Araizko zaporeak berpizten


2017ko irailaren 03an

Malloen itzalpeko paraje ikusgarrian dago Araizko bailara, Nafarroako iparraldean. Bertan sortu berri dute “Araizko Zaporeak” sor-marka eta proiektua, bailara bultzatzeko asmoarekin. Herriak husten ari zirela eta nekazaritza intentsiboaren erruz jarduera hori galtzen ari zela ikusita, herritarrak elkartu eta “Araitzen lan eta bizi” batzordea sortu zuten lehenik. “Azken urteetan gailendu den nekazaritza intentsiborako joerak baserri gehienak hustea eta lur guztiak gutxi batzuen esku gelditzea ekarri du. Herri hauen etorkizunari begira ez da bideragarria eredu hori”, azaltzen du Maider Agirrebarrena proiektuko kide eta Araizko zinegotziak.

Lurren poltsa

Bailarako lurren poltsa egitea da ekimenaren asmo nagusietakoa orain. Populazioaren gehiengoa zaharra dela jakinda, gerora begira jende gaztearentzat zer lur aukera egongo liratekeen aztertu nahi dute. Bertako lurren inbentario modukoa egitea da ideia. “Jende gaztea bertara hurbiltzea bultzatu nahi dugu, hemen lanean hasteko aukerak ematea”, dio Agirrebarrenak.

Inguruko baserritarrei hauspoa ematea ere badu helburu Araizko Zaporeak ekimenak, sor-markapean bilduz bertan ekoizten diren produktuak. Ideia horren baitan ari dira antolatzen urri amaieran eginen den Araizko produktuen azoka ere. Bailarako turismoa ere bultzatu nahi du proiektuak. Logo edo marka beraren atzean, beraz, bailararen aldeko ekimenak bildu dituzte.

Argazkia: Araizko Zaporeak.

Kable sistema zaharra berreskuratzen

Ekainaren 25ean egin zuten Intzan Araizko Zaporeak sor-markaren festa. Juan Gorriti artistak proiektuarentzako egindako logoa aurkeztu zuten bertan. 45 urte inguru geldirik zeramatzan belar kablea martxan jartzeko aprobetxatu zuten eguna. “Bazen kableen sistema oso bat Malloetatik behera belarra botatzeko. Garai hartako jendearekin lanean lortu genuen horietako bat martxan jartzea”, azaldu digu Agirrebarrenak.

500 metro inguruko kablea jarri zuten martxan festa egunean, baina ba omen dago ia bi kilometroko beste kable bat Malloetatik jaisten dena. “Polita litzateke aurrerago egun bat egitea hori ere martxan jartzeko”, dio zinegotziak. Bitartean, pausoka eta poliki, baina jarraituko dute lanean. “Bailara urteetan utzia edo ahaztua egon da nolabait. Orain, baliabideak erabiltzea da gakoa, bailara berpizten hastea”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baratzetik mundura
2024-04-14 | Garazi Zabaleta
Jakiak ehuntzen
Zangoza inguruan tokiko elikadura sistema eraikitzen

Zergatik doa mundu guztia Iruñera erosketak egitera, gure eskualdean elikagai asko ekoizten bada? Zergatik da hain zaila bailara hauetako produktuak bailara hauetako dendetan topatzea?”, galdera horiei eta beste zenbaiti tiraka hasi ziren lanean Zangoza aldean duela... [+]


2024-03-25 | Garazi Zabaleta
Hazien liburutegia
Liburuak eta haziak, aberastasun publiko

Urteak dira Nafarroan eta beste zenbait tokitan hazien liburutegi proiektuak martxan dituztela. Hazien liburutegiak, liburuen liburutegietan. Euskal Herriko Hazien Sareak antolatutako hitzaldi batean izan zuen egitasmo horien berri Ane Leturia Delfrade Antzuolako liburuzainak,... [+]


2024-03-18 | Garazi Zabaleta
Nekazariak eskolan
Eskola ezin bada baserrira igo, baserria jaitsiko da ikastetxera...

Hamar urte baino gehiago daramatza martxan Arabako Nekazariak Eskolan proiektuak, Hazi fundazioak zenbait ekoizlerekin elkarlanean bultzatzen duena. Haur eta gaztetxoak nekazal mundutik geroz eta deskonektatuago bizi diren garaiotan, inoiz baino beharrezkoagoa da elkar... [+]


2024-03-11 | Garazi Zabaleta
Gu zu bio
Ontziratu gabeko garbiketa produktu ekologikoak, Bermeoko dendan

Ateak ireki berri ditu Bermeon Gu Zu Bio dendak, otsailaren 17an egin baitzuten inaugurazio ekitaldia. Edurne Zulueta Aranguena da proiektuaren bultzatzailea, eta berak azaldu bezala, garbiketako produktuei lotutako kontsumoari buelta bat eman nahi izan dio egitasmoarekin... [+]


2024-03-03 | Garazi Zabaleta
Azokoop
Pirinioetako Artzibarren lan eta bizi: hurbileko kontsumorako denda eta proiektua

Artzibarko Urdirotz herrian, Nafarroako Pirinioetan, proiektu berri batek zabaldu ditu ateak otsailaren 24an. "Azoka-Denda" deitu diote Txabi Bados Ruizek eta Rita Perandrés Martínezek haien etxe azpian ireki duten dendatxoari. Azokoop mikrokooperatibaren... [+]


Eguneraketa berriak daude