Irati Salsamendi Lozano, Jantzigintza ikaslea

"Elite batek kontrolatzen ditu moda-gustuak"

  • Jantziek eta janzkerak gauza asko erakusten dute norberaz. Nolakoak gara, ordea, guztiok berdin janzten garenean? Irati Salsamendi Lozanok erantzun dio galderari, Jantzigintza eta Patroigintza ikasten ari den donostiarrak. Moda, manipulazioa eta interesak aipatu ditu, besteren artean.

Ainhoa Mariezkurrena Etxabe
2017ko irailaren 10a
Ilustrazioa: Izaro Mariezkurrena
Ilustrazioa: Izaro Mariezkurrena

“Sistema oso batek egiten ditu modak eta gustuak”, dio Salsamendik: “Modaren alde sinbolikoa, tendentziak, kanon estetikoak eta kontsumoa, patriarkatuaren eta kapitalismoaren tresna boteretsua dira, interes batzuen baitan sortuak. Osagaion baturak sistema hegemonikoaren ordena mantentzeko tresna perfektua sortzen du”.

Bartzelonan ari da Jantzigintza eta Patroigintza ikasketak egiten. Bere hitzetan, kontzientziarik ez duen ikasleak betiko ikuspuntu eta ereduak landuko ditu eta ondoren merkaturatu: “Ikasle batek ez baditu bere kabuz arauak hautsi eta zalantzan jartzen, modaren sektoreak berezkoak dituen balore sexista eta kapitalistak errepikatuko ditu”. Ehungintza eta modaren industria kontsumitzaileen gustuak manipulatzera iritsi daitekeela dio. Hala, tendentzia batzuk jarraitu eta leku bertsuetan kontsumitzeak gustu berdinak izatera bideratzen gaitu: “Merkatuak inposatzen eta erabakitzen dituen moda-gustuek agintzen dute jendartean; elite batek kontrolatzen ditu gustu horiek”.

Gorputz jakin batzuentzako arropak

Estiloez gain, zerk eta nork bilakatzen du janztea eta janzkera interesgarri? Esaterako, modaren eta ehungintzaren merkatua nagusiki emakumeei bideraturik dagoela esan digu Salsamendik: “Ez behar handiagoa dugulako, baizik eta gure berezko interesa dela sinetsarazi digutelako”. Emakumeen interesak desbideratu eta kontrolpean izateko trikimailutzat du.

Emakumeok txikitatik presio estetikoa jasaten dugu. Desiragarriak izateko jaiotzen garela eta edertasun kanon batzuen menpekoak garela zabaltzen dute publizitate kanpainek. Idatzi gabeko arauek erabakitzen dute nor den desiragarria eta onartua, eta nor ez. Mezu hori arroparen bitartez ere zabaltzen dela dio donostiarrak. “Badira neurri handiko jantziak ekoizten dituzten enpresak, baina ez kezkatu, publizitatean argi utziko dute arauetatik kanpo gelditzen diren pertsonentzako arropa dela”.

Bestalde, ehungintzaren industrian ekoizleak nagusiki emakumeak diren arren, egoera prekarioan egiten dute lan: “Aitortza publikoa duten postuak maskulinizatuta daude, eta ikusezin eta prekarioak direnak feminizatuta”.

Horretaz guztiaz jabetuta, ehungintzan bide berriak zabaltzeko gogoz da Salsamendi. “Soberan prestatuta gaude nahi duguna ekoizteko”. Betiko ehungintza eredua eta enpresak burutik kendu eta bestetako alternatibak badaudela azpimarratu digu; jantzigintza eszenikoa, esaterako. “Antzerki konpainia batean egon naiz lanean, txotxongilo obra baterako jantziak egiten eta oso arlo interesgarria iruditu zait, bai sorkuntzaren aldetik, baita ikuspegi politikotik ere”, diosku.

>>> Gaiaz gehiago jakiteko, ARGIAren 2560. zenbakian plazaratu genuen erreportajea irakurri dezakezue: Moda jasangarria. Etiketak moztu, etikak josi.

Kanal hauetan artxibatua: Gorputza  |  Generoa  |  Moda

Gorputza kanaletik interesatuko zaizu...
2017-11-16 | ARGIA
Zautela 01: Miren Artetxe
MULTIMEDIA - Zautela

Miren Artetxe bertsolaria bizi-bizi eta sakon elkarrizketatu du Kattalin Minerrek Zautela saioaren lehen alean. Hurrengo astean Sustrai Colinaren txanda izango da.


Bai ala ez baino harago

Aurreko mendeko 80ko hamarkadan jakin zuten zientzialariek emakume bat norberaren obuluz ernaldu ez zen umeaz erditu zitekeela. Orain herritarron ahotan dago gaia, gure ingurukoek egin dutelako edo egin nahi dutelako, eta batez ere, aldeko eta aurkako iritzi abaniko handia dagoelako. Euskal Herrira 250 haur inguru datoz urtero atzerriko emakumeen umetokietan hazita. Hemen debekatuta dago. Eztabaida ez da legeztatu edo debekatu, hori baino askoz korapilatsuagoa da. Konplexutasun hori ulertzeko... [+]


Mingaina, gorputzaren mapa

Pazientearen ahoa zabal-zabalik, mingaina kanpoan eta medikua barrura begira. Nork ez du irudi hori buruan gordeta? Ezkutuan dagoen gorputz atal honek hamaika gauza kontatzen ditu gure osasunari buruz.


2017-11-02 | ARGIA
"Gizona" eta "emakumea" aukerei, hirugarren laukitxo bat gehituko die EHUk

Sexu aniztasuna eta pluraltasuna errespetatze aldera onartu du EHUko Gobernu Kontseiluak neurria. Bere inprimakietan generoaz galdetzean "beste aukera batzuk" edo "ez binarioa" laukitxoa azalduko da hemendik aurrera.


"Nolatan neurtzen dira gorputzak XIX. mendeko langile frantziar baten pisuaren arabera?"

“Gorputz-eredu normatiboetatik kanpo dauden gorputzen aurkako gorrotoa”; halaxe laburtu zuen lodifobiaren esanahia Constanza Álvarez Castillok. Magdalena Pyñeirok, berriz, halaxe: “Lodiok lodi izateagatik pairatzen dugun bazterketa”. Lucrecia Massonek erantsi du “gorputz lodiak arbuiatzeko eta gaixotzat jotzeko modu bat” ere badela. Izan ere, bizi-bizi dabiltza lodi-aktibismoak, Emma Goldmanek aldarrikatu zuena azalberrituz: nire pisua neurtu... [+]


Arazoa ez da ikasgelan eserita egoten ez dakitela, ez direla nahikoa mugitzen baizik

Ikasleak ez direla gai eserita adi egoteko, ez dutela arreta jartzen, hiperaktibo asko dagoela… kexa orokor diren garaiotan, hain juxtu eserita denbora gehiegi igarotzen dutela uste du Angela Hanscom pediatrak: haurrak ez dira behar adina mugitzen, eta horren ondorioz ikasteko prestatuta ez dauden gorputzak (garunak) ditugu ikastetxeetan.


2017-09-17 | Saioa Baleztena
"Aniztasunaren lilura gisako batean bizi gara, baina gure elikadura gero eta homogeneoagoa da"

Esther Vivas (Sabadell, Herrialde Katalanak, 1975) aspaldi hasi zen elikagaien industriaren zirrikituetan murgiltzen. Hainbat urteko ikerketaren harira gogorarazten dizkigu gizartean erabat barneratuta dauden praktiken arriskuak. Horretaz mintzo da, hain zuzen ere, 2014an argitaratu zuen El negocio de la comida (Janariaren negozioa) liburuan. Iragan apirilean liburuaren hirugarren edizioa atera zuen.


Ez, mutilok, pixa eserita egitea ez da hain traumatikoa

Iñakiri galdetu diot zergatik ez duen etxean pixa eserita egiten, zutik eginda batzuetan ingurua zipriztinduta uzten omen duela-eta. Ez dizkit aipatu ohitura edo erosotasuna, ondorengoa baizik: “Etxean, pixa eserita egiten arrebak ikusi ditut beti eta arraroa egingo litzaidake, oso femeninoa”.


Gaztetasunaren apologia

Zeinek ez du gazte izan nahi? Edo hobe esanda, zeinek ez du gazte itxura izan nahi? Telebista piztea besterik ez dago, zahartzaroa osasun kontuei, zaintzari eta  aisialdiari lotuta ikusteko, baita ustez zerbitzu publikoa eskaintzen duten kateetan ere. Menpeko jarreretara kondenatuz, adinekoari izaera politikoa ukatzen diote sistematikoki.


Gorputz ez estandarrak normalizatzea lortzen ari den yoga irakaslea

"Emakumea, beltza eta obesoa". Horrela definitzen du bere burua Jessamyn Stanley estatubatuarrak. Yogari buruzko bere irakaspenek jarraitzaile andana eta helburu garbia dute: egungo estetika irizpideetatik at dauden gorputzak ikusaraztea.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude