Kaixo Jakoba. Ardiak dauzkat, eta landetan ez zait asunik egiten baina bazterretan asko egiten zait, nire iritzian ardien korotzek eta txizek dakarte hori, zer egin nezake asunok galarazteko? Gainera, ardiak dabiltzan landetan “asto patana” (menda) egiten da, zer egin daiteke galtzeko?
Jon Rekalde (Usansolo)
Kaixo Jon. Ardiak eta aziendak ibiltzen diren tokietan, bide, landa, larre eta abarretan ohikoa da asuna bezala batana edo menda azaltzea. Zeuk ondo esaten duzun bezala aziendaren gorotza eta txizen ondorio da. Hondakin horiek nitrogeno asko dute eta pilatzen den tokietan erruz etortzen dira, indarrean, bi landare horiek.
Galtzeko azienda kendu beharko litzateke, baina hori zaila izaten denez landareak moztu eta moztu beste aukerarik ez duzu. Biek lurpean sustrai sendoak dituzte eta horiek hustu behar dira. Moztu eta moztu, indarra kendu eta pixkanaka akabatzeko. Mozteko lan hori, kalte handiena egiteko ilgora denean egin.
Ekosistema askok itzulera gabeko puntuak dituzte, hau da, estresa maila berezi bat pairatuz gero –izan klima aldaketa, kutsadura edo kalte fisiko zuzenarengatik– desagertzen ahal dira, eta ekosistemak haien artean konektatuak izanez gero hurrenez hurren elkar... [+]
Baso jangarria edo oihan baratzea lantzen dute duela 14 urtetatik Odei Etxeberriak eta Gorka Torrek. Zuhaitzak eta barazkiak uztartzen dituen sistema honen oinarriak azaldu ditu Torrek Egonarria saioan, Mattin Jauregiren galderei erantzunez. Urte hauetan guztietan hainbat... [+]
Zergatik doa mundu guztia Iruñera erosketak egitera, gure eskualdean elikagai asko ekoizten bada? Zergatik da hain zaila bailara hauetako produktuak bailara hauetako dendetan topatzea?”, galdera horiei eta beste zenbaiti tiraka hasi ziren lanean Zangoza aldean duela... [+]
Istorio ugarik lanbrotzen du bere jaiotza. Bere koloreak erakartzen du gehien. Azalarenak zenbaitetan, baina batez ere mamiarena da deigarria. Odolezko laranja da (Citrus x sinensis). Denetatik entzun izan da bere sorkuraz: laranjaren (Citrus x sinensis) eta mingranaren (Punica... [+]
Esaera asko sortu ditu hegazti honek. Ikusteko zaila den arren, denok ezagutzen dugu. Nola? Kantuagatik. Bere izena kantu egiteko erak eman diola pentsa dezakegu. Urtero kantatzen du udaberrian eta uda partera aldiz, isildu egiten da. Esaerak dioenez, “maiatzean kuku, San... [+]