Generoak banandutako erresumak

  • Vincennes (Frantzia), 1328ko otsailaren 1a. Karlos I.a Nafarroakoa eta IV.a Frantziakoa, Kapeto etxearen azken erregea, hil zen. Frantziarrek ederra ezizena (Charles le Bel) ipini zioten, nafarrentzat, aldiz, Karlos burusoila zen (batak ez baitu bestea kentzen). Baina hil zenean ilerik eza ez zen arazoa, gizonezko oinordekorik eza baizik. Karlosek bi alaba utzi zituen eta hirugarrena bidean zen; Joana Evreuxekoa alarguna, erregearen hirugarren emaztea, haurdun zegoen senarra hil zenean, baina aurrerago beste neskato batez erdituko zen. Lege salikoa medio, Frantziako oinordeko zuzenenek ezin zuten aitaren tronuan eseri.

Nagore Irazustabarrena @irazustabarrena
2017ko irailak 03
Filipe VI.a eta Joana Burgundiakoaren koroatzea 1328ko maiatzaren 29an.

Lege salikoa franko saliarren lege kodea zen –hortik zetorkion izena–, V. mendean bildutakoa eta ondorengo mende askotan indarrean egon zena, zatirik ezagunenean, monarkiaren oinordekotza arautzen zuenean, behintzat: emakumeek ezin zuten erregetza eskuratu. Saint-German-en-Layen bilduta, hildakoaren gizonezko senitarteko gertuenekoen artean aukeratu behar zuten monarka berria. Hauek ziren hiru hautagaiak: Eduardo III.a, Ingalaterrako errege izendatu berria eta hildakoaren iloba, amaren aldetik; Filipe Valoisekoa, Karlosen lehengusua aitaren aldetik; eta Filipe Evreuxekoa, hildako erregearen iloba Joanaren senarra.

Lehen hautagaia behintzat kanporatu nahi zuten frantziarrek, Ingalaterrako koroak Frantziakoa xurga ez zezan. Horretarako 1302an lehenengoz bildutako Estatu Orokorrak berriro elkartu ziren eta oinordekotza legea aldatzea erabaki zuten: emakumeek lehenago ere ez zuten erregetza lortzeko aukerarik, baina oinordekotza transmititzeko eskubidea ere galdu zuten arau berrituaren eraginez. Hala, Filipe Valoisekoak bakarrik betetzen zuen eskakizuna eta hura izendatu zuten Frantziako errege.

Nafar agintariak ere Karlos I.a hil eta berehala bildu ziren oinordekotza erabakitzeko. Generoagatiko mugarik gabe, Karlosen iloba eta Luis Hutinen (Luis I.a Nafarroakoa eta X.a Frantziakoa) alaba Joana izendatu zuten Nafarroako erregina. Eta horrenbestez, Nafarroako eta Frantziako koroak banandu ziren.

Baina ez zen hura oinordekotza lege baztertzailearen ondorio bakarra izan. Ingalaterrako erregeak ere ez zuen onartu izendapena, eta legea iruzurtzat jo zuen. Haren kezka ez zen Nafarroako Joanaren edo Karlosen alaben patua. Filipe IV.a Frantziakoaren gizonezko iloba bakarra zen Eduardo III.a eta beretzat nahi zuen Frantziako koroa. Eta koroa jantzi ezean, Frantziaren aurka egiteko aitzakia zeukan. Frantzia eta Ingalaterraren arteko ezinikusia aspaldiko kontua zen, baina, azkenean, Nafarroaren eta Frantziaren arteko lotura dinastikoa hautsi zuen erabaki hark berak piztu zuen Ehun Urteko Gerra.

Kanal hauetan artxibatua: Erdi Aroa  |  Nafarroa  |  Frantzia

Erdi Aroa kanaletik interesatuko zaizu...
Erdi Aroko konstituzio afrikarra

Afrika, XII. mendea. Ghanako Inperioak gainbehera egin zuen almorabideen etengabeko inbasioen eraginez. Orduan, sossoen errege Sumanguru Kantek Ghanako hiriburu zaharra hartu zuen, botere hutsunea baliatuz. Eta lurraldeak konkistatzen jarraitu zuen Mandeneraino, mandingen lurralderaino.


Putakumeak, tiratu!

Erroma, 1084. Roberto Guiscard buru zuten tropa normandiarrek Erroma arpilatu zuten, Henrike IV.a enperadoreak preso zeukan Gregorio VII.a aita santua erreskatatzera joan zirenean. Besteak beste, Klemente I.a aita santuaren (K.o. 88-97) omenez eraikitako Letrango San Klemente eliza suntsitu zuten.


Mila urteko zerrenda japoniarrak

Japonia, 966. urte inguruan. Sei Shonagon idazle, poeta eta gortesaua jaio zen. Fujiwara no Teishi (Sadako izenez ere ezaguna) Heian aroko enperatrizaren zerbitzura jardun zuen. Ezer gutxi dakigu emakume horren bizitzari buruz, bere idatziez gain. Burkoaren liburua bilduma idazteagatik da bereziki ezaguna. Lan horretan egileak enperatrizaren eta gortearen berri jaso zuen. Hainbat poema ere bildu zituen, baina, bereziki, zerrendak nabarmentzen dira liburuan; batzuk bitxiak dira oso eta beste... [+]


Cid-en ezpata Martzillan

Valentzia, 1094. Rodrigo Díaz de Vivar Cid-ek hiria hartu zuen eta zeregin horretan Tizona izeneko ezpata kendu zion Marokoko Bucar erregeari. Horixe dio behintzat Mío Cid-en eresiak. Cidek haren suhiei, Carrióngo infanteei oparitu zien arma, gero berreskuratzeko eta, azkenik, Pedro Bermúdez ilobari eman omen zion. Hor galdu zen ezpataren arrastoa.


Non zopa, han janizaria

Otomandar Inperioa, 1330. Murad I.a sultanak janizarien taldea sortu zuen (turkieraz yeniçeri hitzak soldadu berriak esan nahi du), sultana bera eta errege-jauregia zaintzeko bereziki trebatutako infanteriako soldaduekin. Guardia pretoriar moduko hori, hasieran, preso kristau gazteek eta mendean hartutako herrietako nerabeek osatzen zuten. Entrenamendu fisiko estuez gain, mutikoei erlijio musulmana, hizkuntzak, literatura eta beste hainbat arlo irakasten zizkieten, ezin zuten ezkondu eta... [+]


Dibortzioa 1204. urtean

Kairo, 1204. Emakume batek atzerrian lanean ari zen senar merkatariaren gutuna jaso zuen, lehenago emazteak bidalitako dibortzio eskaerari erantzunez. Gutuna Kairoko genizahko 300.000tik gora dokumentuetako bat da, Fustateko Ben Ezra sinagogan aurkitutakoa. Historialarientzat idatzi horiek  funtsezkoak izan dira Erdi Aroko Ekialde Ertaineko juduen bizimoduaren berri izateko.


Jainkoen oparia ala deabruaren tranpa?

Antzinaroan, Egipton nahiz Grezian, trufa jada sukaldaritzan erabiltzen zen eta oso preziatua zen. Erroman jatorri jainkotiarra eman zioten onddo preziatuari: Juvenal olerkariaren arabera, Jupiterrek haritz baten ondoan botatako tximista batek sortu zuen.


Txerri hitza iraina ez denean

Jerusalem, 1161eko uda. Amalariko I.a errege kristauaren seme Balduin jaio zen. Lehen gurutzadan kristauek konkistatu eta gero, musulmanen lurraldearen bihotzean, Jerusalemgo Erresuma ez zen toki baketsua, are gutxiago Amalarikok musulmanen aurka izandako jarrera erasokorraren ondoren. Balduin aitaren koroa janzteko hezi zuten, guduetan gurutzatuen buru izateko, gotorlekuak altxatzeko, setioei eusteko eta intriga politikoei aurre egiteko. Gerora Jerusalemgo kantziler izango zen Gilen Tirokoa... [+]


Cherbourg, Nafarroako kostaldea

Cherbourg, 1300. Frantziako Filipe IV.a Ederrak (1268-1313) hiria gotortzea erabaki zuen, Calaisen ondoren Ingalaterrako kostaldetik gertuen dagoen lurmuturra izanik, Frantzia eta Ingalaterraren arteko gatazketan garrantzi handiko gune estrategikoa baitzen.


Iru˝eko emakumezko apezpikua

Iruñea, 1082. Antso V.a Ramirez (1043-1094) Iruñeko erregeak hiriko apezpikua aldatzea erabaki zuen. Ordura arte bere anaia Gartziak zeukan goi-kargua eta Antso V.ak –edo Antso I.a Aragoikoak, hango errege ere baitzen– beste senitarteko baten esku utzi zuen gotzaingoa. Horraino ezer harrigarririk ez; garai hartan errege-erreginek apezpikuak izendatzeko eskumena zeukaten eta nepotismoa ere, jakina, ez zen kontu berria. Baina erregeak, lege kanonikoaren aurka, emakume... [+]


ASTEKARIA Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude