Piperminari beroarena kendu

  • Ezagutzen den piperrik minena (Capsicum annuum), beroena sortu omen du Tom Smithek. Gizaseme hori landare muintegi bateko jabea da Galesen. Britainia Handian, hemen ez bezala, landareak sortzeko grina berezia dute, baita lan hori saritzeko lehiaketa, txapelketa, zeingehiagoka eta xapelgo ere.

Munduko piperminik minena sortu du Tom Smith galestarrak. (Arg.: Daily Post Wales)
Munduko piperminik minena sortu du Tom Smith galestarrak. (Arg.: Daily Post Wales)

Gure Tomek piper landare bereziki polita munduratu nahi zuela esan du, dotoreziaren bila ari zela, eta, nahi gabe, zorioneko ezustekoz, inoiz ezagutu den piperrik minena sortu du. Ahosabairik ausartena ere sorgortuko lukeen piperra. Beroarena kendu beharko zaio Tomek dioenari. Buru-belarri-sudur, lortu duen horren bila aritu dela apustu egingo nuke. Piper polit batek ez lizkioke, sekula, munduko piperrik beroenak ekarri dizkion sona eta sosa ekarriko.

Azaldu orduko izena jarria du piperrak: Dragon’s Breath, herensugearen hatsa. Ez da jateko modukoa, 2,48 milioi SHU ditu. Ordura arte ezagutzen zen piper minenak 2,2 SHU ditu. SHU Scoville Heat Unit da, 1912an Wilbur Scoville farmazialariak piperren mina neurtzeko asmatu zuen eskala. Piper bakoitzak duen kapsizina maila adierazten du neurri horrek. Kapsizina hori da ahosabaia erretzen digun piperren osagai kimikoa. Piperraren estraktua ateratzen da, eta ur gozotan urtzen da, proportzioan minik ez nabarmentzeko zenbat uretan nahastu behar den azaltzen du. Hau da, piper bat 1.000 SHUkoa baldin bada, piper neurri baterako mila neurri ur gozo behar dira ez igartzeraino urtzeko. Dragon’s Breath 2,48 milioi SHUkoa da. Kapsizinak berak, hutsik, hamasei milioi SHU ditu. Konparazio baterako, gure sukaldaritzan minetan minena dugun kaiena piperrak 30.000 SHU ditu. Tokitan geratzen da! Tomen piper berria ehun aldiz minagoa da.

Gure baratzeko piperminak Capsicum annuum var. Usurbilensis hasi dira fruitua eman eta eman. Gori hezeek jarraitzen duten artean gozoak izango dira, baina bero lehorrak etortzen direnean hasiko dira ahosabaiarentzat komeriak. Eta komeria gustuko!


ASTEKARIA
2017ko uztailaren 23a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Landareak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-21 | Nicolas Goñi
Oihanen kolapsoa saihestu dezakeen bioaniztasun globala nola zaindu?

Ekosistema askok itzulera gabeko puntuak dituzte, hau da, estresa maila berezi bat pairatuz gero –izan klima aldaketa, kutsadura edo kalte fisiko zuzenarengatik– desagertzen ahal dira, eta ekosistemak haien artean konektatuak izanez gero hurrenez hurren elkar... [+]


Eguneraketa berriak daude