Heldu eta usteldu, horra koska!

  • Klimaterikoak diren fruituek landaretik askatu eta bildu eta gero ere heltzen, umotzen, ontzen, zoritzen, alegorritzen jarraitzen dute. Fruitu horiek erabat heldu gabe bil daitezke; ondoren, azkarxeago edo mantsoxeago, helduko dira. Ez klimaterikoak direnak, landaretik bildu eta gero ez dira gehiago helduko, asko jota kolorea aldatuko dute, baina ahosabairako ez dira onduko. Horra koska! Izan ere klimaterikoa grekoko klimater-etik dator, “koska”, hurrengo koska edo maila, alegia.

Fruitu ez klimaterikoak ez dira gehiago heltzen behin landaretik bilduta. Asko jota kolorea aldatzen dute, baina ahosabairako ondu gabe. Argazkian, mizpira (Mespilus germanica). (Arg.: Jakoba Errekondo)
Fruitu ez klimaterikoak ez dira gehiago heltzen behin landaretik bilduta. Asko jota kolorea aldatzen dute, baina ahosabairako ondu gabe. Argazkian, mizpira (Mespilus germanica). (Arg.: Jakoba Errekondo)

Klimaterikoek arazo handia dakarte: kontserbatzeko zailtasuna, heltzen jarraitzeko tematze horregatik. Heltze hori fruituak berak sortzen duen gas batek eragiten du, etilenoak. Gas hori fruituen ingurutik kentzea komeni da, konturatzerako denak heldu eta usteltzeko bidea hartzea nahi ez bada. Fruitu horiei luze eusteko, aireberritzen den tokian jarri. Klimaterikoak dira: sagarra (Malus x domestica), arana (Prunus domestica), ahuakatea (Persea gratissima), banana (Musa spp.), meloia (Cucumis melo), angurria (Citrullus lanatus var. lanatus), udarea (Pyrus communis), tomatea (Lycopersicon esculentum), mertxika (Prunus persica), irasagarra (Cydonia oblonga), kakia (Dyospiros caqui), ahabia (Vaccinium myrtillus), pikoa (Ficus carica), kiwia (Actinidia deliciosa), abrikota (Prunus armeniaca) eta abar.

Ez klimaterikoak diren fruituek ere badute alde txarra: heldu arte landarean izan behar. Behar bezala heldu aurretik fruituari landarea kentzen bazaio, bere horretan geratuko da, eta ondu gabe usteltzera joko du. Ez klimaterikoak dira: masusta (Rubus fruticosus), laranja (Citrus sinensis), mandarina (Citrus reticulata), gerezia (Prunus cerasus), anana (Ananas comosus), limoia (Citrus limon), mahatsa (Vitis vinifera), marrubia (Fragaria x ananassa), oliba (Olea europaea), mingrana (Punica granatum), mizpira (Mespilus germanica), mizpira japoniarra (Eryobotria japonica), mugurdia (Rubus idaeus), piperra (Capsicum annuum), luzokerra (Cucumis sativus), arabisagarra (Citrus paradisii), kuiak (Cucurbita spp.), kuiatxoa (Cucurbita pepo), alberjinia (Solanum melongena) eta abar.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fruituak
2023-09-04 | Jakoba Errekondo
Ahuakateondoa eta xenofobia

Ahuakateondoak ondo emango al du hemen? Ezin konta ahala alditan luzatu didate galdera hori azken urte hauetan. Gure etxean ahuakate arbola (Persea americana) ederki bizi dela erantzuten diet eta Mutrikuko kaian hantxe dago arbola bikaina, eta urte asko da aleak ematen dituela... [+]


2023-05-29 | Garazi Zabaleta
Errota
Hur-olioa eta beste hainbat produktu, Senpereko lurretan sortuak

Vincent Trebessesek sortutako ekimena da Errota, Senperen hurrak ekoizten eta eraldatzen dituen proiektu berezia. 2008an jarri zuen martxan hur-olioa egiteko errota, hasiera hartan Ziburuko bere etxean. Hurrak kanpotik erosten zituen, baina pixkanaka proiektuan sakontzen joan... [+]


2023-01-26 | Garazi Zabaleta
Anthony Uranga
“Fruituak erosi beharrean etxaldean biltzera geroz eta bezero gehiago dator”

Duela lau bat urtetik Kanboko Biperduna etxaldean ari da lanean Anthony Uranga gaztea, barazkiak eta euskal piperrak ekoizten. Orain, baina, proiektu propioa du eskuartean: 2.000 ahabiondo landatuko ditu Biperdunatik hurbil dagoen Arkaitz baserriko lursailean, eta landareak... [+]


Eguneraketa berriak daude