Gurean bidea ez da helburu behar

Botila erdi betea edo erdi hutsik dagoela esaten dugunean, ikuslearen sentsazio, irudi, ilusio edota helburuen araberakoa izan ohi da erantzuna. Esaterako, Gernika-Lumon Soziolinguistika Klusterrak egin duen kale neurketaren emaitzen harira (2016koa), egongo da balorazio positiboa egingo duenik, aztertutako jendartearen (5.491 lagun) %50ak euskaraz egiten duela ikusitakoan. %50etik gora erdaraz egiten dela ikusi duenak zapuztuta izango du gogoa, atzera begira jarrita, zazpi puntu beherantz egin duelako erabilerak azken hamar urteotan.

Hortaz, Gernika-Lumon euskaraz hitz egiten dela ikusten duenarentzat datu ezin baikorragoa izango da, gure hizkuntzak bizirik jarraitzen duelako herritarren ahoan; baina oso negatiboa, azken hamasei urteotan erabileraren gorakadak etena ez ezik, beheranzko joera kezkagarria hartu duelako erabilerak gure herrian, eta agonia luze baten ezaugarri izan daitekeelako aldapa beherako etengabe hori.

Euskarak langabezia ezagutu zuen berrogei urte luzez eta behin lana lortuta, krisia amaituta zegoelakoan, lanpostuaren balorazio positiboa egitea zegokigun, harik eta beste krisi mota baten zartakoak berriro euskara kolokan jarri duen arte. Garrantzitsua lana izatea da, baiki, eta hau bezain inportantea lan iraunkor eta duina izatea. Gure asmoa ez da mailari eustea, gorago egitea baino.

Arestian esana hartuko dugu oinarritzat.             

Euskadiko Autonomia Erkidegoa baino helburu ez duenari ez dio inoiz lipotimia ideologikorik emango independentzia lortzen ez bada. Baina, bestalde, Euskal Herri subiranoa amets duena negarrak eragindako muki dariola ibiliko da bazterretan helburua Everesten jarri duelako eta ez Oiz mendi-parke eolikoan. Zaputzak harrapatzen zaitu zure nahia betetzen ez dela ikusten duzunean eta jakin badakizunean, gainera, betegarri den xedea dela helburu hori. Ez dut esango konformista izatea deitoragarria denik, izateko mota bat baino ez delako. Eta nor gara gu esateko zelakoa izan behar den urlia edo sandia.

Ahalegintzea dela diote norberaren buruarekin asebete sentitzeko modu bat. Deus egin barik ez duzu inoiz ezer lortuko, baina ahalegintzen bazara, diote teoria honen zaleek, bestelako zentzua emango diozu zeure bizitzari, nahiz eta ahaleginean burua hormaren kontra jo.

Hasitakoa bukatu egin behar den teoriarekin nago ni adosago baina, ahalegintzea helburura iristeko taktika edo estrategia baino ez dela uste baitut.

Eta gurean bidea ez da helburu izan behar.

Zoritxarrez, hasitakoa bukatu ezinda bagabiltza eta hortik dator frustrazioa eta nahigabea, gorantz barik, beherantz gatozelako eta ahalegindu ahalegintzen garen arren, helburua gero eta urrunago dakusagulako, euskarari dagokionez, behintzat.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2017ko irailaren 03a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Eguneraketa berriak daude