Mikel Irizarri erantzunez: euskalgintza baino euskalgintzak

Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasunerako zuzendari nagusi Mikel Irizarrek baliatu zuen 20 urte baino gehiagoz iritzia idazten duen orri hau, Elkarrekin bide bila iritzi artikuluan errepikatzeko maiatzaren 18an Hernaniko Orona Ideo eraikinean Gipuzkoako Foru Aldundiak egin zuen ekitaldian zabaldu zuen mezua: “Euskararen biziberritze prozesua bidegurutzetik aurrera eramateko, elkarrekin bide bila gabiltza mota askotako erakunde eta eragileak; lankidetza emankorrean eta berrikuntza aldartearekin”.

Bere kargutik hedabide independente honen titularra baloratzeko adina konfiantza hartu zuen, eta Oronako aurkezpenaz Gaitzerdi blogean egin nuen kronikaren titularra “bitxia” zela adierazi zuen, ez bide zuen ulertu titularra: Euskalgintzaren zati bat eta Gipuzkoako Aldundiaren arteko lankidetza. Artikulu honekin azaldu nahi dut titularrak bigarren bueltarik gabe esaten zuena: euskalgintza ez dela bat eta bakarra, feminismoak pluralean dauden moduan euskalgintza askotarikoa dela eta politikariek argazkietan islatu nahi izaten dutena ez dela erreala, alegia, eragile batzuek ez dutela euskalgintza bere osotasunean ordezkatzen. Titularraz harago gehituko nuke, euskalgintzako hainbat eragile batuz sortzen ditugun elkarte makroen ordezkariek erakunde publiko baten ebentoan hitza hartzeak ez duela euskalgintzaren oinarriarekin sakoneko elkarlan eta batasunik adierazten bere horretan.

Aldundiak euskalgintzako hainbat eragile konbokatuz egin duen “prozesu parte-hartzailea”-ren balorazio bilkuran agerian geratu da Irizarrek artikuluan aipatzen duen lankidetza ez dela berak aipatu bezain “emankorra” izan. Hitz egiten hasterako irudikatu duten euskalgintzaren eta erakundeen arteko batasun hori ez dela hainbestekoa edukietan eta planteamenduetan, ez behintzat euskalgintza osoaren kasuan

Titularra ez zuela ulertu esan ostean, Irizarrek bota zuen titular hark “egunkari ingeles haren izenburu famatua” ekarri ziola gogora: Mantxa itsasarteko behelaino itxiak isolatuta utzi du kontinentea. Metaforaren mezua oso ondo ulertzen da baina ulertzen ez dudana da mezu hori zer helbururekin igorri digun. Ez dakit Irizarrek hain maite duen “euskalgintzaren eta erakunde publikoen arteko zubigintza” diskurtsoarekin oso ongi uztartzen den aipatutako helburua, beraz, pentsatuko dut Mantxako behelaino horren ondorioz, bakoitzaren kargutik abstraituta, bakoitzaren euskalgintza-erakunde eremutik abstraituta, partekatzen ditugun prozesu eta erabakiguneetatik abstraituta, euskaltzale anai-arrebon artean egindako txiste xalo bat dela.

Mantxako itsasartearen metaforaren edukiari buruz berriz, pista bat ematen du Irizarrek adierazpen hauek noiz egin zituen jakiteak: Oronako ekitaldia, Gipuzkoako Foru Aldundiak bi urteotan euskararen alorrean markatutako estrategiak loriatzeko egin zen, legegintzaldi erdiko autoebaluaketa marko horretan. Ebento horretan publikoki eta hedabideen aurrean aurkeztu bazuten ere, Aldundiak euskalgintzako hainbat eragile konbokatuz egin duen “prozesu parte-hartzailea” amaitu gabe zegoen artean. Irizarrek ARGIAko artikulua idatzi zuenean ere egoera bera zen. Geroztik egin da prozesu horren balorazio bilkura, eta bertan agerian geratu da Irizarrek artikuluan aipatzen duen lankidetza ez dela berak aipatu bezain “emankorra” izan. Hitz egiten hasterako irudikatu duten euskalgintzaren eta erakundeen arteko batasun hori ez dela hainbestekoa edukietan eta planteamenduetan, ez behintzat euskalgintza osoaren kasuan. Zorionez euskalgintza baino euskalgintzak daudenez, bakoitzak jakingo du Mantxako itsasartearen zein aldetan dagoen.

ARGIAn hankak lurrean ditugu eta badakigu non gauden. Mantxako kanalaz alde guztietakoekin harreman zintzoetara irekita jarraitzen dugu. Noski, bakoitza den bezala errespetatuz, baita egiten duen lana ere. Harreman horietatik sortuko dira partekatzen ditugun proiektu eta helburuak, baina une askotan helburu eta proiektuak ez partekatzea natural hartu behar genuke, eta une horietan berdin harremanak elikatzen jarraitu.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude