Proiektu sozial eta euskaldun bat Garazi turistikoaren bihotzean

  • Zitadela kalean, Donibane Garaziko gune turistikoaren bihotzean, irekiko ditu ateak Garaziko gaztetxe berriak datorren abuztuan, herriko jaien hasierarekin batera. Bere burua “gazteentzako euskarazko bizi espazio” gisa definituta, gaztetxeak arlo sozialean erreferentzialtasuna irabazi eta jarduerak soilik egunez egitea aurreikusten du –tailerrak edo ikastaroak, esaterako–, Iparraldeko beste gune batzuen joerarekin apurtuz.

Ibai Trebiņo @errusiarzalea
2017ko uztailaren 23a
Argazkia : Garaziko gaztetxea
Argazkia : Garaziko gaztetxea

80ko hamarkadan sortua, azken 12 urteak leku fisikorik gabe eman ditu Garaziko gaztetxeak, nahiz eta dinamikaren lekukoa “belaunaldiz belaunaldi transmititua izan den”, azaldu digute Maia Iribarne eta Kamila Gratien gaztetxeko kideek. Orain baina,  belaunaldi berri horien ekarpenari esker, gazteek gune propio bat izango dute hemendik aurrera, asanbladak lokal bat erostea  erabaki ondoren.

“Ez da batere ohikoa, baino eztabaida askoren ondoren eta Garaziren berezitasunak kontuan hartuta, hautu hori hartu genuen”,  diote Iribarnek eta Gratienek. Horrela, tokiko enpresa zein elkarteen laguntzari esker, 32 metro karratuko lokalak balio dituen  60.000 euroren parte bat ordaintzea lortu dute. Bide horretan, Helloasso atarian ‘crowdfunding’ kanpaina abiatu dute, gainontzeko 25.000 euro biltzeko asmoz.

“Okupatzeko aukera ez dugu baztertzen”
Garazi inguruko herriei esker biziraun du proiektuak azken urteetan. Alokatutako edo utzitako lokaletan garatu izan du gaztetxeak jarduera nagusia, asanbladak edota gaualdiak, esaterako, “Garazin bertan ezinezkoa zelako”, dio Iribarnek. Leku bat lortzeko hamaika saiakera egin dute. Instituzioek lokal bat utziko ziela agindu arren, Alphonse Idiart Garaziko alkate eskuindarrak “traba txikiak” jarri izan dizkie Gaztetxeko kideei, ia beti “detaile teknikoak” argudiatuz. Eta ez hori bakarrik; lokalak alokatzeko aukera oro eragotzi diete, ordainduz bada ere. “Ziur aski gure ereduarekin bat ez datorrelako”, uste du Iribarnek.

Garaziko alkateak “turismoaren eta folklorearen alde” egiten duen heinean, gazte proiektuei ateak ixten dizkiela argi dute  ekintzaileek: “Garazi herri pribatua da eta jabego gehienak gutxi batzuen eskuetan dira”, salatu dute. Horren aurrean eta  alternatiba errealak eraikitzeko bidean, “okupatzeko aukera ez dugu inoiz baztertu” diote, nahiz eta orain lokal bat erostearen  aldeko hautua egin duten.

“Beharretara egokituko den” proiektu berria martxan izango da laster eta momentuz ekimenak izandako “harrera ona”  nabarmendu dute Iribarnek eta Gratienek: “Are gehiago euskararen egoera larria ikusita”. Funtsean, hori delako gaztetxe berriaren helburu nagusia: gazte dinamika batetik euskararen erabilera bermatzea. Non eta turismo masibo erdaldunaren bihotzean.

Kanal hauetan artxibatua: Gaztetxeak  |  Donibane Garazi

Gaztetxeak kanaletik interesatuko zaizu...
2018-01-15
Baionako Zizpa gaztetxearen bigarren urteurrena ospatuko dute urtarrilaren 27an
Orain dela bi urte inauguratu zuten Baionako Zizpa Gaztetxea, "gazte ororekin izpiritu kritikoa landu eta praktikara eramateko helburuarekin". Urtarrilaren 27an, larunbata, ospatuko dute gaztetxearen bigarren urteurrenean. Egun osoko egitaraua antolatu dute.

 

 


2018-01-10 | ARGIA
Erandioko Kalezulo gaztetxea desalojo aginduaren zain dago

Gaztetxeko kide batek Info7 Irratiari azaldu dionez, desalojo aginduaren zain daude, noiz izango den ez baitakite.


2018-01-04 | Topatu.eus
Erandioko Kalezulo gaztetxea desalojo arriskuan dagoela jakinarazi dute

Hainbat epaiketa eta borrokaren ostean, prozesua amaierara iritsi da. Erandioko Kalezulo gaztetxea desalojo aginduaren zai geratu dela jakinarazi dute gaztetxeko kideek sare sozialen bitartez. Auzolana egingo dute urtarrilaren 5ean, bertan dagoen materiala gordetzeko.


'Herri euskaltegia' abiatuko dute Iruņeko Alde Zaharreko gaztetxean

Astero, ostegunetan eginen dute, nahi duen ororentzat irekia. Parte hartu nahi dutenek ostegunean azaldu edota euskara@aldezaharrekogaztetxea.eus helbidera emaila bidali beharko dute.


2017-11-15 | Uriola.eus
Deustuko Gazte Lokalaren "aukera bakarra" bere proiektua onartzea dela jakinarazi dio Bilboko Udalak

Norabide berri bat hartu du Deustuko Gazte Lokalaren etorkizunak Gazte Asanbladako kideek gaur azaldu dutenez. Udaleko ordezkariek "atzera egin" dute. Baztertu egin dute lokala insonorizatzeko plana.


2017-10-08 | Mikel Buruaga
Zer gertatzen ari da Gasteizen?

Gasteizko okupazio mugimendua pil-pilean dago: Gaztetxea, Errekaleor Bizirik, Arkillos 10, SUmendi gazte espazioa, Gazte Emantzipazio Sareak (GES) berreskuratutako Ensanche 21en etxebizitza hutsak... Protagonisten hitzak bildu ditugu mahaiaren inguruan. Arrazoi ezberdinak direla-eta, mintzakideek nahiago izan dute izen pertsonala gorde eta bakoitzaren proiektuetako kide gisa hitz egitea.


2017-10-04 | Mikel Buruaga
Zer gertatzen ari da Gasteizen?

Gasteizko okupazio mugimendua pil-pilean dago: Gaztetxea, Errekaleor Bizirik, Arkillos 10, SUmendi gazte espazioa, Gazte Emantzipazio Sareak (GES) berreskuratutako Ensanche 21en etxebizitza hutsak... Protagonisten hitzak bildu ditugu mahaiaren inguruan. Arrazoi ezberdinak direla-eta, mintzakideek nahiago izan dute izen pertsonala gorde eta bakoitzaren proiektuetako kide gisa hitz egitea.


2017-09-22 | Xalba Ramirez
Abian da Donostiako Zinemaldi Alternatiboaren bederatzigarren edizioa

Irailaren 25etik 30era egingo dute Donostiako bederatzigarren Zinemaldi Alternatiboa bost gune ezberdinetan. Turistifikazio prozesuak jasan dituzten hiriak, etxebizitza kooperatibak eta jai ereduak izango dituzte aurten hizpide.


2017-09-14 | Xalba Ramirez
Txantxerreka gaztetxeak bete du Jakintza ikastolak garaiz hasteko zuen ezintasuna

Donostiako Jakintza ikastolako ikasturte hasiera irailaren 14 arte atzeratu behar izan da, obra batzuekin arazoak medio. Bestelako alternatibarik ezean, Txantxerreka gaztetxeak zabaldutako Txantxa-Eskola-ri esker, haurrek ikasturtea garaiz hastea lortu dute.


2017-09-12 | Uriola.eus
Deustuko Gazte Lokalaren "beharra" azpimarratu eta elkarlanerako eta antolaketarako deia egin dute

Bilboko Udalak, "sistema judiziala erabiliz", 15 egunen buruan lokala husteko agindua helarazi die Deustuko Gazte Lokaleko kideei. Gazteen arabera, 2008tik bi aldeek sinatutako "hitzarmenari amaiera eman" eta "elkarrizketak bortizki etetea" erabaki du Udalak, "inolako komunikazio zuzenik gabe". "Lanari eta borrokari" elkarlanetik ekiteko deia zabaldu dute "inposatutako eredu honetatik at dauden alternatibak berriz sortzeko". 


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude