Frantziako hauteskunde legegileak

Jean Lassallek buru egin dio Emmanuel Macronen uholdeari

Jenofa Berhokoirigoin @Jenofa_B
2017ko ekainaren 25a
Jean Lassalle

Macron uholdea sentitu da Ipar Euskal Herrian ere. Frantziako Legebiltzarrean egonen diren hiru diputatuetarik bi presidentearen Errepublika Martxan mugimendukoak dira: Vincent Bru eta Florence Lasserre-David. Hirugarrena Jean Lassalle da, 2002 urteaz geroz Legebiltzarrean dagoen biarnesa. Bozketen bigarren itzulian izandako abstentzio handia ere azpimarratzekoa da. Bigarren itzulian ez egon arren, bozketa horietan egin emaitzaz “oso pozik” agertu da EH Bai.

Alderdi Sozialistaren porrota gertatu da Ipar Euskal Herrian ere: Sylviane Alaux lehen itzulian berean gelditu zen lehiatik kanpo eta Colette Capdevielle aldiz bigarrenean

Macron uholdeak ekarritako bi diputatu berri, hots, Vincent Bru eta Florence Lasserre-David eta azken 15 urteetan diputatu dagoen Jean Lassalle. Horra hor zein izanen diren Ipar Euskal Herriko diputatuak Frantziako Legebiltzarrean. Emmanuel Macron presidente berriak osatu Errepublika Martxan mugimenduak (EM) lehen itzulian jaso sostengua ikusirik eta bigarren itzulirako aurreikusitako Macron uholdea kontutan harturik, ez da sorpresa handirik gertatu. Laugarren bozka barrutiak sortzen zuen jakin-min eta zalantza gehien. Hain zuzen, buru-burukoan zirelako Macron fenomenoari esker garaile ateratako Loic Corrégé ezezaguna (botoen %25,41 lehen itzulian) eta aspaldian kargua daukan Lassalle (botoen %17,71).

Abstentzio handia ere nabarmentzekoa da: %46,63 laugarren hautes-barrutian, %55,43 bosgarrenean eta  %56,88 seigarrenean. Frantzian izandako Alderdi Sozialistaren porrota gertatu da Ipar Euskal Herrian ere: Sylviane Alaux lehen itzulian berean gelditu zen lehiatik kanpo eta Colette Capdevielle aldiz bigarrenean. Abertzalerik ez da egon bigarren itzulian. Iragan igandean hirugarren indar ateratako EH Bai koalizioak ez zuen boto konsignarik eman. EAJk haatik Bru eta Capdeviellen alde egiteko deia luzatu zuen.

Jean Lassalle: usu falta, baina beti hor

Jakina da Legebiltzarrean duen aulkia usu hutsik gelditzen dela. Adibidez, Legebiltzarreko finantza komisioko partaide izan arren, batzordearen bileren %85etara ez da agertu. Legebiltzarrean egindako hitz-hartzeei edota emendakinei doakienez, gutxien egiten dituztenen artean sailkatzen da. Baina berdin dio, Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Lapurdiko zatitxo bat (baita Biarnoren zati bat) biltzen dituen barrutiko hautesleek behin eta berriz adierazten diote sostengua. 2002az geroztik du diputatu aulkia. “Artzain bat Eliseoan” izenburuarekin publikaturiko azken liburua duela froga, baserri munduaren ordezkaritzat dauka bere burua. Ezin uka hori gogoko dutela bozkatzaileek eta horrek duela laguntzen garaipenera. Kontutan harturik ikastolei buruz berriki egin oharra (armen kudeaketa irakasteko gune direla) edota bake prozesuaren aldarria entzunarazten ez ibili izana, suposatu daiteke ez duela abertzaleen botorik jaso.

Florence Lasserre-David: Bayrouren hurbilekoa

Botoen %57,03 eginik, aulkia hartu dio Capdevielleri. Alderdi zentristan militante egonik, urteak daramatza hautetsi gisa 36 urteko diputatu gazteak. Angeluko auzapez-ordea eta Pirinio Atlantikoetako departamendu mailako kontseilaria ere da. François Bayrou Justizia ministroaren hurbilekoa izanki, EM-en hautagai izendatu izanak ez zuen sorpresa eragin. Ez da ordea mugimenduak irudikatu nahi duen aldaketa eta berritasunaren etsenplu.

Aldarrikapen abertzale edota euskaltzaleei doakienez, ez da sostengua adierazi ohi duten hautetsien artean kokatzen. Tartean aipatu daiteke Bagoaz kolektiboak hautagaiei bidalitako galderei erantzun ez izana. Bake prozesuaren edota preso politikoen eskubideen errespetuaren eskakizuna Legebiltzarrera eramateko engaiamendua hartzen ote zuen galdetzen zion kolektiboak.

Vincent Bru: batean eskuinean, bestean ezkerrean

Seigarren barrutiko botoen %62,51 bildurik, garaipen argia lortu du Bruk. Politikaren munduan ezaguna da: Kanboko auzapeza eta departamendu mailako kontseilari da. Diputatu kargua osoki betetzeko, beste postuetan dimisioa emanen duela jakinarazi du. Iragana eskuinean du, baina Legebiltzarretarako bere burua zentroan kokatu du, Macronen mugimenduaren barne den Modem alderdi zentristaren etiketarekin aurkeztuz. Legebiltzarretarako aitzineko hauteskundeetan demagun, Michele Alliot-Marieren (UMP) ordezko aurkeztu zen. Herriko Etxerako bozketetan ere eskuindar gisa presentatu zen. EMen hautagai aukeratu izanak iskanbila sortu zuen. Batez ere, gay eta lesbianen ezkontzaren aurkako manifestua izenpetu zuelako. Hor ere kolpez jarreraz aldatu du, izenpedura kentzea galdetuz. Beste bi diputatuek ez bezala, bake prozesuaren gaia eta presoen eskubideen errespetuaren eskaera Legebiltzarrera eramateko konpromisoa hartu du.


2017ko Frantziako hauteskunde legegileak kanaletik interesatuko zaizu...
2017-09-25 | Mikel Asurmendi
Zentro-eskuineko hegemonia berrindartu da Frantziako Senatuan

Frantziako Senatuaren herena berritu da. 384ko aulkietatik 171 berritu izan ondoren, En Marche (LREM) alderdiak 28 senatari baino ez ditu lortu. Oposizioko alderdiak izan dira garaile. Le Républicains  (LR) eta Alderdi Sozialista (PS) hurrenez hurren.


"Azken mohikanoen sindromea kausitzen dut hainbat abertzalerengan"

Baionan sortu zen 1973an, baigorriar familia batean. Alabaina, Donibane Lohizunen hazi eta hezi da tipitatik. Herri Berri taldeko hautetsia da bere herrian. EH Baiko hautagaia izan da azken bi hauteskunde legegileetan, VI. barrutian. Historialaria da. Elkar argitaletxeko editore lanetan ari den politikaria: “Historialariaren eta politikarien funtzioak ez dira erraz uztartzen, politikak anitzetan erabiltzen du historia, eta ez honen mesederako preseski” erran digu.


2017-07-16 | Jakes Bortairu
Monarkia errepublikanoa

Sorpresaz beteriko frantses ziklo elektoralak aspaldiko panorama instituzionala hankaz gora utzi du. Hauteskunde presidentzialen ondoren, Macron-zaletasun uhin azkarra altxatu da. Komunikazio plangintza eraginkorra garatu du presidente berriak, Frantziaren “handitasuna” eta bere autoritatea islatzen ahal zituzten ekintzak hautatuz. Hilabete batez hedabide handiek haren deklarazio, keinu eta ekimen guztiak laudatu dituzte, Emmanuel Macronen gaztetasuna, berritasuna eta ausardia... [+]


2017-06-25 | Itxaro Borda
Baztertuak

Frantziako Legebiltzarrerako bozek erakutsi dute jendeengan errotua den politikaren erabakimen guneetatik baztertuak izateko sentimendua zein neurritaraino zabaldua den: gazteak eta klase herrikoienak dira arrantzara joaten hauteskunde egunetan, abstentzioak hautesleen erdia ukitzen duelarik, hauteskundeen ondorioen balioa zalantzan jarriz. Hiritartasunarekiko duda handiak badira gainera, eskubideak ukan arren, deretxoak erabiltzen ez dituzten ustezko bigarren mailako bizidunen kategoria hazten... [+]


2017-06-25 | Mikel Asurmendi
Hedabideek iragarria gauzatu da

Asanblea Nazionaleko 577 eserlekuek beren diputatua daukate bost urteko legealdirako. Alta bada, bozemaileen %58k ez du botorik eman. Frantziak, Europako demokraziaren sehaskak, behea jo du. Edonola ere, Macron uholdea sentitu da Ipar Euskal Herrian ere. Frantziako Legebiltzarrean egonen diren hiru diputatuetarik bi presidentearen Errepublika Martxan mugimendukoak dira: Vincent Bru eta Florence Lasserre-David. Bestea Jean Lassalle da.


Franšois Ruffin: Asterix txikiak lehen bataila irabazi dio Zesar-Macroni

Atzoko hauteskundeen ondotik, Emmanuel Macron presidenta da nagusi Frantzia osoan De Gaulle berria bailitzan. Osoan? Ez. Belgikako mugan neoliberalismoak miseriara kondenatutako Pikardian kazetari ezkertiar lotsagabe batek zanpatu du Zesarren ordezkaria.


2017-06-18 | Mikel Asurmendi
Macronen En Marche garaile, abstentzionisten begiradapean

En Marche (EM) alderdia hirugarrenez jalgi da irabazle bozetan hiru hilabetetan. Presidentzialetarako lehen bi itzulietan garaile izan zen eta legegileetako lehenean ere bai. Emmanuel Macronek lehen itzulian jasotako emaitzak bigarrenean berretsiz gero, Frantziako Errepublika norabide berrian jar lezake agindu duen erreforma gauzatzeko.


Franšois Ruffinek aukerak ditu Frantziako Legebiltzarrera ezker intsumitua eramateko

Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeetan baldin bada hautagai bat ezkerreko eta ezberdina, François Ruffin kazetaria da hori. Lehen itzulian sailkatzea lorturik, Pikardia Zutik mugimenduaren diputatu izatera iristeko aukerak ditu oraindik.


2017-06-12 | Mikel Asurmendi
Errepublika Martxan (EM) garaile lehen itzulian, %51ko abstentzioarekin

EM alderdiak bozen %32 lortu du. 400-440 eserleku artean lor lezake Legebiltzarrean. Alderdi Sozialista (PS) hil zorian geratu da, bozen %9rekin: 15-25 eserleku eskura lezake. LR alderdiak bozen %20 eskuraturik, 95-132 diputatu inguru izan lezake.


Pikardia Zutik: Ruffinek aberatsei ostikada eman nahi die legebiltzarretik

François Ruffin kazetariak Frantziako oligarkia birritan astindu ostean, lehenik Merci patron! dokumental zirraragarriarekin eta gero Nuit Debout mugimenduaren sorrera bultzatuz, politikarako jauzia egin du: Parisko legebiltzarrerako aurkezten da diputatugai, Amiens inguruko hautesbarrutian PStik haragoko ezkerraren eta ekologisten babesa lortuta. Podemos frantses baten ernamuina?


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude