Lagun izoztua, kolega kongelatua

  • Uztailaren 15ean Donostiako Victoria Eugenia Club aretoan eskaini zuten Hozkailua antzezlana.

Gorka Bereziartua Mitxelena @boligorria
2017ko uztailaren 23a

20 gradu inguru egiten zituen Donostian joan den larunbatean, ez oso sargori ere. Gauean hoztuko duen prebisioarekin, badaezpada jertse fin bat hartzen duzun egun horietakoa. Sartu ginen Victoria Eugeniako sotoan, hartu genituen posizioak lehen lerroan, eta minutu pare bat aski izan ziren, atxis, jertsea janzteko. Polarra zen aire girotu hura. “Nahita egingo zuten, antzezlanak Hozkailua dauka izena”, esan zenidan. Bagenekien Huts teatrokoak espezialistak direla gauza berriak probatzen, laugarren pareta hautsi, publikoa ere obraren parte egin, gauza horiek; baina ikusleak Kelvinator batean sartzea obra hasi aurretik… Ezin zuen izan, ez, ez zen beraien asmoa, handik gutxira gelditu zuten Siberiako haize makina, juxtu Patricia Urrutia eta Ander Lipus eszenatokian agertu baino lehen.

Eta agertu ziren hozkailu batekin. Hozkailu zahar bat, zikina, herdoildua, astunki garraiatzen zutena eszenatoki atzean marra gutxi batzuekin iradokitzen zen Mad Max estiloko paisaia batetik. Jimmy dago hozkailu barruan, Maite eta Karlos protagonisten lagun izandakoa –bueno, lagun: kolega–, zeina Londresen hil den duela gutxi eta eskatu duen bere herrian lurpera dezatela. Baina ez dira herriaren izenaz akordatzen. Bilaketa hori iniziazio-bidaia bihurtuko zaie protagonistei edo, hobe esanda, berriniziazio-bidaia, 20 urte inguru zituzteneko oroitzapenetan oinarritzen baita antzezlana.

Iraganaren errebisioa ardatz duten obrak ari dira izaten azken urteetan euskal teatroaren lan esanguratsuenetako batzuk –gogoratu Dejaburen Gure bide galduak eta Arrastoak, adibidez–; eta Hozkailuaren kasuan, esango nuke senidetuta dagoela marko horretan sar daitekeen beste lan batekin: Dejabuk berak, Le Petit Théâtre de Painek eta Artedramak 2010ean estreinatu zuten Errautsakekin. Antzeko elementuak bietan, hildako lagunarekin hasi, defuntuak oholtzan duen presentzia/ausentziarekin segi, heriotzak probokatzen duen lagunarteko harremanen berrikusketaraino. Testuan ere bada kointzidentzia, obra hura Igor Elortzak eta Unai Iturriagak idatzi baitzuten eta hau Iturriagak. 

Baina oraingoan formatu txikiko lana da, zeinean lupa gehiago gerturatzen den protagonista bakoitzera, belaunaldi-erretratuari pisua kenduz –horren pintxo batzuk jan genituen arren, aktoreek Baldin Badaren edo Eskorbutoren kantak abestu zituztenean–. Lan punkagoa da hau, ondo aukeratutako lau akorderekin zuzenean zainera apuntatzen duena, Lipusen eta Urrutiaren arteko dialogo biziek lagunduta –hori da eszenatokia betetzea, 60 minutu airean pasatu ziren–.

Amaieran iragarri zuten udan atsedena hartuko dutela. Irailetik aurrera hasiko dira berriz Euskal Herriko antzokiak freskatzen.

Kanal hauetan artxibatua: Antzerkia  |  Donostia

Antzerkia kanaletik interesatuko zaizu...
Leioan zuen egoitza utzi behar izan du Artedrama antzerki plataformak, udalaren erabakiz

Sare sozialen bidez zabaldu duten gutun batekin esan dio agur Artedramak Leioari. 2012tik Bizkaiko herrian egoitza iraunkorra izan ondoren, udal-erabaki batek lekuz aldatzera derrigortu ditu.


2017-09-28 | Jokin Oregi
Goenkale, markesaren erretratua
MULTIMEDIA - Antzezlana

Goenkale telesailak 18 urte bete zituen urtean, antzezlana prestatu zuten Pausoka eta Glu Glu ekoiztetxeek, 2013ko uztailera arte izan zen ikusgai Euskal Herriko hainbat antzokitan.

Ondorengoak dira, Jokin Oregiren zuzendaritzapean, antzezlaneko aktoreak: Xabier Perurena (Ibon), Ylenia Baglietto (Eider), Felix Arkarazo (Andoni), Maria Cruickshank (Itxaso), Yannick Vergara (Rakel) eta Carlos Nguema (Nelson).


Gure bide galduak
MULTIMEDIA - Antzezlana

Franco hil ondorengo lehen urteetan kokatua, baserri girotik –Zubietatik– hirira –Errenteriara– Magisteritza ikasketak egitera doan neska baten gogoetak ditu ardatz antzezlanak.

zuzendaritza: dejabu panpin laborategia
antzezleak: Miren Alkala, Iñigo Aranbarri, Maria Alonso, Urko Redondo, Ainara Gurrutxaga
musikaria: Arantxa Vicedo. Klik!
testuak: aktore taldea + ainara gurrutxaga, oier guillan
jantziak: pat
argi diseinua: ander fernandez
kartela: ibai... [+]


2017-09-19 | Uriola.eus
Euskal kanta eta literaturaz, umoretsu eta kantari, Mikel Martinez eta Patxo Telleria

Lutxo Egia idazleak aurkeztu eta zuzenduko du gaur, hilak 19, Bidebarrieta Liburutegiko ekitaldi aretoan, Eztabaidak Literaturarekin zikloaren baitan, 19:30ean hasiko den solasaldia.


2017-09-17 | Patxi Larrion
Hor dira geure paperak

Joana Etxartek idatzia, Jean Pierre Recaltek zuzendua eta Altzai eta Lakarriko herriek jokatua. Iruñeko Baluarten, irailaren 10ean eman zen Joanikot pastoralaren kronika.


Azken portua
MULTIMEDIA - Antzezlana

Didi eta Gogo dira Azken Portuko biztanle bakarrak, eta denbora luzea da ez dutela barkurik ikusi itsaso zabaletik portura iristen. Gogo zaharrak ez du jada egun hura gogorazten.

Dena den, Didi gaztearen jakinminak Gogoren oroimenetan murgiltzera eramango gaitu, Euskal Herriko arrantzaleen garaiak, Enbata barkuaren azken bidaia eta Krixpin gaztearen abentura zoragarriak biziko ditugu.

Aktoreak: Urko Redondo eta Ainara Gurrutxaga
Musikaria: Ander Fernandez
Zuzendaritza: Dejabu


Txan fantasma
MULTIMEDIA - Antzezlana

Mariasun Landak idatzitako ipuinean oinarrituta dagoen txotxongilo antzezlana,

Aktoreak: Ainhoa Etxebarria eta Santiago Ortega
Egilea: Mariasun Landa
Argiztapena: Arantza Flores
Argazkia: Jose Romero, Celes Ruiz, Aitor Etxebarria
Ekoizpena: Pantzart, Bihar Taldea


2017-09-11 | Patxi Larrion
Hor dira geure paperak

Irailaren 10ean Iruñean jokatu zen Joanikot pastoralaren kronika.


2017-09-10 | Reyes Ilintxeta
"Euskarak erabat estekaturik nauka eta pastorala ene pasioa da"

Lanean dabil buru-belarri Gerardo Mungia. Irailaren 16an, Etxalarren, Karmen Etxalarkoa pastorala estreinatuko dute, eta bera da egilea. Luze-zabal azaldu digu zer prestatu duten ehundik gora lagunen artean. Beste zer kontaturik ere badu iruindarrak, euskara nola ikasi eta aberastu duen esan digu. 1980ko hamarkadan Iruñean heroinak hamarnaka gazte nola eraman zituen ere gogoratu du.


Arrastoak
MULTIMEDIA - Antzezlana

Oreretako antzerki taldeak bidaia emozional bat proposatzen digu. Memoriaz, iraganeko gatazkek isildutako istorioez, belaunaldiak lotzen dituzten hariez, galderak egitearen garrantziaz mintzo da Arrastoak. Narrazioa nagusi, antzezlanak Lur protagonistaren istorioa kontatzen digu, ama ezagutu ez duen gaztea, halako batean ama hilik agertu eta erantzunen bila hasiko da. Bere mamuen kontra egin beharko du Lurrek.

Antzerki taldea: Dejabu Panpin Laborategia.

Testua: Oier Guillan eta Dejabu... [+]


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude