Hor dira geure paperak

  • Joana Etxartek idatzia, Jean Pierre Recaltek zuzendua eta Altzai eta Lakarriko herriek jokatua. Iruñeko Baluarten, irailaren 10ean eman zen Joanikot pastoralaren kronika.

Patxi Larrion @plarrion
2017ko irailaren 17a

Hiri Buruzagian behar zuen. Altzai eta Lakarriko herritarrek Iruñeko Baluarten eman zuten pasa den igandean Joana Etxartek idatzi Joanikot pastorala. Testuan nonahi ageri da geure imajinarioa. Bai, Iruñean behar zuen.

Euriak eragotzi zuen karrika-ingurua. Ezin izan genuen Arberoako Joan Frantziako ataritik Baluartera promenatzen ikusi. 1521ean Donibane Garazin atxilo hartu eta Iruñean laurdenkatu zuten Joanikot kapitaina, eta, patuaren kiribilak, konkistatzaileek XVI. mendean eraiki bastioian haragitu zen geure imajinarioa Arberoako Joan eta emazte Oztako Maiaren eskutik.

“Joanikot izan zen erruduna”. Aldamenekoa mintzo zait, nonbait pastoralaren sujeta gogoan semeari Joanes paratu zioten. Liburuxka lagun, nonahi atzeman ditugu Nafarroa Garaiari eta bereziki Iruñeari egindako erreferentziak, horietako batzuk geure iruditerian berriki txertatu direnak, Jerusalem galdua kasurako. Bestalde, pastorala honen geografia marrazten ahalegindu gara, eta esanguratsua oso begitandu zaigu Arberoa-Ozta-Tebas ardatzarena.

“Prozesu hori ikusia dut”. Artxiborako tirria du lagunak eta patua ageri da berriz ere, pastoral batean, Altzai-Lakarrin, Mañuetan edota Etxalarren, prozesua da gakoetako bat, prozesua da berritasun gutxien ametitzen duena, eta Nafarroako Konkista ikertzean prozesuak, epaiketak izan dira informazio iturririk behinena. Etxarteren balizko iturriak zerrendatzen ahalegindu gara, baina berehala uxatu dugu ariketa, afera ez baita Altzai-Lakarrikoek J. M. Lakarraren liburuak ezagutzen ote dituzten, Pedro Esarte edota Peio Monteanoren ikerketen berri ote duten... Joanikot pastorala historian murgiltzeko era gustagarria ere izan daiteke, eta pasa den igandean Iruñeko Baluarten, epaiketa guzien gainetik, imajinarioa garaile atera zen.

“Hori oparia egin digutena!”. Ez diot berehala ulertu, Iruñar jente fierrak estribilloaz ohartarazi dit lagunak, godaleta eskuan kantatzeko moduko ereserkia iruditu zaio Joanesen aitari, hurrengo Sanferminak izanen ditu gogoan, menturaz txikitoak.

“Horiek feriatu behar ditut”. Arizale baten galtzak ditu aipagai. Diseinu kontuetan iaioa da bera, arizaleen arropa merkaturatzea proposatzen ari ote den otu zait. Ez zen munta txikiko berritasuna izanen. Berrikuntza izan dugu hizpide, bera alde, osotoro alde, eta 2014ko maiatzaren 17an Etxekopar-Lougaroten Ederlezi pastoralaren kari gertatu pasadizoa ekarri du gogora.

Larunbata da, bazkalondoan ari gara Iruñeko Duguna taldearen egoitzan,  ipar-haizea lagun ezin izan ditugu eszenatokia edertzen duten oihalak ezarri. Ordubete falta da pastorala Iruñeko Burgoen plazan eman dezaten. J. Christophe mahaitik altxatu eta kanpora joan da, behin karrikan espaloiaren goiko aldea hobetsi du luzaketak egiteko tenorean, nire presentziaz ohartu eta Iruñeko Artxibategi Nagusiari begira baieztapenetik duen galdera egin dit: “Hor al dira geure paperak?”.

Bai, bertan dira geure paperak.

Kanal hauetan artxibatua: Pastorala  |  Iru˝ea

Pastorala kanaletik interesatuko zaizu...
2017-09-10 | Reyes Ilintxeta
"Euskarak erabat estekaturik nauka eta pastorala ene pasioa da"

Lanean dabil buru-belarri Gerardo Mungia. Irailaren 16an, Etxalarren, Karmen Etxalarkoa pastorala estreinatuko dute, eta bera da egilea. Luze-zabal azaldu digu zer prestatu duten ehundik gora lagunen artean. Beste zer kontaturik ere badu iruindarrak, euskara nola ikasi eta aberastu duen esan digu. 1980ko hamarkadan Iruñean heroinak hamarnaka gazte nola eraman zituen ere gogoratu du.


2017-08-28 | Xalba Ramirez
Joanikot pastorala Iru˝eko Baluarte Antzokian izango da irailaren 10ean

Udan zehar Zuberoako hainbat herritan ikusgai izan ondoren, Iruñean ikusteko aukera izango da Joanikot pastorala, irailaren 10ean Baluarte antzokian.


2017-08-01 | Euskal Irratiak
Joanikot pastoralak 3.500 ikusle bildu ditu

Denbora ezin egokia lagün, 3500 ikusliar agertu dira Altzaik eta Lakarrik atzo eskeini duten Joanikot pastoralaren ikustera.


Pertsonaia gordea oholtzan

XVII. mendea. Donostiako domingotarren komentutik ihes egin du nerabeak, bizilekua kartzela zaiolako. Badoa Amerikara, Espainiako erregearen alde borrokatzera, bertako herritarrak zapaltzera. Hogeitaka urte egingo ditu Mundu Berrian ezpata dantzatzen. Ez da, ez, gizona, emakumea baizik. Jada ez da ordea Katalina Erauso, gizon jantzietan Frantzisko Loiola da donostiar abenturazalea. Aurpegi askoko pertsonaia polemikoa, etxean baino kanpoan ezagunagoa, pastoralera ekarri dute. Baionako saioaren... [+]


2016-09-02 | ARGIA
'Katalina de Erauso' pastorala irailaren 3an Donostiako Victoria Eugenian

Bigarren saioa izango da irailaren 3koa. Ekaina hasieran Baionan estreinatu zen Katalina de Erauso pastorala. 3.000 lagunetik gora izan ziren orduan. Irailaren 3an, Donostiako Victoria Eugenia antzokian, dezentez gutxiago sartuko dira. Baionako saioa nahikoa ez eta jendeak Ipar Euskal Herriko barnealdean saioren bat egitea eskatu duenez, irailaren 10ean Donibane Garazin hirugarren aldiz eskainiko dute pastorala. Maite Berrogain egileak pertsonaia ezezaguna eta aurpegi askokoa aukeratu du... [+]


A character hidden on stage

During the 17th century, an adolescent runs away from the Dominican convent in Donostia because it feels like a prison. Going to America, the adolescent fights for the king of Spain and oppresses the local people; spends decades shaking a sword around in the New World. No, it is not a man: it is a woman. But she is no longer Katalina Erauso: dressed as a man, she is Frantzisko Loiola, an adventurer from Donostia. A polemical, multifaceted personality, better known abroad than at home; but now... [+]


Katalina de Erauso Pastorala ikusgai Donostian eta kabalkada-antzerki herrikoia Makean

Irailaren 3an aurkeztuko dute Katalina de Erauso pastorala, haren sorterrian, Donostian. Makean, 140 herritarren parte-hartzearekin estreinatuko dute kabalkada-antzerkia abuztuaren 28an.


2016-07-13 | Kanaldude.tv
Jean Pitrau pastorala: sujetarekin solasean
MULTIMEDIA - elkarrizketa

Jean Pitrau mendialdeko nekazariak engaiarazi zituen beren etorkizunaren alde borrokatzeko. Pitrauren bizitza izango du ardatza aurtengo Pastoralak. Kanaldudeko lagunek hitz egin dute pertsonai nagusia egingo duen Johañe Etxebarne laborariarekin.

Informazio gehiago: Laborari menditarrak esnarazi dituen lider zuberotarra


Katalina Erauso pastorala: libre izateko borrokatu zen emakumearen bizitza

Ekainaren 5ean, Baionan estreinatuko dute. Maite Berrogainek idatzi du Donostiako emakume-gizonaren abenturez osatutako pastorala.


2016-05-05 | Kanaldude.tv
Jean Pitrau pastorala prestatzen
MULTIMEDIA - erreportajea
Atharratze-Madalenako Jean Pitrau laboraria da aurtengo pastoralaren gaia. Pier Pol Berzaitz idazleak plazer hartu du Jean Pitrau zenaren bizia lantzen eta pastorala idazten. Pitrau, mendiko laborantzaren alde eta mendi eskualdeko bizibalditzen hobetzeko borrokatu zen Zuberoan, baita Pirinioetatik harago ere.

ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude