Momietatik dena aprobetxatzen da

  • Erromatar Inperioa, K.o. I. mendea. Plinio Zaharrak (23-79) jaso zuenez, betuna sendagai gisa erabiltzen zen: zauriak eta azaleko gaixotasunak sendatzeko, haginetako mina arintzeko edo, ardoarekin nahastuta, beherakoa eteteko. Greziarrek ere erabiltzen zuten; asphaltos esaten zioten. Persiarrek, aldiz, mumia deitzen zioten eta hortik dator “momia” hitza. Izan ere, egiptoarrek betun modukoak eta erretxinak erabiltzen zituzten gorpuak kontserbatzeko.

Margaret Murray egiptologoa, momiari bendak kentzeko prozesua azaltzen 500 ikusleren aurrean, Manchesterren, 1908an.
Margaret Murray egiptologoa, momiari bendak kentzeko prozesua azaltzen 500 ikusleren aurrean, Manchesterren, 1908an.

Antzinaroan, substantzia organikoen nahasketa beltza lortzeko iturri bakarra zuten: Itsaso Hilaren inguruko biltegi naturalak. Baina Egiptoko momia zaharrak aurkitu zituztenean substantzia beltz likatsuz estalita zeudela konturatu ziren, erretxinak denboraz belztu egiten baitziren. Ustez, sendagai mirakulutsuaren iturri alternatiboa topatu zuten. XII. mendetik aurrera, substantziaren izen persiarra gorpu osoa izendatzeko erabiltzen hasi zen, eta betunaren ahalmenak ere momia osoari egotzi zizkioten. Sinesmen horri merkatarien marketina gehituta, Erdi Aroan momiak salgai gutiziatu bihurtu ziren. Milaka momia eraman zituzten Europara, han birrindu eta hauts moduan saltzeko. Hautsa hartzen zuenak momien botere misteriotsua lortuko zuen.

Momiak lortzea geroz eta zailagoa zenez, prezioek izugarri egin zuten gora. Zenbait oportunista momiak ekoizten hasi ziren orduan: inork nahi ez zituen gorpuei betuna ematen zieten eta eguzkitan lehortzen uzten zituzten momia-hautsa lortzeko. Europan XVIII. mendera arte kontsumitu zuten plazebo garestia.

XIX. mendean gizarte viktoriarreko eliteek beste erabilera bat eman zieten gorpu baltsamatuei: momiak biluzteko festak antolatzen zituzten. Ikuskizun batzuk etxeetan egiten zituzten, jende gutxirekin; beste batzuk antzokietan, eta sarrerak berehala agortzen ziren.

1908an Margaret Murray egiptologoak Nekht-ankh eta Khnumu-Nekht anaien momiei bendak kendu zizkien eta gorpuak aztertu zituen 500 pertsonaren aurrean. Momiak magikoak ez zirela erakutsi nahi zuen, misteriorik gabeko gorpu arruntak zirela.

XVI. mendetik aurrera, momia-hautsa pigmentuak egiteko ere erabili izan zen. Edward Burne-Jones (1833-1898)  margolari ingelesak momia-marroia izeneko pinturaren osagai nagusiaren berri jakin zuenean, estudioan zeuzkan kolore horren flasko guztiak hartu eta duintasunez ehortzi zituen, profanatutako arrastoek, azkenean, atseden har zezaten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


Jokin Pantxeska Etxebarria. Gerrako ume, aitaita
"Hiru aldiz esan dute gorria naizela, komunista!"

Irisarriko herrigunera sartu orduko, hantxe, etxe baten atarian, ikurrina eta estelada. Jokin Etxebarriaren bizitokia duzu. Gerrako ume izandakoa, hamaika ibilera –eta hamaika baino gehiago ere bai–, han eta hemen egindakoa. 92 urtek nahi beste bizitzeko aukera... [+]


Nabigazioaren historiaren argazkia

2019an, Greziako Kasos uharteko uretan, ikerlan bat abiatu zuten Ikerketa Helenikoen Fundazio Nazionalak eta Greziako Kultura Ministerioak. Lanaren emaitza berriki jakinarazi dute: guztira, hainbat garaitako hamar ontzi-hondar aurkitu dituzte. Zaharrenak 5.000 urte inguru ditu... [+]


Fra Mauroren mundu zehatzagoa

Venezia, 1459ko apirilaren 24a. Fra Mauro monje eta kartografoak bere munduko mapa amaitu zuen San Michele de Murano monasterioan zeukan kartografia tailerrean. Portugalgo errege Alfontso V.aren enkarguz egin zuen lan hura, eta, mapa amaitu bezain pronto, Portugalera bidali... [+]


Artoaren iraultza: Ameriketatik etorritako ogia

 Hainbat herritan antolatzen diren sagardo egunetatik hasi eta neguko solstizioa zedarritzen duen San Tomas feriaraino, artoa ezinbesteko osagaia da folklore-kutsua duen ospakizun orotan. Nonahi ikus daitezke talogileen postuak, olanazko estalkietatik zintzilik jarritako... [+]


Eguneraketa berriak daude