Bake Prozesua Frantziako hedabideetan

Gainditu beharreko harresia

  • Azken urte hauetan, Euskal Herriko bake prozesuaren alde dabiltzanen mezua entzun edota irakur daiteke noizean behin Frantziako komunikabide nagusietan. Eramandako pedagogia lan alimale baten uzta da. Orokorrean, aspaldian nagusi den Frantziako eta Espainiako gobernuen tesia delako plazaratzen. Gaia Frantziako komunikabideen bidez zabaltzeko oztopo potoloak dituzte konponbidearen alde ari direnek, eginahala gainditzen saiatzen diren trabak.

Jenofa Berhokoirigoin @Jenofa_B
2017ko uztailaren 02a
Irudian, ETAren armagabetzeari buruzko ekitaldia Baionan; 2017ko apirilaren 8an.

Izan France Culture irratian emankizun bat ala erredakzio-bulegoa Parisen daukan egunkari handi batean erreportaje bat, badirudi azkenean euskal gatazkak Frantziako komunikabideetan kokatzea lortu duela. Are gehiago, badirudi bake prozesuan alde dabiltzanen diskurtsoak tokitxo bat kausitzen erreusitu duela. Horretaz galdetuz gero, salbuespenekin orokortasunik ezin dela egin diote  konponbidearen alde dabiltzanek. Jean-Pierre Massias bake prozesuetan aditua den zuzenbide irakasleak horrela borobiltzen du paisaia mediatikoa: “Aieteko Konferentziaz geroztik tratamendu mediatikoa bestelakotu da, baina horrek ez du erran nahi haien irakurketa dudan ezarri dutenik”.

Lan handia da

Aipamen bat izateko lan handia eraman behar dela ohartarazten du Jean Noël Etxeberri Txetx-ek. Bake artisaua eta Bizi!-ko militante ekologista da, eraman aldarriak komunikabideetan kokatzeko lan handia egiten du: “Euskal Herriko Laborantza Ganbararen auziaren garaian, Le Monde egunkariaren lehen orria egin genuen; baina hori lortzeko bi aste pasa behar izan nituen Parisen, goizetik arrats, hitzorduz hitzordu, etenik gabe gaia esplikatzen. Komunikabideen pareta hau zeharkatzeko eraman beharreko lana alimalekoa da”. Bake Bidea-ko Maitena Thikoipek ere anitz daki lanketa horretaz. Behin baino gehiagotan entzun izan du Parisko kazetarien partetik konponbidearen gaian ez dagola “nahiko mamirik” edota “ikaragarriko tabua” dagoela. Tendentzia aldatu nahian bake prozesuaren azaltzeko helburua finkaturik du Bake Bideak. Komunikabideek rol garrantzitsua dutelako jokatzeko. Massiasek argi du: “Gatazkaren konponbidea iritzi publikotik iragaten da; bultza dezake edo oztopa dezake. Horregatik dira komunikabideak ezinbesteko, eragin handia dutelako iritzi publikoan“.

Madrilen ahotik

Orokorki begiratzen bazaie, irakurketa bera gelditzen dela dio Thikoipek: “Hiztegi eta diskurtso ezberdinak kausitzen ditugu artean, baina oraindik Frantzia –eta beraz Espainiaren– diskurtsoa da nagusi. Aspaldiko logika Etxeberrik oroitarazten duenez: 1983. urtean Espainiako Gobernuak ETAri eta orokorki abertzale ezkertiarrei aurre egiteko aurkeztu ZEN Planean (Plan Zona Especial Norte) kapitulu bat zute

Maitena Thikoipe,
Bake Bidea:
“Berrikuntza eta ausardia puntu bat beharko dugu, ondoko pausoei buruz interesa pizten segitzeko”

n komunikazioari zuzenduta. Hori horrela, gertakizuna Parisen edota Baionan gertatu arren, segipena sistematikoki Madrilgo berriemaileen esku gelditzen da. Tratamendu “higuingarria”, Etxeberrik ohartarazten duenaz.

