Belaunaldi berriko merkataritza itunak

Duela gutxi arte arrotz ziren guretzat TTIP, CETA eta gisa bereko merkataritza itunak. Belaunaldi berriko merkataritza akordioak dira, eta elite pribatuen interesak indartzea helburu izanik, boteretsuenen alde egiteko tresnak.

Bestela esanda, jabekuntza–desjabekuntza prozesuak areagotzen dituzten makineria dira: nazioarteko enpresak geroz eta eskubide gehiagoren jabe izan daitezen, pertsonak, jendartea, gizarte antolatua, emakumeak, etorkinak, langileak, ingurumena eskubidez desjabetzen dituzten bitartean. Harvey urakanaren irudira, parean duten guztia suntsitzeko gaitasuna dute akordio horiek. Harvey geografoak ezin hobeto jaso zuen “desjabetzearen bidezko metaketa” kontzeptuaren barruan bete-betean erortzen dira.

Belaunaldi berriko akordio horien amarruetako bat, Inbertsore-Estatua auziak ebazteko aurreikusten diren tribunal pribatuen sistema dugu. Mekanismo horri esker, enpresa transnazionalek zabalik dute zuzenean herrialde bateko gobernuaren aurka egiteko bidea. Esate baterako, eskualde jakin bateko gobernuak bere esparruan enplegu lokala sustatzeko gaitasuna ezabatuko litzateke. Merkataritza-pakete horien bitartez bermatu nahi da atzerriko edozein enpresak, tokian tokiko enpresen eskubide berberak izango dituztela. Argudio nahikoa da hori enpresa transnazionalentzat, tokian tokiko gobernuen aurka auziak irekitzeko. Auziok, isun ekonomiko astronomikoak ekartzeaz gain, demokraziaren aurkako eraso larria dira. Izan ere, tokian tokiko gobernuen burujabetza odolustuta geratzen baita.

Akordio Transpazifikoak (TPP) Ozeano Barearen inguruko hamabi estatu biltzen ditu (Japonia, Kanada, Malaysia, Singapur...) eta harritzekoa badirudi ere, AEBen ezezkoa izan zen 2017ko urtarrilean akordioa bertan behera utzi zuena. Zenbait komunikabide eta botere ekonomikok haustura hura Donald Trumpekin erlazionatzen duten arren, badago bestelako azalpenik. Egiatan, Trump gobernura heldu baino hilabete batzuk lehenago, hitzarmena erorita zegoen AEBetan: mugimendu sozial eta sindikalaren indarrari esker, Barack Obamak ez zuen behar adina sostengu lortu TPP aurrera ateratzeko.

Gizartearen presiorik gabe, CETA EBren erabateko eskumeneko akordiotzat joko zen eta Europako Kontseiluak eta Parlamentuak onetsi beharko lukete soilik. Baina gizarte presioaren ondorioz,  Europako Batzordeak onartu behar izan du akordioak EBko estatu kideen eskumenak ukitzen dituela eta beraz, izaera mistoa duela

Europan ere protesta antolatuak bere emaitzak jaso ditu TTIP eta CETAren aurkako borrokan, beren onarpena kolokan jartzeraino. Gizartearen presiorik gabe, CETA Europar Batasunaren (EB) erabateko eskumeneko akordiotzat joko zen eta Europako Kontseiluak eta Parlamentuak onetsi beharko lukete soilik. Baina gizarte presioaren ondorioz, Europako Batzordeak onartu behar izan du akordioak EBko estatu kideen eskumenak ukitzen dituela eta beraz, izaera mistoa duela. Hori dela eta, onartua izan dadin 28 estatu kideek eta zenbait gobernu erregionalek berretsi behar dute.

Akordioen bultzatzaileak, tamalez, etengabe azpilanean ari dira eta mehatxu berria jaurti dute berriki EBtik. Jean-Luc Demartyk –Europako Batzordeko Merkataritza saileko arduradunak– aditzera eman du aurrerantzean merkataritza hitzarmenak berresteko bidea aldatu nahi dutela. Aldatu-rekin esan nahi du: akordioen berronespena azkartu eta bidean sor daitezkeen trabak aurretik kendu. Finean, akordioak gaika apurtuta EBko herrialde kideen parte-hartzea saihestu nahi da. Horrela, lehenik eta behin Europako Batzordeak EBren eskumen esklusiboak ukitzen dituen kapituluak hitzartuko lituzke eta kanpo geratzen diren gaiak, gerora, banan-banan negoziatuko lirateke.

Harvey-ren atzetik Irma heldu da bidean topatu duen oro astinduz. Belaunaldi berriko merkataritza akordioak, izenez eta formaz mutatzeko diseinatuta daude, kosta ahala kosta, beraien egitekoa burutu dezaten: desjabetzearen bidezko pilaketa.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


Energia berriztagarrien zabalpen masiboaren iruzurra

EH Biziriketik sarritan salatu izan dugu energia berriztagarrien zabalpen masibo honen atzean   ezkutatzen   den   eredu   ekonomikoa.   Hazkunde   ekonomikoa   ezinbesteko baldintza duen eredu ekonomikoan... [+]


Eguneraketa berriak daude