Elkartasun berpizte saioa

La casa magnética. EL CORAZÓN DEL SAPO. Stop Control Antirecords. Filferro Records

Disko honek hamazazpi urte ditu, baina berrargitaratu berri dute biniloan, inoiz kaleratu ez zen formatuan, diskoa kaleratu eta gutxira taldea desegin zutelako. El Corazón del Sapo taldeak Aragoin du jatorria, baina Euskal Herriarekin bat egin eta berehala bertakotu ziren. Hain zuzen ere, hamazazpi urte lozorroan egon ostean bueltan dira eginbehar bakarrarekin: Hatortxu Rock jaialdiaren edizio berezi honetan beraien alea jartzea.

El Corazón del Sapo 90eko hamarkada aberatsarekin estu lotzen dugu askok. Ipar gabe edo ideia faltan zegoen Espainiako Estatuko hardcore-punkari freskotasun itzela ekarri zion taldeak agertokian, musika eskaintza energetiko, konprometitu eta irudimentsuarekin. La imaginación contra el poder estreinako lanetik abiatuta taldeak begi eta belarri asko zabaldu zuen. Eta, jakina, azkar baino azkarrago Espainiako Estatuan musika eszena indartsuena eta underground azpiegitura sendoena zuen Euskal Herriak besoak zabalik hartu zuen taldea. Haiek ere etxeko sentitu ziren eta askotan izan zen taldea gure artean; poliki-poliki hemengo egin zen hein handi batean.

Hamarkada hura oso aberatsa izan zen, herri ia guztietan gaztetxeak zeuden, lan egiteko gogoa eta moduak kontzienteagoak eta eraikitzaileagoak ziren eta azpiegitura sendoak eraikita zeuden: irrati libreak, fanzineak, diskoetxe independente batzuk, banaketa alternatibo sareak, anti-desarrollismo izaera, sormena barra-barra eta musika zale ugari, besteak beste. El Corazón del Sapok ere esentzia hori zuen (eta du) barrenean. Horren erakusle, taldeak izan zuen ibilbidea eta izaera. Gainera, hamarkada hark iraganeko punk vs heavy dikotomia (dagoeneko antzua zena) apurtu eta musika estilo zein gustuen irekiera itzela ekarri zuen berarekin batera. Hala, estilo askoren arteko mugek eztanda eginda, irekierak fusio aberatsa ekarri zuen, musikari ere on egin ziona. El Corazón del Sapo horren adibide argia izan zen.

Gerora Kuraia, Matxura eta gaur egun Estricalla gidatzen duen Fer Apoak El Corazón del Sapo taldean eman zituen lehen pausoak desegin zen arte. Bertan eskola zaharreko hardcorea, melodia barra-barra, letra larriz idatzitako poesia, metal zipriztinak eta rap-a landu zituzten maisuki, erritmo aldaketa, gitarra lerro sarkor eta esentzia berezkoarekin. La casa magnética grabatu zuten azken diskoa ere horren erakusle da. Eta, aipatu beharra dago, berrargitaratutako diskoaren irabaziak Errefuxiatuen aldeko Zaragozako plataforma laguntzeko bideratuko direla.


Azkenak
Kokaina gaindosiaz heriotza, Donostiako Tabarin kabaretan

Kabaretak, parrandak, emakume biluziak dantzan, kokaina, heroina eta morfina salgai farmazietan... Pelikula bateko eszena dirudi, baina Donostiaz ari gara. Orain 100 urte baino gehiago, aristokratentzat eta burgesentzat festa latzak izaten ziren hiriko kabaretetan. 1917an,... [+]


Apunte batzuk atarikoan

Autonomia erkidegoa eratu zenetik, datorren apirilaren 21ekoak hamahirugarren hauteskundeak izango ditu Eusko Legebiltzarrak. Behin baino ez du gobernua osatu EAJ ez beste alderdi batek; orduko hartan, 2009an, ezker abertzaleari aurkeztea galarazi zitzaiola baliatuta, PSE-EEk... [+]


Sugoi Etxarri Zabaleta, EHE-ko kidea
“Euskararen borroka gaztetzen ari da, oso azkar”

Euskal Herrian Euskarazek apirilaren 22tik 28ra egingo du lehen aldiz Harrotze Astea. EHEk bost ekintza nazional prestatu ditu, eta hortik aurrera, herriz herri hainbat dinamika antolatuko dituzte euskaltzaleek. Sugoi Etxarri EHEko kidea elkarrizketatu dugu. Haren ustez,... [+]


PPk euskararen irakaskuntza presentziala ezabatu du Valentzian, EAEko hauteskunde kanpaina betean

Valentziako Hezkuntza Kontseilaritzak 16 hizkuntzetatik bederatzietan murrizketak jakinarazi dizkie Hizkuntza Eskola Ofizialei, eta euskal hizkuntza da okerren geratu dena.


Eguneraketa berriak daude