Sagarrondo hilezkorra

  • Sagarrak paradisutik bota omen gintuen, baina sagardoa eman digu, beste paradisu bat. Hori pentsatuta ekin zioten Joy Doumisek eta Jeremy Hammondek beren asmo lurtarrari: Malus Immortalis. “Malus” sagarrondoaren izen zientifikoa da, eta “inmortalis” hitzak hilezkorra dio. Baina nondik nora izen bikoitz hori? Brooklynen gauzatu dute ekimena: bertan behera utzitako hilerri zahar batean dauden sagarrondoetako fruituekin sagardoa egitea. Green-Wood izena du 1838ko hilerriak, eta garai hartakoetakoa da, parke gisara eraikitzen ziren haietakoa. Ikaragarria da, ia 700 golde ditu.

Jakoba Errekondo
2017ko irailak 03
Joy Doumis eta Jeremy Hammondek Brooklyneko Green-Wood hilerrian 
hazitako sagarrekin egiten dute sagardoa. (Arg.: Christian Johnston)

Ibilaldi batean topo egin zuten sagar geza batekin, kosk egin orduko ahotik jaurtitzeko gogoa ematen duten horietakoa, hau da, sagardoa egiteko egokietakoa. Hortxe hasi zen sagarrekin eta sagardoarekin haien amodio kontua.

150 sagarrondo aldaera edo mota baino gehiago omen daude bertan. Eta berriak landatzeari ekin diote, baita lehendik badiren sagar makatz edo sagarmin asko ere. Bi mendean eraiki diren mausoleo eta estatua tartean etengabe berritzen eta birsortzen ari den sagasti galanta! Milaka lagunen bizitzen historien artean...

Aldaerak era batera eta bestera nahasiz, mota askotako sagardoak egin dituzte, eta hilerriko katakunbetan ontzen jarri. Bertan auzolanean egiten diren ekimen ugarietan ederki baliatuko dituztelakoan... Sagardo horietako batek “Paradisus” du izena. Sagarrondo horiek loreak eman ditzaten erlezain bat ere bada, bere eultzeak hilerrian dituena. Eztiaren izena “Hemendik atzerako gozoa” da.

Hilerrian bertan soilik edaten dituzte sagardo horiek. Apartsuak direnez, botilak irekitzean zurruztada bat lurrera erortzen da. Sagarrondoen sustraiei bueltan emandakoa. Hemen bezalaxe, edandakoan edalontziaren ipurdian geratzen den kondarra lurrari bueltan ematen zaion eran.

Beti esan izan dut: nire gorputza sagardotarako sagarrondo baten azpian ikusi nahi dut.

Kanal hauetan artxibatua: Sagarra  |  AEB  |  Baratzetik mundura

Sagarra kanaletik interesatuko zaizu...
2016-12-15 | Kanaldude.tv
"Euskal sagarrak: ixtorio misterio" mintzaldia
MULTIMEDIA - solasaldia

Baionako Benat Etxepare lizeoko gurasoen elkarteak antolaturik, lekuko sagarren historioaz aritu dira Sagartzea elkarteko kide Gabriel Durruty eta Gipuzkoako sagardo egileen elkarteko idazkari nagusi Unai Agirre. Lekuko sagarren atxikitzea, horiek ongi ezagutzea ikerketa bereziei esker eta sagarren inguruko bitxikeria batzuk kontatu dituzte. Solasaldiaren bigarren partean, hemengo sagar moten geroaz eta mugaz gaindiko elkarlanaren beharraz aritu dira.


2016-11-20 | Jakoba Errekondo
Sagarraren emana jaso

Nork ez du sagarrondo bat etxe inguruan? Euskal Herri hezean bizi zaretenok, behintzat, harantzaxeago edo honantzaxeago, urrutira gabe izango duzue, sagardi bat ez bada, fruitu arbola etxekotu horren aleren bat. Etxekotua, ez alferrik deitzen zaio Malus x domestica. Eta nonbait etxekotua izan bada, hori geure etxea da, geure kulturaren lurra.


Errezil Sagarraren Eguna Gabirian
MULTIMEDIA - erreportajea

9 baserritarrek hartu zuten parte Gabiriako Errezil Sagarraren Egunean egindako sagar lehiaketan.