Gainera, Paristik kanpo gertatzen den aktualitateak komunikabideetan kokatzeko zailtasunak dituela ohartarazten du bake artisauak: “Frantzian soilik existitzen dira Parisen existitzen diren gaiak”. Adibide argiena aldaketa klimatikoari begira antolatu Alternatiba herrixkenak du. Baionan hasi eta hainbat herrietan egin izan dituzte, milaka herritar batuz aldi oro; Alternatiba Tour itzulia ere egin zuten bizikletez Frantziatik, Euskal Herritik eta beste herri batzuetarik pasaz. Hala eta guztiz ere, arras gutti aipatu zen eta interesa berantago, Parisen antolatu herrixkaren lehen edizioan agertu zen. Bake prozesuari doakionez, aldaketa 2015eko ekainaren 11n sentitu zuten. Egun horretan burutu zuten Legebiltzarreko azpiko solairuan, Paris Euskal Herriko Bakearen Alde konferentzia. “Eboluzioa oso argia zen: sistematikoki Estatuaren tesia zabaltzen zebiltzan komunikabideek ikuspegi ezberdina hartu zuten. Zinezko iraultza mediatikoa izan zen orduan”, Massiasek oroitzen duenaz.

Beste elementu bat ere bada hartzeko Thikoiperen iritziz. Charlie Hebdo-ren egoitzan gertatu atentatuak ekarri kontzientzia hartzea. Egoera ezberdin batzuk estaltzeko terminologia bera erabili izanaz ohartu ziren: “Euskal gatazkaren izaerari berriz begiratu zioten eta arras hermetikoa zen hesia orain ez da hain hetsia”. Batez ere, Luhusoko atxiloketekin begi-bistakoa gelditu zitzaien kazetariei gaiaren ez-ezagutza.

Luhusokoaren osagaiak

Atxilotuen lau eguneko galdeketa aldian, komunikabideetako mezua erabat eraldatu zen: lehen orduetan agertu Espainiaren tesitik hasi eta honen zentzugabekeria azaltzeraino. “Operazio franko-espainiarra nahaspila bilakaturik” edota “ETAren aurkako operazioa gogorki kritikaturik” irakur zitekeen titular gisa. Lehen orduetan jaso informazio ofizialak errealitatearekin bat ez zuela egiten konturatu ziren asko. Apirilaren 8ko armagabetzea arte presente egon zen gaia. Funtsean, armagabetzearen egunaren berri Le Monde-k eman zuen, informazioa luze eta zabal azalduz.

Segipen hori azaltzeko orduan Etxeberrik hiru elementu zehazten ditu: komunikabideekin garatu harremana, interesa sortzen duen gai bat, “espektakulua” bazen (Guy Debord pentsalariak kontzeptualizaturiko “espektakulu “ nozio soziopolitikoari segi) eta aldeko testuingurua (tartean, jihadisten ekintza terroristekin bukatzeko nahia Frantzian zein nazioartean).

Jean-Pierre Massias,
bake prozesuetan aditua:
“Gatazkaren konponbidea iritzi publikotik iragaten da; bultza dezake edo oztopa dezake. Horregatik dira komunikabideak ezinbesteko, eragin handia dutelako iritzi publikoan”

Komunikabideen kontzentrazio eta pribatizazioaren testuinguruan, “espektakulu” nozio hori kontuan hartu behar dela dio Etxeberrik. “Logika kapitalista batean dira, informazioa saldu behar dute eta salduko den gaia nahi dute. Hori jakinda, zure mezuaren jarraipen mediatikoa helburu baldin baduzu, interesa pitzaraziko dien kontakizun edota ekintza formak asmatu behar dituzu”. Ohartarazte horri gehitzen dio ondoko oharra: “Arras argi dugu forma egokitzeko orduan mami politikoa ez dela moldatu behar”. Mediatizazio bilatze hori helburu bat lortzeko edota norberaren burua babesteko izan daitekeela dio.

Apirilaren 8ko biharamunean haatik aldaketa sentitu zuen Thikoipek: “Betiko diskurtsoa zen berriz, aski okaztagarria, sinesgarritasuna kenaraziz ekimenari”. Kontua da Frantziako komunikabideentzat ere Madrildik etorritako berriemaileak zirela egon Baionan, Madrilgo soaz begiratuz gaiari. Geroari begira, kazetariekiko harremanak sortzen eta lantzen segituko dutela dio Bake Bideako kideak. Beste elementu bat ere zehazten du: “Berrikuntza eta ausardia puntu bat beharko dugu, ondoko pausoei buruz interesa pizten segitzeko”. Ondoko hitzordu nagusia Parisen ukanen dute: euskal preso politikoei inposaturiko salbuespen neurrien salatzeko mobilizazioa.

Kanal honetan artxibatua: Euskal bake prozesua

Euskal bake prozesua kanaletik interesatuko zaizu...
2017-10-11 | Andoni Mikelarena
Foro Sozialak Ipar Euskal Herriko eredua zabaldu nahi du Nafarroa eta EAEra

Donostian egindako agerraldian adierazi dute, Ipar Euskal Herrikoaren moduko “akordio markoak” lortu nahi dituztela Hego Euskal Herrian.


Arantza Urkaregi: "Emakumeen kontrako biolentzia, zentzu zabalenean, nolakoa den entzungo dugu urriaren 8an"

Foro Sozialak askotariko indarkeria jasan duten emakumeen testigantzak jasoko ditu urriaren 8an Bilboko ekitaldian. Arantza Urkaregi Genero lantaldeko kideari elkarrizketa egin diogu.


2017-09-27 | Euskal Irratiak
Luhuson, 12 oren bakearen aldeko ekimena

Larunbatean Luhuson, 12 oren bakearen deitu duten eguna izanen da. Antolatzaileetan den Paxkal Irigoien kulturgilea eta Mixel Berhokoirigoin “bakegilea” gurekin dira astearte goizean.


Parisen izandako bakegile taldea, egindako bilerekin baikor

Bake prozesuaren berri eman eta euskal presoen aferan urratsak ematea izan du helburu Parisera joandako euskal ordezkaritzak, eta izandako zortzi bilkuren balorazio "baikorra" egin du.


2017-07-05 | ARGIA
"Eta orain presoak" izango da abenduaren 9an Parisen egingo den manifestazioko leloa

Abenduaren 9an Parisen Bakearen Artisauek antolatuko duten manifestazioko leloa aurreratu dute: Eta orain presoak. "Milaka herritar Parisen biltzea ezinbestekoa da; gaurdanik data gorde zure agendan", adierazi dute.


2017-06-30 | Xalba Ramirez
Errenteriako Udaleko indar guztiak bat, biktimen aitortza eta erreparazioan

2015ean Udaleko indar guztien adostasunarekin hasitako bideari jarraiki, udal langile ziren biktima mortalak omendu dituzte lehen aldiz indar guztiek aho batez. ETAk hil zituen hirurak, eta lehen aldia da EH Bilduren udal batek espresuki antolatzen duela gisako omenaldi bat. 


2017-06-22 | ARGIA
Parisko mobilizazioa abenduaren 9ra atzeratu dute Bakearen Artisauek

Ohar bidez jakinarazi dute azaroaren 25ean egitekoa zen martxa handiaren data aldatu dutela. Frantziako Gobernua bake prozesuan "engaiatzeko" eskaera egingo dute.


2017-05-03 | ARGIA
Mixel Bergouignan baigorriarra hil da, abertzale konprometitua

Osasun arazo baten eraginez hil egin da Mixel Bergouignan baigorriarra, Kazeta.info-k jakinarazi duenez.


2017-04-12 | Kanaldude.tv
Presoak bake prozesuan
MULTIMEDIA - solasaldia

Euskal preso eta iheslarien egoera eta 2011ko Aieteko konferentziaz geroztik bakearen bidean gaur arte emaniko urratsak izan dituzte aipagai Kanaldude Zuzenean saioan. Maite Ubiria kazetariak aurkezturik, Garbiñe Eraso eta Emili Martinek Bagoaz kolektiboko sorrera eta lan ardatzak izan dituzte aipagai. Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboaren kide Ion Irazolak euskal presoen eta iheslarien egoeraz berri eman du eta Jeanine Beyrik Etxeraten izenean hitz egin du.

Horrez gain, eri... [+]


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude