Gupidarik gabe

  • Azpeitiko Karkaba taldearen errautsetatik jaio den hirukotea da Gaitze. Karkabaren jarraipena dela esan daiteke; ideia horretan sakondu eta muturrera eraman dute, bai doinuetan eta erritmoetan, bai mezuetan.

Gaitze. Gaitze. Discos Enfermos, 2017

Aurtengo apirilean kaleratu dute diskoa, beren lehen lan luzea. Bederatzi kanta daude, minutu eta erdi inguruko bederatzi muturreko, eta disko osoa arin eta berehala entzuten da. Ziztu bizian jotako punk-hardcore kanta gordinak dira, 80ko hamarkadan egiten zirenen kutsukoak. Erritmo aldaketak eta mozketak egiten dituzte, eta hainbat kantutan mantsoagoak diren zatiak ere jotzen dituzte. Soinu trinkoa gauzatu dute, eta energia handiarekin aritzen dira, zuzen eta zehatz.

Haserrea eta amorrua transmititzen dute, erraietatik ateratzen zaizkien bi ahots urraturen bidez, oldarkor, bortitz eta batere gupidarik gabe. “Kateak apurtu, askatasuna” (Hi heu haiz) aldarrikatzen dute, eta “diruzale burges madarikatuak” (Dirua), “arimarik gabeko gizagalduak, gure miseriek aberasten zaituzte” (Bizi nahi dut), “gure ondasun plantxatuak hondakin bilakatuak” (Kaosa eta zaborra), “bake mundiala, bake soziala gerra guztien ama da” (Terrorismoa) eta jendarte honetako beste zenbait gaitz, faltsukeria, ustelkeria eta bidegabekeria dituzte hizpide, armak, gerrak, botere gosea, kartzelak, zapalkuntza, faxismoa...

80ko hamarkadan punk eta hardcore talde ugarik egiten zuten bezala, diskoa osatzeko do it yourself (zuk zeuk egin ezazu) filosofiarekin aritu dira, eta beren kabuz egin dute maketazioa –azala, kontrazala, CDaren galletak eta hitzak biltzen dituen orria–, eskuz, txantiloiekin eta sprayekin. Azken batean, Gaitzeren diskoa artisautza lan bat da, harribitxi bat, gaur egun, horrelako oso lan gutxi ikusten baitira.  

Diskoan bezala, jendaurreko emanaldietan ikus-entzuleei arnasa hartzeko astirik utzi gabe jotzen dute, txantxarik gabe, izugarrizko grina, indar eta kemenarekin, kantuak bata bestearen atzetik segidan jotzen, eta haien saioak ikaragarriak dira, aho zabalik uzteko modukoak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Disko kritikak
2024-03-17 | Xalba Ramirez
'In' salto mesedez

Katuzaldia
Ezezez
Autoekoizpena, 2023

----------------------------------------------------

Inoiz ez dut jakin oso ondo zein den “rollo british” musikan, sekula ez naizelako bereziki zalea izan, akaso. Ezezez entzutean, ordea, ez dut dudarik zer esaten duten... [+]


2024-03-03 | Iker Barandiaran
Eguzkierripako 'outlaw'-ak

Over the red light
The Clayton
Autoekoizpena, 2023

--------------------------------------------------

Aramaioko (Araba) talde honek arreta deitu zuen Arrasate inguruan 2019an, oso gaztetxoak zirela jotzen hasi eta Los Clayton izenpean maketa rockeroa kaleratu zutenean... [+]


2024-02-25 | Xalba Ramirez
Esan gabe doa: entzun Pelax

Entzun gabe doa
Pelax
Balio dute, 2024

-----------------------------------------------------

Testu hau irakurtzeko denbora soberan ez baduzu, laburtuko dizut: entzun Pelax. Aitzakiarik ez duzu orain, haien diskografia osoa Spotifyra igo dute lehen aldiz –lehendik... [+]


2024-02-11 | Iker Barandiaran
Hainbat azal

Betazalak
Xabi San Sebastian
Belarri, 2023

-----------------------------------------------------

Beti pentsatu izan dut Donostiako musikari eta sortzaile honek ez duela inoiz erdietsi merezi duen lekua edo arreta. Baina, hala ez bada ere, bere kantuak geldituko zaizkigu,... [+]


2024-01-21 | Iker Barandiaran
Kalekumeak!

La Urbe
Chulería, JODER!
Autoekoizpena, 2024

-------------------------------------------------------------

Bizkaiko Ezkerraldean nerabezaro berantiarrean sortutako Desorden taldeak nire arreta piztu zuen haien gaztetasunean punk-rocka sinesgarri eta fresko... [+]


Eguneraketa berriak daude