Arg: Goierriko Hitza


Sagarrondoen salmenta kanpaina abiatu du Seaskak lizeo berrirako dirua biltzeko

Ikasle gehiago jaso ahal izateko kolegio berri bat eraiki nahi du Seaskak Bernat Etxepare Lizeoa dagoen lekuan. Horretarako “Hazten gaitu, hazten dugu” kanpaina jarri du abian. Kanpainaren helburua ekipamendu eta materialak lortu ahal izatea da, sagarrondoak salduz. Seaskak 300.000 euro beharko direla aurreikusten du horretarako.


2016-05-29 | Jakoba Errekondo
Kazakhstan - Errezil

Sagar guztiak sagar bakar batetik datozela sinesteak lanak ematen ditu. Milioika urteko garapenaren ondorioz, sagar batetik abiatuta, gaur egun 20.000 bat sagar barietate eta kultibar direla jotzen da. Horietatik 7.000 inguru lantzen dira. Batzuk berez sortu dira, naturak eman dituenak: mutazioen, nahasketen eta hibridazioen ondoren munduratuak. Beste asko, milaka eta milaka, geuk “egin” ditugu: egokiak iruditutako aldaerak hartu eta landuz hobetu. Gogoko bat lortutakoan hari heldu... [+]


2015-12-27 | Jakoba Errekondo
Sagarrak eta euli zuriak

Kaixo Jakoba. Posible al da golden sagar zuhaitzetan eta irasagarrondoetan dauden sagarrak eta irasagarrak ez usteltzeko zerbait egitea euli zurien kontra? Mila esker.

Joselu Galarraga (Ondarroa).


2015-09-13 | Jakoba Errekondo
Sagar urtea

Aurrera-atzera honetan, aurtengo uda hau xelebrea doa, bada. Fruituen urte berezia. Tomateak eta piperrak ez dira makal ari, eman eta eman. Itxura kaskarrena lekei eta babarrunei sumatzen diet; udak aurrera eta egun argiak atzera ahala hobetu direla badirudi ere. Horietan ondoena, ia urteroko legez, izalegez edo naturalegez, artoarekin batera bizi diren babarrunak. Eta sekulako sagar urtea da. Adi, ordea, sagardoa egin nahi duenak, beste urteen aldean goiz dator sagarra, hiru bat aste lehenago;... [+]


2014-10-05 | Jakoba Errekondo
Irakurleak galdezka: sagardotarako sagar biltzea noiz komeni?

Kaixo Jakoba! Aurten sagar urtea dugu gurean, sagar urtea dugunez! Sagarrondoak lepo beteta dauzkagu. Hori dela eta, sagardoa egiteko sagar biltzea noiz komeni da egitea? Ba al da horretarako garai egokirik, lortu nahi dugun sagardoari begira? Jakina, dagoeneko, lurrera erorita ere badago sagar mordoa, horiekin zer egin? Lehenbailehen bildu, dolarera bota eta sagardoa egiten hasi?

Inazio Usarralde (Lazkao)


2014-02-02 | Jakoba Errekondo
Ahulari ahulgarri

Malus x domestica, sagarrondo zaharra. Azpiko adarrak inausita, zauriak itxi ezinik. Goikoak, tximistak jota bezala, haizeak txikituko zizkion, edo sagar urte oneko fruitu kuttunen zamak emana, ezina egin zuen bizimodua... Bizi nahia bistakoa du, adar muturretan altsumak indarrean ditu, lerden. Itsusia delakoan lepoa moztu nahi dionen bat ez bada, urte luzez biziko da. Irauteko grina hori zuhaitzetan bezala bizidun gutxitan ezagutzen da. Mihurak eraso dio. Eta mihurak izerdia zurrupatuz kalte... [+]


2012-11-11 | Jakoba Errekondo
Galtzak bete sagar

Sagar sasoian egiten ditut urte osorako ozpin lanak. Sagarrena eta sagardoarena da nire ozpina. Botila sagardoen kondar guztiak ozpin barrikara eta sagarra denean haren muztioa erantsi. Erretxindutako laguna bezain gutxi gustatzen zait minegia den ozpina, gezamina edo ezti-garratza nahiago. Garrazten den sagardoa eta sagarraren muztio gozoa, nahasketa aproposa. Gozo gehixeago behar denerako frutak sartu eta lurrinak indartzeko belarrak, loreak... Aurtengo ozpina etxean ugari ditugun bi fruitu... [+]


ASTEKARIA Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude