Testuen bueltan egin ditu Juan Garziak azken lau hamarraldiak: idazten, itzultzen eta irakasten. Filologia Hispanikoa ikasi zuen Donostian eta Bartzelonan. 1987tik hasi eta 90eko hamarkadaren amaierara bitarte, lau narrazio-liburu eta nobela bat argitaratu zituen, eta saiakerak eta prestakuntza-liburuak kaleratu ditu orobat. IVAPeko itzultzaile-eskolan aritu zen irakasle, eta EHUko Euskara Zerbitzuan, berriz, Zientzia Irakurle Ororentzat bilduma zuzendu zuen zenbait urtez. Hamaika liburu euskaratu ditu, horietako asko Literatura Unibertsala bildumaren barruan. Besteak beste, Garziak ekarri dizkigu Borgesen Ipuin hautatuak eta Juan Rulforen Pedro Paramo. 2013an, euskaltzain urgazle izendatu zuten.