Pozak eta negarrak

  • Jasone Osorok Jara eta Ezekielen ondoren Beire aurkezten digu lan honetan, bera baitugu Eskularru beltzak liburu honen protagonista; bilduma berri bati hasiera ematen dion lehen lana (ez dugu ahaztu behar bilduma bat izateak irakurlea harrapatzeko eta lan berrietara hurbiltzeko bidea errazten duela).

Hamabost-hamazazpi urte bitarteko gazteak dira liburu honetako protagonistak eta Joseviskyk ilustrazioetan erakutsitako estetika eta estiloa ikusita nerabeei zuzendutako bilduma dela esango genuke. Hasiera, gainera, oso zinematografikoa da, bat-batean irakurlearen interesa eta jakin-mina pizten duena: “Larruzko txupa kendu zuen. Zutik jarri zen eta, platera bere burutik behera bota ondoren, kamiseta tiranteduna beltza zopaz blai geratu zitzaion. Isiltasuna jangelan”.

Horrela jokatzen duena Beire dugu, gurasoek –bere nahiaren kontra– ingeles barnetegi batera bidali dutena uda igarotzera (eta ingelesezko aipuak hasieran nabarmenak diren arren, gero desagertu egiten dira). Narratzailearen fokua batik bat Beirerengan dago kokatuta. Hark zer sentitzen, pentsatzen eta egiten duen erakusten digu, baita neskaren amorru sentimenduak ere nola plazaratzen diren. Orriek aurrera egin ahala, baina, barnetegiko beste pertsonaia batzuk ageriko dira (oso gutxi eta gehienak azaletik), bai eta kanpoko mutil erdi misteriotsu erdi interesgarri bat: Baba. Mutikoak, boxeoaren bidez lortzen du sufritzen duen egoera larriaren aurrean oreka (ama gabe, aita alkoholikoa eta bera harrera zentro batean bizitzen); eta horretan lagunduko dio Beireri.

Liburuaren lehen zatia Baba eta Beireren arteko harreman hausturarekin amaitzen da; Beirek boxeo konbatea galduta eta Baba konbatean agertu barik. Eta horixe izan zitekeen liburuaren amaiera, baina bigarren zati bat ere bada, ikasturte hasierarena. Eta hara, kasualitatea, Baba Beireren eskola eta klase berean agertuko da. Hemen, aste batzuk lehenago lagunak zirenak etsai moduan agertuko zaizkigu. Barnetegian mutilaren babesa behar zuena, lur jota zegoena… eskolako erregina gisa azaltzen da. Sua taldearen burua eta denek miresten edo beldurra dioten neska.

Ziur nago Jasone Osororen aurreko liburuetako abenturak eta gazteen arteko harremanen inguruko pasadizoekin disfrutatu zutenek gozatu egingo dutela liburu honekin ere. Idazkera bizian, ikuspuntu ezberdinak ongi josiz, Osorok irakurketa atsegina lortu du. Irakurlea harrapatzen duen testua eta gizakion jokabideen inguruan gogoetara eramango gaituena ageri diren pertsonaiak direla eta (neska totela, bullyinga egiten dutenak,  besteen atzean ezkutatzen direnak…). Gaur egungo gazteen eguneroko abenturak eta desbenturak, pozak eta negarrak. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburu kritikak
Mamu bat gure artean da

Eguzkiarekiko gertutasunak moldatu egin ei du Lurrak duen abiadura, eguzkia inguratzeko mugimenduan. Beste abiadura batzuk ere badira, ordea, eta balirudike lurraren abiada gero eta azkarragoa dela edo, bederen, aldaketak etengabean ditugula orpoz orpo jarraika. Egoera honetan,... [+]


Autorrealizazioa irakasgai

Irakaskuntzan "aniztasuna" aski ezaguna den kontzeptua da, eta irakasleok (ez zara harrituko Bestiak liburutegian ere irakasleak badaudela jakitean) aniztasuna bermatzeko, askotan, ikasle talde heterogeneoak egiten saiatzen gara. Baina badugu desberdinen arteko... [+]


Beldurra gogoko

Beldurrak airean
Aitor Arana
Ibaizabal, 2023

--------------------------------------------------

Zazpi ipuinek osatzen dute Aitor Aranak gazteentzako idatzi duen liburu hau. Ugaria eta ezaguna da Aranaren produkzioa; 125 liburutik gora idatzi ditu, horietako zenbait... [+]


Pagoa, zuhaitza

Altxa, hildakoak!
Fred Vargas
Txalaparta, 2024

------------------------------------------------

Egun batetik bestera, ordu batzuen buruan gertatu da gertatu dena: zuhaitz bat agertu da Sophiaren lorategian. Pago bat.
Hasiera horrek hartzen ditu liburuko lehen orriak... [+]


Emariari idatzitakoak

JAUSIZ
Alain Mendizabal Diaz
1545 argitaletxea, 2023

---------------------------------------------------

Itxuraz tente eusteari utzi eta behea jotzea zail egiten zaigu, grabitate indarrak zein soinean daramagunaren zamak lurrera erakarri arren. Hondoarekin topatzea,... [+]


Eguneraketa berriak daude