Eskemak dotoreziaz apurtzen

Iker Barandiaran @IkerBarandiara
2017ko irailaren 17a
Hay un plan trazado desde arriba que se llama… SUMISION CITY BLUES. Autoekoizpena, 2016

SCB 2011 inguruan sortu zen Gasteizen, luzaroan Obligaciones taldea gidatu zuen Pela-ren ekimenez. Inguruan batu ditu Obligacioneseko gitarra jotzaile Anti, bluesean luzaroan aritutako Penike baxu jotzailea, Joseba B. Lenoir gitarra jotzaile handia eta David bateria jotzaile eskarmentuduna. Ordura arteko punk-rock eta rock-and-roll izerditsutik harago jo nahi zuten. Kantuak idazten hastearekin bat, Gasteiz dirt capital bilduman parte hartu eta entzuleoi pilulak eskaintzeko hautua hartu zuten single eran: Angelines, Golden... Taldekideak saltsa askotan daude (Marky Ramone, Willis Drummond, Tobaco Road…) eta taldea isilik izan da.

SCBren marka da bizitzaren gordintasunaren esentzia idazkera poetiko zein errealistez jantzita idaztea; eta oraingoan inoizko kantu politikoenak batu dituzte nazioarte globalizatuko miseria eta bidegabekeriei erreferentzia eginez. Kide gehienak rock izerditsutik datoz eta hori ezin da geneetatik ezabatu; gainera, harro dira gaztaroko –bertako– punkaz, baina horiei koordenada desberdinetako erritmo eta melodiak gehituta, emaitza ezohikoa da, aberatsa.

Solo tú singlea izateko jaio da: elegantea, itsaskorra, sugerentea, rock argentinarra gogora dakarrena. Pastillas de jabón envueltas en toallas jostariagoa da, erritmoak apurtu eta jazzera hurbilduz. Fuego Martha & The Vandellas-en berrirakurketa da, eta hondartzak, neska koroak eta glam-rocka ekarri dizkit gogora. Quiero un rehén-ek ere asko du erritmoak apurtzetik. Nadie te ayudará balada punk-rockeroa da, gazi-gozoa. Moscas en la carnicería-k bere egiten du Eskorbutok egin nahi lukeen opera-rock-aren esentzia. Beirut city boogie itzela da: punk-rock-and-rollaren urgentzia eta Eskorbutoren espiritua dauzka, Ilegales taldeak hastapenean idatzi nahiko lukeen tankeran. Insomnio kantak Nick Cavekin amets gaiztoak izatera eraman gaitu. La guerra 60ko hamarkadatik edaten duen power-pop garageroa da. Esperándola y deseando que no venga rhythm&blues jostaria. Eta, azkenik, Obedece-k hainbeste zor diogun Australiako rockari gorazarre egiten dio.

Kanal honetan artxibatua: Disko kritikak

Disko kritikak kanaletik interesatuko zaizu...
2017-11-19 | Iker Barandiaran
Dantza egiteko gasolina

Gose taldeak oso ibilbide luzea egin du, sorreran askok espero genuena baino emankorragoa. Zerotik hasi zen taldea, trikia eta elektronika batera askatzen, proposamen desberdinak sortzen eta eskaintzen, eta jantzi goxoaz bazen ere, probokatzen eta gauzak argi esaten. Ia oharkabean beraien lekua eraiki zuten eta asko izan ziren lortutako gailurrak. Izan ere, lorpen oso bitxiak izan zituzten, distantzia hartuta perspektiban ikusi beharko ditugunak. Baina, era berean, urte gogorrak izan dira,... [+]


2017-11-12 | Joxi Ubeda
Liberen atmosferan

Teklatu doinu leunak, ahots fina, gitarraren eta txeloaren marrazki xumeak eta politak... Liberen atmosferaren osagai batzuk dira. Erritmo oinarri sendo baten babesean aritzen diren teklatuak eta ahotsak dira Libe taldearen bereizgarri nagusiak, lehenengo lanean erakutsi zuten bezala, eta bigarren disko honetako kantuak xehetasun eta ukitu ugarirekin jantzi dituzte. Arretaz entzuteko lana da, behin baino gehiagotan, bere edukiaz ongi jabetzeko.

Rock kutsuko musika lasaia da, iradokitzailea,... [+]


2017-10-29 | Iker Barandiaran
Goxotasun bortitza

Badira hiruzpalau urte La Furia gerra-izena duen rap abeslaria ezagutu nuena. Gerora jakin nuen abortuaren legearekin lotuta Alfonso Alonsori zuzendutako kantu ausart batek ezagun egin zuela zenbait forotan. Emakume izaera eta –ondorioz– borroka grina erraietatik dario. Hala, aspaldi erabaki zuen rap-a ibiliko zuela emakumeen ahalduntzerako instrumentu gisa eta, jakina, barruak askatzeko ere. Ez hori bakarrik: bere kantak abestu eta idazteaz gain, emakumeak ahalduntzeko tailerrak... [+]


2017-10-22 | Joxi Ubeda
Arima sutsuak

Rock doinu indartsuak jotzen ditu Deus Ez taldeak, bizitasun eta energia handiarekin. Hainbatetan rock gogor ukituak antzeman daitezke kantuetan, eta melodiak ongi zaintzen dituzte. Rock alternatiboa delakoaren kutsukoak dira beren kantuak.

Beren lehen diskoa jadanik kalean dute. Grabazioa Iruñeko Drum Groove Studioan egin dute, Josu Ervitirekin. Teknikari lanak egiteaz gain ekoizle ere izan da, eta denen artean soinu mardula eta trinkoa gauzatu dute, ozena. Josu eta Eric abeslari eta... [+]


2017-10-08 | Iker Barandiaran
Natura eta askatasuna hainbat aurpegitan

Bada esanguratsua ibilbide luze eta sendoa duen musikari eta sortzaile donostiarrak bere laugarren lan luzea autoekoiztu izana. Nahiz eta argi gera bedi gaur egun auto-ekoizpena askotan ez dela gabezia baten ondorio, hautu pertsonala baizik. Gauzak honela, auto-ekoizpenak badu arriskutik eta norberak beretik eman beharretik; eta San Sebastianek, zuhaitzek bezala, ez du beldurrik.


2017-10-01 | Joxi Ubeda
Askatasun haizea

Glaukomak beste urrats bat egin du aurrera Kalima hirugarren lan luzearekin. Disko bikoitza da, lan bikaina, Karlos Osinagaren gidaritzapean eta Joseba Ponceren diseinuarekin ederki osatua. Betiko Glaukoma dela antzeman daiteke kantuetan, baina helduagoa, zuzenagoa, gordinagoa, gogorragoa.

Reggae eta rap erritmoak eta doinuak dira nagusi, dancehall eta raggamuffin aireak ere ageri dira, beren kantuetan ohi den bezala, eta rock ukituak ere antzeman daitezke, aurreko lanetan baino... [+]


2017-09-10 | Joxi Ubeda
Gupidarik gabe

Azpeitiko Karkaba taldearen errautsetatik jaio den hirukotea da Gaitze. Karkabaren jarraipena dela esan daiteke; ideia horretan sakondu eta muturrera eraman dute, bai doinuetan eta erritmoetan, bai mezuetan.


2016-07-31 | Lander Arbelaitz
Zapalduen ertzeko rapa

“Haur txiro baten bizitzak, klase ertain edo klase akomodatu bateko beste batenak adina balio du”. Buenos Airesko poliziak 16 urteko Luciano Arruga anaia bahitu eta hil zion Vanesa Orietaren hitzek irekitzen dute Norte Apacheren Juanito Laguna azken diskoa. Hego Amerikatik hasi eta Bilboraino, periferian bizi diren milioika herritar ikusezinak gerturatuz, munduko zapalduei omenaldia da disko hau.

Mimo handiz egindako diskoa da, euskal raparen zaleontzat oparia. Doinu sarkorren... [+]


Maurice Ravel zoragarria

Ez dakit aldi honetako Maurice Ravelen interpretazioa onena izan den, baina beti da plazer bat Ziburuko maisuaren musika entzutea. Ravelen modernitatea bere garaiko estilotik haratago doa. Inpresionismoaren iturrietatik eraikitzen du bere teknika konpositiboa baina ez da inpresionisten eredua, edo eredu purua. Jazza, floklorea, klasizismoa, denetatik hartzen du zerbait, eta musika berezia egiten du, berea benetan. Orkestrazio distiratsua, imajinazioa, tinbrika berezia… hauexek eta... [+]


2016-01-24 | Iker Barandiaran
Zutik eustea, garaipena

Elorrioko talde honek ibilbide irmoa egiten dihardu bigarren milurteko hasieratik, eta ez du inoiz oztopoen aurrean atzerapausorik egin. Punk-rock errebeldea da hasieratik, Ihesbide izena zutenetik, taldekideek aukeratutako erreferentzia edo leloa. Hain zuzen ere, Euskal Herriak jasaten duen zapalkuntza egoera gordin eta krudela sufritzen duten gazteak direla aitortu dute beti, eta musika zaleak diren heinean hori baliatzen dutela beraien eran defendatu eta borrokatzeko.

Diskotik diskora,... [+]


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude