Hezurrak eta gezurrak iraganaren uretan

Amaia Serrano Mariezkurrena
2017ko irailaren 10a
Zulo bat uretan. I˝igo Aranbarri. Susa, 2008

Zulo bat uretan egitea ezinezkoa dela pentsa lezake batek, baina Iñigo Aranbarrik lortu zuen liburu honekin, eta ederki lortu ere. Hasierak bete-betean harrapatzen du irakurlea, narrazio handien gainbeherarekin lot daitekeen gertaera batekin: kapitain nazi batek bere buruaz beste egiten du Buenos Airesko hotel batean. Hortik denbora-espazio ezberdinetan kokatzen diren zenbait narrazio hedatzen dira.

Itoizko urtegia betetzeko herriak (are hilerriak) husten hasi ziren garaian kokatzen da hari nagusia, 2003an. Urak historia estali aurretik, ordea, iragana azaleratzeko azken ahaleginean dabilen hirukotea dakusagu. Maite antropologo-forentseak du gorpuak hilerritik ateratzeko ardura, eta lan horretan inplikatuko ditu Imanol kazetaria eta Oscar laguntzaile argentinarra. Emakumezkoak du indar zentripetua, baina narratzaile eginkizuna bi gizonezkoei baino ez zaie ematen. Hala, Oscarren aitona marinelaren istorioak eta Juana nafar gorriaren heriotza-moduak gatibatuta, bidaia historiko-literario bat eraikitzen du Imanolek: Hitlerren itsasgizonena eta 40ko hamarkadan Nafarroan eraildako emakumearena. Halere, oroitzapenak biltzeko elkarrizketaren batean Imanolen kazetari senak irrist egiten duela dirudi, eta bere jarrera xaloak sinesgarritasunari kalte egin diezaioke. Oscarrek, aldiz, Argentinako diktadura dakar berekin, jazarpenaren minak eta oroimen-asmazioek osaturiko errelatoan.

Iraganaren zama daramate Imanolek eta Oscarrek. Galtzaileak dira, galtzaileen istorioak berreraikitzen. Historia berridazteko ahaleginean sortzen diren arazoek erakusten dute zenbateraino den hura zeregin konplexua. Asmo horretan, Oscarrek iraganak egiatik zer duen zalantzan jarriko du.

Oroitzapenak eta hausnarketak bidea urratuz doaz eleberrian, ura nola. Pertsonaien gogoetok ezagutu ahala, haien alderdi makurrak agertuko dira, baita bestelako arazo sozialak, historikoak eta familiarrak ere. Gazi hori, baina, Aranbarriren prosaren gozoak orekatzen du. Ez soilik euskararen erabilera bikainagatik, narrazio osoan zehar ematen diren erreferentzia artistikoek eta oroitzapenen arteko lotura semantikoek borobiltzen dute obra hau.

Testuinguru ilun horretan, egia ezkutatu nahiak eraginda, norbaitek Imanoli bere Mont Blanca lapurtzen dio, idazteari uzteko gonbit moduan. Alabaina, kazetariak, historiagileak zein literatura sortzaileak armarik badu, hori bolaluma da. Bestela, galde diezaiotela hamaika pausotan azkena eman duen Iñaki Abaituari.

Kanal honetan artxibatua: Liburu kritikak

Liburu kritikak kanaletik interesatuko zaizu...
Try (just a little bit harder)

Uxue Alberdik helduentzat argitaratu duen laugarren lana da Jenisjoplin. Idatzitako bi ipuin bildumetan norberaren eta ingurunearen artekoez aritu zen, hainbat girotan kokatu zuen irakurlea, ezagunetik arroztu nahian. Ondutako bi nobeletan aldiz, ohiko lekuari kanpotik begiratu nahi izan dio memoria ariketa bat eginez beste begirada batez.  

 Alde batetik, euskal gatazkari (edo gatazkei) buruz hitz egiten du. Garai baten erradiografia egiten du mende aldaketari begira jarriz... [+]


2017-11-21 | Mikel Asurmendi
Konplexua eta sotila, jendearen erraietatik erauzia

Emakumea bat da protagonista. Inboluziorik inboluzio, gure herrian eman den inboluzioa ez dela guztiz atzeranzkoan eman, ez dela erregresio soila izan, esan dezaket neronek. Nagore Vargas bere buruarena ez ezik, bere gorputzaren jabe izan nahi duen belaunaldi sendo baten partaidea baita. 


Barne-bidaia baten lekukotza

XXI. mendeko Europan ikusi ditugun zenbait gaitzekin lot liteke kalbario hitza, baina lehenago ere izan dira oinazez beteriko gatazkak. Horietako bat 1936ko Gerra izan da gurean. Ez bakarra, noski, ezta azkena ere. Haatik, Xabier Montoiak bere lanetan agertu ohi dituen kezka soziopolitikoak ezagututa, nekez esan liteke obra hau 36ko Gerrari buruzko “beste eleberri bat” denik, narrazioa garai horretako gertakari historiko batek irekitzen badu ere.

Nafarroan gaude, 1936ko... [+]


2017-11-12 | Igor Estankona
Itzuli izan balitz zer

Martin Bidaurrek-eta gura izan zuten muntatu beste Lubaki Banda bat, baina lainoen zain geratu ziren gero. Martin Bidaurrentzat itsaso zikina da izara gris bat, Itzulera da poema liburu bat joan-etorrikoa, etengabe dabilena lehenaldira eginez etorkizuna barruntatu nahian.

Uneka gogorarazi dit Peru Iparragirre (Okzitaniako Tolosa, 1996) eta haren kamera eta haren gelatinan errebelatutako argazki aldakorrak. Nostalgiarako adina justu-justu leukake Peru Iparragirrek, eta jada etorkizuna botako... [+]


2017-11-05 | Aritz Galarraga
Begiak ireki eta

Reno, Nevada, Ameriketako Estatu Batuak. Euskaldunon iruditerian hiri seinalatua: euskal kolonia garrantzitsua (zeren urrina duen, auskalo), artzain euskaldunaren omenezko monumentua (ados, ez dut txantxarekin jarraituko), are, Center for Basque Studies, euskara eta euskal ikasketak lantzeko ikerketa zentroa. Zilbor behaketa horretatik kanpora zer ordea? Ilun, ez behintzat Las Vegas bizilagunaren argirik. Galdetuko dizu Ero hiria ipuin bilduma honetako pertsonaia batek: “Zer egin daiteke... [+]


Bizitzaren bidaia

Liburuaren azalean ageri dira obra honetako protagonistak, Xuban eta haren aita, eta hasieratik ikus dezakegu bien arteko harremana eta batek bestea babesteko nahia. Barruko lehen irudian bertan ageri zaizkigu aita-semea eskua emanda eta nola begiratzen dioten elkarri. Eta babes sentimendu horren inguruko obra dugu hau; bizitzari aurre egiteko zer egin behar dugun, nola egin aurre zailtasunei eta eragozpenei.

Zeruan dauden enarak Lurraren beste muturrera doazela esaten dio aitak Xubani, eta... [+]


Ikasitakoa partekatuz

Arantxa Urretabizkaiak dioenez hogei urte behar izan ditu idatzi nahi zuen lan hau papereratzeko. Eta ez da harritzekoa. Irun eta Hondarribiako alardeen gaiaz ari da bertan, “euskal gatazka” izendatu daitekeen gure tira-biretako batez. Tabu izateraino heltzen den horretaz.

Kronika, testigantza, saiakera eta autobiografia topa daitezke Bidean ikasia liburuan. Kazetaritzatik hartutako behatzaile (ahalik eta) objektibo(en)a dugu batzuetan, bere inguruan gertatzen ari dena deskribatu... [+]


2017-10-15 | Iratxe Retolaza
Doluaren sigi-sigak

Juanjo Olasagarraren nobelagintzan ezagun zitzaizkigun auziek zeharkatzen dute Poz aldrebesa: desira-minak eta sedukzio-jolasak, komunitate politikoen hersturak, sexu-askapenerako zein nazio-askapenerako borroken arteko talkak, biolentzia politikoa…


2017-10-08 | Igor Estankona
Aspaldiko partez

Minbizia, hain oldarkor hain hilgarri, poesiarako eta elkarrengana biltzeko aitzakia bihurtu zitzaien Jon Iñaki Lasari eta eriondoan zegoen bere osabari: “Idatzi nuen liburua ez argitaratzeko, baizik eta enkarguz. Osabari esan zioten minbizia zuela. Gu txikiak ginenean jende gutxi hiltzen zen minbiziarekin. Berarekin hitz egiteko aitzakia zen”. Jon Iñaki Lasak (Gernika, 1963) Alizia eta biok 1982koa du (Ustela), eta 1984koa Andaluziari ene bilduma (Susa).


2017-10-01 | Aritz Galarraga
Gizarte berrien mailakoak

1936ko gerra aurreko teatroan, nabarmen, izen bat: Abelino Barriola. Ez bakarra, noski, Toribio Alzaga izan zuen aitzindari, zeinari Barriolak berak aitortu zion maisugoa –“Zugandik etorri zait euzko-antzerti gaietako zaletasuna”–. Baina Barriola, Lino Akesoloren arabera: “Idazle onekin euskal-teatroa bide berria urratzen asiko da. Artean baño goragoko gaiak, gizarte berrien maillakoak”. Aurrerakoia, garaiari egokituagoa, “gizarteko arazo... [+]


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude