populazioa irabazten ari da. Iruñerriaren zentrotik kanpoko lurraldeak populazioa galtzen ari dira. Datuok Nafarroak dauzkan hiru erregimen linguistikoetan aplikatuta hauek dira ondorioak: 1991an Eremu euskaldunean populazioaren %10,91 bizi bazen, 2011an %9,25 bizi zen; Eremu mistoan %52,28tik %56,39ra igo da; Eremu ez euskaldunean %36,81etik %34,37ra. Datu hauek ez dute kontuan hartzen 2017ko ekainean 44 udalerri eremu ez euskaldunetik mistora pasa zirela. 40.000 biztanle gehiago, beraz, 400.000 biztanle dauzka eremu mistoak (Nafarroak, denera 644.000 biztanle dauzka).

Euskararen fightak Iruñerrian gertatzen dira, demografikoki, ekonomikoki eta sozialki dinamikoena den eremuan: han dauzka euskarak hiztun gehien, han daude sortzen diren hizkuntz politikako kalapitak (izan Iruñeko haur-eskolekin zerikusia dutenak, izan Zizur Txikiak eremu mistotik irten nahi duela, izan eskola bateko gurasoek A eta D ereduaren lerroak bi zentro ezberdinetan nahi dituztela, izan euskalgintzaren A ereduarekiko mespretxu historikoa).

Adinari begira (Inkesta soziolinguistikoa 2011) –eta berriz ere gogoratuz haurrak direla piramideko tarterik txikiena– 5-14 tartekoen %30 dira elebidunak, 65 urtetik gorako %7,91 diren bitartean. Eta elebidun hartzaileak %16,46 dira 5-14 tartean eta %6 65 urtetik gorakoen artean. Erdaldunen datua plastikoagoa da: 5-14 tartean %51 da elebakarra, 65tik gorakoen artean %84 den bitartean. Euskara gazteen hizkuntza bat da, haurrena.

Datu plastiko bat: Iruñeak 16 urtetik gorako 169.000 biztanle dauzka. Horietatik 15.000 (%9,1) elebidunak dira, %9,3 elebidun hartzaileak, %81,7 erdaldun hutsak.

Ondorioa: lana

Demografiarekin bezala, eta xehetasunez, aztertu beharko genituzke hizkuntzaren orainarekin zerikusia duten ardatz guztiak –erakunde publikoekin ditugun harremanetan zenbateraino erabil dezakegun, NUPen, Lanbide Heziketan, merkataritzan, transmisioak nola funtzionatzen duen, hirigintzarekin ze harreman duen–. Horien guztien eboluzioak landu ostean, geurearekin antza izan dezaketen gizarte elebidunak begiratu beharko genituzke (Valentzia, Balear uharteak bereziki, baina baita EAE, Katalunia edota Galiza). Hango aziertoak gurean nola lan ditzakegun pentsatu.

Ondoren soilik jorratu beharko genuke etorkizunean nahiko genukeena, ze diskurtso eta estrategia nahi ditugun nora iristeko. Ostantzean, lema berriak asma ditzakegu, baina errealitatea eta jende xeheak euskaraz eta hizkuntzen ikasketez dituzten praktikak eta errelatoak beste toki batzuetan pentsatu eta zabalduko dituzte: ez euskaratik eta ez euskaraz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Nafarroan
Administrazioan Euskaraz taldeak salatu du Iruñeko eta Antsoaingo udalek euskara baztertu dutela zenbait lan deialditan

Iruñeko zein Antsoaingo udaletan EH Bildu dago. Herritar batek errekurtso bat jarri du Antsoaingo Udalean, eta ez dutenez errekurtsoa onartu, Nafarroako Administrazio Auzitegira jo du.

 


Apirilaren 24an izanen da Iruñerriko III. Mintzodromoa

Iruñerriko AEK, Iruñerriko IKA, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala, Zubiarte euskaltegi Publikoa eta Iruñerriko Mintzakide egitasmoa berriz ere elkartu dira Iruñerrigo hirugarren Mintzodromoa antolatzeko. Geltokin izanen da hitzordua... [+]


2024-03-18 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Nork egingo du euskara ofizial?

Korrikak lehen asteburua Nafarroan egin du, eta argi ikusi dugu ez dagoela Nafarroa bat, ez eta hiru ere, baizik eta hainbat. Herriz herri egoera soziolinguistikoa eta euskaltzaletasuna erabat aldatzen dira, eta Korrika ere izan da horren lekuko.


Korrika larunbatean abiatu da Nafarroako Lokizaldean

Lokizaldeako Euskararen Egunaren barnean Korrika Txikiak zeharkatu ditu Iturriagako inguruneak. Urteak direla hasi ziren eguna ospatzen, eremu ez-euskaldunean kokatuta zegoen eskualdean Korrikaren kilometroak erosteko. Giro ederrean gozatu dute egun osoko egitaraua.


Eguneraketa berriak daude