Sagardoaren ontziak

  • Zuraz eta egurraz idazteko asmoa nuen, sasoia gainean delako, baina sagardoarena ere bada, eta lagun sagardogile batek egin dizkidan galdera-amu biei helduko diet. Urtero ez da sagar kopuru bera izaten, eta sagardoa egiteko ontzi batzuek urtea hutsik igaro behar izaten dute. Urte horretan ontziaren zurak “zoko usaina” hartu duela eta ea nola kendu galdetu zidan.

     

(Argazkia: Jakoba Errekondo)
(Argazkia: Jakoba Errekondo)

Gehiegizko garbitasunaren ondorioa da arazo hori. Sagardoa botilaratu denean erabat hustu eta garbitu egiten da ontzia; on beharrez, ahalik eta sakonena garbitu ere: azpiko sagardoaren ama kendu, ontziaren oholetan dagoen lika arrastoa...

Ondoren hilabeteetan ontzia hutsik egongo da, eta, hala, zurak kanpotik bezala barrutik ere airea hartzen du. Zura sagardoz blai, beteta, belaki edo esponja bat balitz bezala, sagardoz busti-busti eginda egongo da. Sagardo horrek airea hartzen duelarik hartzidura mota guztiak egingo ditu: ozpindu eta abar. Era berean zura bera ere usteltzeko bidean jarriko da.

Hori ez gertatzeko, sagardoa botilaratzen denean, bertan utzi behar dira ontziaren azpiko ama eta edariaren proportzio bat. Ontzia hermetikoki itxita. Horrek zura barrutik babestuko du. Gure aitonaren formula erraza da: zuloa taparekin itxi, junturan seboa eman, eta hori, intsektuek edo saguek jan ez dezaten, igeltsuarekin estali.

Behin zurak zoko usain hori hartuta, ez da erraza kentzea. Lan hori hartzea merezi duen erabaki behar. Onena askatu eta oholak eta tapak marrusketatzea da. Zurak axalean izango du nabarmenena kutsu hori, eta hori kendu eta gero oholak bildu, ontziaren buelta osatu eta tapak jarri aurretik erre punttu bat eman. Hori dena eginda ere, baliteke kutsuaren arrastoren bat geratzea; hori gero muztioa sagardo egiteko hartzidurak edo irakinak berak kenduko dio.

Zur oneko ontziak, antzinakoak edota sagardo ona egiten dutenak badira, lan hori hartzeak mereziko du. Animo eta prestatu ontziak, aurtengo uztarekin beharko dira eta!


ASTEKARIA
2017ko irailaren 17a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Landareak
2024-04-25 | Estitxu Eizagirre
Marta Barba Gassó:
"Tomate hidroponikoa lur faltagatik jarri da eta lur falta monolaborantzaren ondorio da"

Tomateaz tesia egina du Marta Barba-k eta Egonarria saioan Eli Pagolarekin elkarrizketan azaldu du zer den hidroponia teknika. Bere hitzetan, gakoa da aztertzea "noiz eta zergatik" sartu zen hidroponia Euskal Herrian: "Lur arazoak daudelako. Eta lur arazoak daude... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Eguneraketa berriak daude