106 urteko bizkotxoa

  • Antartikan, Adare lurmuturrean, Huntley & Palmers enpresak duela 106 urte fabrikatutako fruta-bizkotxo bat aurkitu dute, jatorrizko paperan bilduta eta herdoildutako metalezko kaxa batean.

Nagore Irazustabarrena @irazustabarrena
2017ko irailaren 10a
(Arg.: Antarctic Heritage Trust)
(Arg.: Antarctic Heritage Trust)

Adituen ustez, bizkotxoa Robert Falcon Scott buru zuen Terra Nova espedizioak (1910-1913) eraman zuen bazter izoztu haietara, hainbat agiritan idatziz jasota geratu baitzen espedizioak halako produktuak kontsumitu zituela. Eta gainera, duela hilabete batzuk inguru hartan Edward Wilsonen espediziokidearen akuarela bat aurkitu zuten. Arduradunen esanetan, “bizkotxoak gurin minduaren usain pixka bat du, oso-oso arina, baina horrez gain, erabat jangarria da”. Scott eta Wilson espedizioan hil ziren, baina bizkotxoak iraun egin zuen.

Kanal hauetan artxibatua: Historia  |  Antartika

Historia kanaletik interesatuko zaizu...
2017-11-21 | Koldo Urrutia
Euskal Filologia ofiziala kolonizatuta al dago?

Azken hamarkadan, hori iradokitzen diguten kontu asko gertatu dira: ETBk bultzatutako euskalduntze berantiarra, toponimiari bizkar ematea, iberiar eta euskal zenbakien arteko erlazioa ukatzea eta 9 urte bete berri duen Iruña-Veleiari egindako erasoa.


Erreniegan fusilatu zituztenak gogoan izan dituzte

1936 eta 1937 urteen artean gutxienez 93 pertsona fusilatu zituzten Erreniega mendian. Atzotik, 20 oroitarrik gogoratuko dituzte.


2017-11-20 | Txerra Rodriguez
Irakurgaiak: El iceberg navarro

Beti esaten dut interesatzen zaidala etorkizuna iragana baino. Eta hala da. Kezka geroan dago, ez lehenaldian, baina … bakoitzak ditu bere perbertsioak. Eta nire perbertsio-obsesioetako bat euskararen historia soziala da.


Erregistratutako lehen eklipsea

Cambridgeko Unibertsitateko ikerlari talde batek ondorioztatu du erregistratutako lehen eklipsea K.a. 1207ko urriaren 30ean gertatu zela, Astronomy & Geophysics aldizkarian argitaratu dutenez. Bi iturri erabili dituzte ondorio horretara iristeko: batetik, Bibliako Itun Zaharrak, zehazki Josueren liburuak, aipatzen du Eguzkia eta Ilargia “geratu” egin zirela; bestetik, Ramses II.aren seme Merneptah faraoiaren erregealdiko grabatu batek Kanaango kanpainan fenomeno astronomiko... [+]


Odol bildua eta garraiatua

Bartzelona, 1936ko uztaila. Espainiako Gerra Zibila piztu zenean, Frederic Duran i Jordà medikua (1905-1957) Montjuïceko 18 ospitalean hasi zen hirira iristen ziren gerrako zaurituez arduratzeko.


2017-11-19 | Jabi Zabala
"Aitak zoriontsu bizi izan zuen gerra, jolas moduan"

36ko gerraren eta erbestearen zoritxarrak jolas fantastiko moduan bizi izan zituen Martintxo haur irudimentsuaren pasadizoak bildu ditu Martin Abrisketak La lengua de los secretos liburuan. Aita du haur hura Abrisketak, eta harengana hurbiltzeko balio izan dio haren kontakizunak liburuan jasotzeak. Izen berria hartzeko ere profitatu du.


2017-11-17 | Jon Abril
Neskatoak
MULTIMEDIA - dokumentala

Ipar Euskal Herrira, franskismo garaian, neskato-lanean aritzera joan ziren emakumeen historia.

Dokumentalean, bizimodua aurrera ateratzeko borrokatu ziren emakume langileen historia kontatzen du. Jon Abrilek bere amatxi Micaelaren neskato bizimoduari tiraka ondu du dokumentala. Batik bat 50eko hamarkadaren hasieran joan zirenak elkarrizketatu ditu eta denak Baztan-Bidasoakoak, nahiz eta beste hainbat eskualdetakoak ere Ipar Euskal Herrian izan ziren.

Zuzendaritza, gidoia eta grabazioak:... [+]


German Rodriguezen hilketa argitzeko dokumentuen desklasifikazioa eskatu dute

78ko Sanferminak Gogoan plataformak egia, justizia eta aitortza eskatzen du poliziaren tiro batek hil zuen Rodriguezen kasua argitzeko. 


2017-11-13 | ARGIA
Julen Kaltzada hil da, euskaltzalea eta antifrankista

Julen Kaltzada Ugalde euskaltzale ezaguna hil da gaur goizean. Busturian 1935ean jaioa, apaiz sartu eta mugimendu antifrankistan hasieratik konprometitua, Franco hil ostean euskal kulturgintzako zein politikako hainbat alorretan nabarmendu zen. 1970ko hamarkada bukaeran Zeruko Argiako asteroko kolaboratzaile, parte hartu zuen AEKren sorrera eta hasierako urte luzeeetan, eta baita Egin egunkariaren eta beranduago Euskaldunon Egunkariaren sorreretan ere.


Bost metro inguruko garrantzia

Turkiako Tayinat aztarnategian, Burdin Aroko Patina erresuma hititaren hiriburu Kunuluaren arrastoen artean, 3.000 urteko emakumezko estatua baten burua eta gorputz-enborra aurkitu dituzte.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude