Ergela irakurriko duena


2017ko irailaren 10an
Hendaiako Itsas Bulebarreko Kasinoa, mauri estilokoa.

Oporraldiko azken egunen atzerako kontaketa egitea eskatu zidan buruak nonbait, hartara, ARGIAko egutegiari orri berri bat kendu nion agorrileko hamazazpian. Buruketa hau egitea proposatzen zuen: “Euskal Herriko Lurralde osoa hartzen duen administrazioari nola deitzen zaio?”.

Oporretan izanik ere, smartphonen txio malapartatu batek hondartzara joatera behartu ninduen. “Hau malura! Udan, Hendaian eta autoa hartu behar”. Ustekabeko txioak egutegiko galdera-erantzunaren peskizan hausnartzea galarazi zidan une batez.

Bidez bide, auto-ilaran, irratia piztu nuen. Kataluniatik zetorren albistea. “2017ko agorrilaren 17, jihadismoaren egutegi unibertsaleko beste egun bat izanen da, beltzez seinalatua” pentsatu nuen artega. Hendaiako Itsas Bulebarra Bartzelonako Rambla begitandu zitzaidan.

17 osteguna. Autoaren aginte-mahaian neraman orria. Panorama honetan estreinakoz idatziko nuenaz itaundu zidan buruak: “Kataluniaz idatziko al duzu? Euskal Herriaz? Euskal Herriko Lurralde osoko administrazioaz?”. Halakorik ba ote? Katalunian bai, baina gurean?

Ipar Euskal Herriari berezko instituzioa ekarriko omen dion Euskal Elkargoaz buruketa-n hasia nuen ordurako, Iparraldetik hasi ere. Hendaia Iparraldean kokatzea gero eta zailagoa dela jakinda ere: “Euskal Elkargoa ukazio baten ondorengo emaitza da. Ez da Batera plataformaren Lurralde Elkargoa aldarrikapena. Batzuek ‘nahi genuena lortu dugu’ erran dute, beste batzuek, aldiz, ‘ez, ez dugu lortu nahi genuena’. 2020ko herri bozetan sendotu beharko da proiektua, hots, instituzio horretako batzarra herritarrek zuzenean edota sufragio unibertsalez aukeratzean. Lurraldea definitzea, hor dago koska . Horrela egin ezean, jai dauka Iparraldeak”.

Autoa aparkatu eta egutegiko buruketaren erantzuna begiratu nuen. “Deitu, nahi den bezala deitzen ahal zaio, baina halakorik ez da oraindik existitzen”. Une berean, mutiko-neska nerabe bi albo-alboko paretan idazten ari ziren, ene harridurarako, smartphoneak beharrean errotulagailuak zeramatzaten eskuetan.

Kuriositateak idatzia irakurtzera hurreratu ninduen: “Tonto el que lo lea”.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


Energia berriztagarrien zabalpen masiboaren iruzurra

EH Biziriketik sarritan salatu izan dugu energia berriztagarrien zabalpen masibo honen atzean   ezkutatzen   den   eredu   ekonomikoa.   Hazkunde   ekonomikoa   ezinbesteko baldintza duen eredu ekonomikoan... [+]


Eguneraketa berriak daude