Hondarribia-The Village Outlet Shopping, EAJk aurrera atera nahi duen astakeria urbanistikoa

  • 40.000 metro koadro, 100 saltoki, 1.000 autorentzako aparkalekua eta urtean 5 milioi bisitari aurreikusten ditu Zaldunbordan (Hondarribia eta Irun artean) egin nahi duten megaproiektu burugabeak: Espainiako Estatuan Bartzelonak eta Madrilek baino ez duten moduko outlet merkataritza-herri bat. Hondarribiko EAJk burutu duen esleipenaren atzean irregulartasunak eta interes ilunak salatu dituzte.


2017ko ekainaren 19an - 08:46

“Zer dago zentzugabekeria ekonomikoa eta ingurumenaren kontrako erasoa den operazio ilun honen atzean?”, dio Bidasoaldeko Lagunak elkarteak, hainbat talde ekologistaz osatua. Egitasmoak Jaizkibel-Aiako Harria korridore ekologikoari kalte egingo liokeela gogoratu dute, Zaldunborda bien artean baitago, Gaintxurizketan. Proiektuaren bultzatzaileak petrolioaren sektoreko enpresak direla ere azpimarratu dute, Petronor eta Avia kasu.

Hondarribiko alkatea presidente duen Hondarribia Lantzen enpresa publikoak Higertoki SLU enpresari esleitu zizkion Zaldunbordako lur horiek iaz, EAJren aldeko botoekin baino ez. Esleipena korrika eta presaka egin zela, enpresa bakarra aurkeztu zela eta enpresa hori sortu berria zela –alegia, lur horien jabetza lortzeko apropos sortua izan zela– azaldu dute Bidasoaldeko Lagunek. Lurren birkalifikazioari lotuta irregulartasunak ere salatu dituzte (eremua jardun ekonomikoetarako lur izendatzearen aurka agertu da Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordea). Eta horri gehitu behar zaio Higertoki enpresari tiraka EAJrekin lotura duten izenak atzeman dituela EH Bilduk, tartean Aitor Kerejeta Hondarribiko alkate ohiarena.

Hondarribiko Abotsanitz Herri Batzarra izan zen gaia mahai gainean jarri zuen lehena, "udal gobernuaren aldebakarreko jarrera eta erabaki itsu eta okerrak kezka, ezintasuna eta oposizioa besterik" ez duela sorrarazten iritzita. Bestalde, Irungo udalbatzak Sí Se Puede Irun alderdiaren mozioa onartu berri du, Hondarribiko Udalari eskatuz proiektua geratu dezala.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia
2024-03-31 | Itxaro Borda
Open Bar

Ikusi ditugu alimaleko traktoredun nekazariak, bideak, zubiak, mugak blokeatzen, eta bihotzak “krak!” egin zigun elkartasunez, geu ere laborari haurrak garelako eta anaiak, oraino, etxaldeak aitzina eramaten tematzen direlako. Manifestariak entzun ditugu normak... [+]


Artoaren iraultza: Ameriketatik etorritako ogia

 Hainbat herritan antolatzen diren sagardo egunetatik hasi eta neguko solstizioa zedarritzen duen San Tomas feriaraino, artoa ezinbesteko osagaia da folklore-kutsua duen ospakizun orotan. Nonahi ikus daitezke talogileen postuak, olanazko estalkietatik zintzilik jarritako... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


2024-03-25 | ARGIA
Baserrien zurezko egiturak berritzen ikasteko programa martxan jarri dute mugaz bi aldeetako erakundeek

"Baserriberri" du izena programak eta langabezian diren Euskal Herri osoko 12 ikasleri zurgintza formazioa emango die, erortzear diren baserriak berritzen ikas dezaten.


Eguneraketa berriak daude